2011/10/18

XXI. MENDEKO IDOLO "ATIPIKOAK"



Idolo hitza entzuten dugunean, burura etortzen zaigun lehenengo gauza pertsonaia famatu bat da (izan aktore, abeslari zein beste edozein artista). Horiek dira ohikoenak eta gaur egungo gizarteak gustukoen dituenak, nolabait esanda.


Orain pentsa ezazu segundu bakar batez bada ere, ea horiek guztiak diren “idolotasun” hori merezi dutenak, idolotasun horri etekina atera eta bizitza erraz, arrakastatsu, aberats eta erosoa dutenak, hain zuzen ere. Bidezkoa al da?


Jaiotzetik, goizean goiz jaiki eta bizirik irauteko ahalegina egin behar du nire lehengusuak. Berak ondotxo daki zein den bere arazoa: “epidermis bullosa” edo “piel de mariposa”. Halere, goizero ikastolara joaten da, ikasketak inork baino hobeto daramatza, oso pertsona alai eta soziala da. Baina arazoa hor dago bizitza osorako, mediku artean bizi da, proba bat besteraren atzetik egin diote, mugitzeko, jolasteko, jateko, korrika egiteko arazo oso larriak ditu eta, hala eta guztiz ere, ez du etsiko. Ez dut inoiz kexaka entzun, bere esku dagoen guztia egiten du. Nahiz eta egunero egin behar dituen kura direlako horiek, beti irribarretsu dago, laguntzeko prest. Miresgarria da benetan, ezagutzen dudan pertsonarik ausartena.


Horrelako ahaleginak egiten dituen pertsona batek merezi du jende askoren idolo izatea. Benetako idolo edo eredutzat har daiteke haur hau baina zoritxarrez “atipikoa” da XXI. mendean.

2 iruzkin:

  1. Egileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  2. asko gustatu zait, benetan. nik ere zure lehengusua mirtesten dut esan duzunarengatik. animo (:

    ErantzunEzabatu