DBH 4. mailako ikasleek elementu ezberdinak uztartuz, Dantza, akrobaziak eta malabareak, aurkezpen ederrak prestatu dituzte. Hona hemen egindako lanaren bi adibide. GOZATU!!!
2014/12/16
2014/12/11
Euskararen eguneko BIDEOAK!!
Egun on!!!
Goiko menu barran, Euskararen egunean atera genituen bideoak ikusteko aukera duzue.
Aupa zuek!!
Goiko menu barran, Euskararen egunean atera genituen bideoak ikusteko aukera duzue.
2014/12/09
Itxi begiak
Itxi begiak, hau zuretzat baita. Gaur ez dizudalako irudiekin ezer erakutsi behar. Gaur zu izango zara aginduko duena. Badakit nola sentitzen zaren batzuetan, ezerk zentzurik ez duenean. Guztia pikutara botako zenuke eta zure bizitza guztiz aldatuko zenuke, ez inork, ez ezerk garrantzirik ez balu bezala. Baina gaur lagunduko dizut eta horrela ez jarraitzeko arrazoiak emango dizkizut. Zergatik jarraitu behar dugu aurrera? Zergatik irribarre batek mila malkok baino gehiago balio du?
Ez ireki zure begiak oraindik. Goazen atzera, umeak ginen garaira, ezerk kezkatzen ez gintuen uneetara. Esadazu. Zer ikusten duzu? Dena errazagoa zen, ezta? Mundua okertzen bazitzaigun, gure nahien arabera alda genezakeen. Gu zaintzen eta gutaz kezkatzen ziren pertsonak genituelako inguruan.
Egin dezagun aurrera berriro, argi pentsatzen uzten ez diguten egunetara, horrenbeste izutzen zaituzten argirik gabeko gauetara, ispiluari begiratzean ezer gustatzen ez zaizun momentuetara. Imajina ezazu ispilu bat, pentsatu zer aldatuko zenukeen zure buruarekin eroso sentitzeko. Segundu batzuk emango dizkizut. Egin lasai! Zer da ikusten duzuna? Hobeto sentitzen zara? Gauza bat esango dizut. Uste dut zaren bezala ikusiko duzula zure burua. Zergatik? Ez dagoelako norbera den bezalakoa izatea baino gauza politagorik, zure akatsak onartuz eta zure garaipenak ospatuz. Norbaitentzat zu garrantzitsuena zarelako jakinda. Aldatzen bazara, zu zeu izateari utziko diozu eta hori gertatzen bada galdu egingo duzu.
Badakizu zer? Denok ditugu egun txarrak, baina hori egun onei garratzia ematen diegulako eta faltan botatzen ditugulako da. Guztiok egin nahi dugu irribarre, baina negar egiteak eta gure sentimenduek planetak mugi ditzaketela adierazteak gizaki bihurtzen gaitu.
Utziko dizut negar egiten, haserretzen, egun osoa ohean igarotzen, horrela nahi baduzu. Baina lortuko duzun gauza bakarra zure bizitzako egun eder bat pasatzea izango da eta zu maite zaituztenak mintzea. Jarraitu bideari, eta jakin zuk, nahiz eta batzuetan jokoz kanpo sentitu, aldatzeko aukera duzula. Ireki begiak eta bizi momentu guztiak. Ikasi honetaz guztiaz.
Gaur triste egoten utziko dizut, bihar irribarre egiten baduzu.
2014/12/08
2014/12/04
Euskararen eguneko ARGAZKIAK!!
Argazkien atalean (eskuineko menuan) Euskararen Eguneko argazki guztiak ikusi ahal izango dituzu!!
