2021/05/27

Antzerkigintza: Euskarazetamol

Arte Eszenikoak eta Dantza irakasgaian 4DBHekoek sortutako bideoak dira. Euskarazetamol antzerkiaren adaptazio bat da, antzerkia Ez dok hiru bikoteatroak antzezten du eta gidoia Patxo Telleriarena da.










2021/05/25

GORA, GURE BERTSOLARI GAZTEOK!!!!

 


Gai-jartzailea ere ezaguna dugu baina... Peru Abarrategi...

Aupa, Maddi eta Eukene! Oso ondo, Hegoi! ZORIONAK DENOI!

Bertsoak entzuteko sartu esteka honetan.... 



Eta hurrengoan EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO FINALEAN, neskak!








2021/05/20

KOBER-BETSIO LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

Epaimahaiak hartu du bere erabakia eta Batxilergo 1. mailako Libe Balsategi eta Maialen Vicente dira I. edizioko irabazleak.

Latzen taldearen 'Laztana' kantuaren koberra bikaina izan da eta merezimendu osoz irabazi dute, zorionak bioi! Oroigarri polita jasotzez gain Elkar dendan erabili ahal izateko 30 euroko kultura-bono bana jaso dute.

Publikoaren aukeraketa, berriz, DBH4. mailako Maddi Agirrek eta bere ahizpa June Agirrek aurkezturiko bideoa izan da, Esti Markezen 'Oroitzepenek esnatu naute' kanturen bertsioa ederra. Oroigarria jaso dute Maddik eta Junek.

Mila esker parte-hartzaile guztiei eta hasi gaitezke datorren ikasturterako koberrak prestatzen.  

2021/05/13

KOBER LEHIAKETA - Bozkatzeko momentua!!

 Aurreko sarreran bideoak ikusteko aukera izan zenuten...


Orain bozkatzeko aukera!! 


Gehien gustatu zaizkizun 3 "Kober"-ak aukeratu eta bozka eman!! 


BOZKETA EGITEKO: https://forms.gle/ba5TL6icx3z6SdLWA