Gehiago ikusi nahi badituzu egin KLIK HEMEN
2014/12/03
2014/11/28
Antton Aranburu EUSKARAREN EGUNEAN eta eguneko EGITARAUA
ANTTON ARANBURU musikari gasteiztarra izango dugu gure artean asteazkenean ospatuko dugun EUSKARAREN EGUNEAN. Urteak dira musika munduan dabilela Antton Aranburu eta bi lan kaleratuak ditu bakarlari moduan: Goraka (2010) eta Bizirik (2013). Jarraian bere azken lanetik kantu bat entzun dezakezue. Informazio eta kantu gehiago bere web orrialdean:
EUSKARAREN EGUNEKO EGITARAUA
10:50–11:00
Geletan EUSKARAK 365 EGUN argazkia
11:00-12:00
DBH 3-4 Araba Bada bideo motza
Euskalkantagintzaren historia bideoa
DBH1-2 Araba Bada bideoa motza
"Tumatxak" Kenzazpi eta Lin Ton Taun
12:00– 12:20
Gelako kantuaren azken entseguak
12:20–12:30
ARIZNABARRA GIZARTE ETXERA
12:30–3:15
Bertso eskolako ikasleen agurra
ANTTON ARANBURU kantari
ABESBATZAko ikasleen kantua
ARMENTIA IKASTOLAKO KANTU TXAPELKETA GELAKA
EGUERDIAN
• Bertso-bazkaria, ikastolako bertso eskolaren eskutik.
ARRATSALDEAN
• 17:00 “Euskaraz bizi nahi dut” talde argazkia (ikastolako sarreran).
• 17:15 “Txokolatearen laberintoa” guraso eta seme-alaben arteko jolasa (frontoian).
• 17:30etatik aurrera “Txokolate jana” (jangelan).
IRAKURRALDI IREKIA
• 18:00 Ikastolako ikasle, ikasle ohi, guraso eta irakasleen eskutik, literatur testuen irakurketa
(areto nagusian)
(areto nagusian)
2014/11/26
Lagundu Euskararen egunerako TXAPA aukeratzen!!
2014/11/25
AZAROAREN 25a, Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna
Maite nau, berak esan dit.
Gutxiago jango banu, ederragoa izango nintzateke, berak esan dit.
Berarentzat soilik apaindu behar naiz, berak esan dit.
Gona horiek berarentzat gorde behar ditut, berak esan dit.
Nire lagunek gure harremanarekin amaitu nahi dute, berak esan dit.
Lagun horiek txarrak dira niretzat, berak esan dit.
Berak bakarrik maite nau benetan, eta bera gabe ez naiz ezer, berak esan dit.
Horrela jantzita puta bat dirudit, berak esan dit.
Berarekin bakarrik oheratu naiteke, berak esan dit.
Ni bezalako neskak ez dira inoiz mozkortzen, berak esan dit.
Maite nau, berak esan dit.
Baina ez nau maite, nik badakit.
Bera gabe... ez naiz ezer?
Bera gabe ni neu naiz.
.......................................................................................................
Arazo bat daukagu
sozietate honetan,
ez da soilik agertzen
guztien hizkeran.
Telebista ta prentsa
dabiltz berriketan,
ezinezkoa hartu
tankera txantxetan.
Gaur berriro ere hor da
panorama latza,
biolentzia mota honek
eman du urratsa.
Gazte baten bizia,
lerdena neskatxa,
zelako injustizia
bere heriotza.
................................................................................................
Jo ala hitzak hegan?
Horrela diharduzu.
Nekosoa da eta
nahikoa da, aizu!
Egunero baitzaude
esku ta ez musu.
Zuk niri min egiten
irabazi ez duzu.
Tristura sentitzen dut
moratoia baitut.
Ta horrekin batera
burua xahutu.
Hau indarkeria hutsa
zein mutiko ahul!
Gogorra naiz eta
gora egingo dut.
............................................................................................
Gutxiago jango banu, ederragoa izango nintzateke, berak esan dit.
Berarentzat soilik apaindu behar naiz, berak esan dit.
Gona horiek berarentzat gorde behar ditut, berak esan dit.
Nire lagunek gure harremanarekin amaitu nahi dute, berak esan dit.
Lagun horiek txarrak dira niretzat, berak esan dit.
Berak bakarrik maite nau benetan, eta bera gabe ez naiz ezer, berak esan dit.
Horrela jantzita puta bat dirudit, berak esan dit.
Berarekin bakarrik oheratu naiteke, berak esan dit.
Ni bezalako neskak ez dira inoiz mozkortzen, berak esan dit.
Maite nau, berak esan dit.
Baina ez nau maite, nik badakit.
Bera gabe... ez naiz ezer?
Bera gabe ni neu naiz.
.......................................................................................................
Arazo bat daukagu
sozietate honetan,
ez da soilik agertzen
guztien hizkeran.
Telebista ta prentsa
dabiltz berriketan,
ezinezkoa hartu
tankera txantxetan.
Gaur berriro ere hor da
panorama latza,
biolentzia mota honek
eman du urratsa.
Gazte baten bizia,
lerdena neskatxa,
zelako injustizia
bere heriotza.
................................................................................................
Jo ala hitzak hegan?
Horrela diharduzu.
Nekosoa da eta
nahikoa da, aizu!
Egunero baitzaude
esku ta ez musu.
Zuk niri min egiten
irabazi ez duzu.
Tristura sentitzen dut
moratoia baitut.
Ta horrekin batera
burua xahutu.
Hau indarkeria hutsa
zein mutiko ahul!
Gogorra naiz eta
gora egingo dut.
............................................................................................
Etxean nahiz kalean
tratu txarrak darrai
ez izan tonto eta
lagun itzazu bai
eskubide berdinak
lortzeko da garai
emakume neskato
denak bizi alai
Azaroak 25
egun ospetsu bat
denok dakigu jaia
ez dela larunbat
pentsa dezagun behingoz
gure oneratzat
tratu txarren kontra
altxa zaitez behintzat
.............................. .............................. ..............................
Datorren asteartean
emakumeen eguna
indarkeriaren aurka
jar zazu elkartasuna
neska batzuek jaietan
duten urduritasuna
indarkeria matxista
hori bai gaixotasuna
ez hadi izan memeloa
eta eman erantzuna
hanka sartze okerrena
baitugu isiltasuna
aurreraka segi zazu
galdu gabe duintasuna
lortu beharko baitugu
gurean berdintasuna
Gaurko emakume askok
daukaten larritasuna
otso beltza uxatzeko
handia ezintasuna
etxean edo kalean
galduta lasaitasuna
beldurtuta, gutxituta,
zapaldua nortasuna
etsipenaren putzutik
datorkigu oihartzuna
“ezin dut jasan gehiago
babes nazazu laguna”
nahiz eta ilunak izan
gaurkoan nagusitasuna
batera lortuko dugu
argitzea etorkizuna
AZAROAREN 25a, Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna
Badirudi gezurra.
Gaur egun oraindik
jasan behar ditugu
eraso ugari.
Taberna ta kaletan
gertatzen delarik,
atera beharko gara
ezpata ta guzti.
Zu bai neska polita,
zeruko aingerutxo.
Lagun artean nago
utzi pakean, txo!
Ondo pasako duzu
nirekin neskatxo.
Ezetz esaten badut
ezetz dela, kontxo!
.......................................................................................................
Etxean ta kalean
zelako desgrazi
kasu hauen aurrean
zuk egin garrasi.
Zatoz emakumea
ozen adierazi,
ahotsak batu eta
gaur bai irabazi!
Aurre egin dezagun
irribar eginez
sufrimendu txar honi
salaketen bidez.
Erasoak eragin
jipoituz ta kolpez
indarkeria utzi
ta kontzientzia zaitez.
................................................................................................
Emakumeok gara
sarritan galtzaile
ta esfortzurik gabe
guztion epaile
gure eskubideak
beti berritzaile
guztion onerako
gu ere garaile.
Esku luzeen aurka
behar gara batu
hertsapenaren kontra
ere defendatu.
gu neskok ez gaitezen
gehiago ezkutatu
gure eskubideen alde
goazen gudara gu.
................................................................................................................
Azaroak hogeitabost
da egun aparta
kezkatzen gaituena
salatzeko ausarta
lagun eta adiskide
atera pankarta
ta utzi emakumea
bizi ta saltoka.
Aukeratua zara
egoera kaskarra
salatzeko aproposa
gazte edo zaharra.
Deitu telefonora
itxaron azkarra
emakumea salbatu
baita eginbeharra.
Gaur egun oraindik
jasan behar ditugu
eraso ugari.
Taberna ta kaletan
gertatzen delarik,
atera beharko gara
ezpata ta guzti.
Zu bai neska polita,
zeruko aingerutxo.
Lagun artean nago
utzi pakean, txo!
Ondo pasako duzu
nirekin neskatxo.
Ezetz esaten badut
ezetz dela, kontxo!
.......................................................................................................
Etxean ta kalean
zelako desgrazi
kasu hauen aurrean
zuk egin garrasi.
Zatoz emakumea
ozen adierazi,
ahotsak batu eta
gaur bai irabazi!
Aurre egin dezagun
irribar eginez
sufrimendu txar honi
salaketen bidez.
Erasoak eragin
jipoituz ta kolpez
indarkeria utzi
ta kontzientzia zaitez.
................................................................................................
Emakumeok gara
sarritan galtzaile
ta esfortzurik gabe
guztion epaile
gure eskubideak
beti berritzaile
guztion onerako
gu ere garaile.
Esku luzeen aurka
behar gara batu
hertsapenaren kontra
ere defendatu.
gu neskok ez gaitezen
gehiago ezkutatu
gure eskubideen alde
goazen gudara gu.
................................................................................................................
Azaroak hogeitabost
da egun aparta
kezkatzen gaituena
salatzeko ausarta
lagun eta adiskide
atera pankarta
ta utzi emakumea
bizi ta saltoka.
Aukeratua zara
egoera kaskarra
salatzeko aproposa
gazte edo zaharra.
Deitu telefonora
itxaron azkarra
emakumea salbatu
baita eginbeharra.
2014/11/24
KIKE AMONARRIZen TXISTEA
2014/11/21
Kaixo
Kaixo, ni naiz, zure bizitzako lehenengo egunetatik zure alboan dagoena, komunikatzen lagundu zizuna.
Hasierako egunetan esaten zenituen astakeriak zuzentzen zizkizun inguruko jendeak, nire arauen arabera, eta nahiz eta jendeak barre egin, txikia zinenez onartuta zeuden zure ahotik ateratako hitz alrebesak. Helduekin beste zerbait gertatzen zait, oso nahasia naiz eta maite nautenek ez dute nirekiko akatsik onartzen, dena zuzentzeko joera dute, eta honek pertsona asko nitaz lotsatzea ekarri du.
Zuzenketak eta lotsak tarteko, denboraren poderioz nigandik urruntzen joan da jendea, eta niganako konfiantza albo batera uzten hasi. Zoritxarrez honela galdu dut prestigioa ,eta ziur nago, guztiok errespetatu eta maitatuko bazenidate, orain indartsua izan eta harro hitz egingo zenuketela nitaz.
Zure ahotik atera nahi dut, zure pentsamenduetan sortu, munduan ezagun bihurtu, bihotz guztietara lotu, txikitik handira joan, jendea ni maitatzera motibatu, letra guztiekin jolastu, neure arima kalean usaindu eta neure erritmora dantzatu. Maitatu egin nahi dut, xuxurlatu, lagundu, haserretu, ligatu, borrokatu, zoriontsu sentitu, eta herri baten nortasunaren zati izateaz gain, herriko norbanako bakoitzak niri nortasuna ematea nahi dut.
Zaren bezalakoa nahi zaitut, onartzen zaitut eta maite zaitut. Niri ahoz aho ibiltzea gustatzen zait, hitzek bizitza ematen didate eta zaila naizela esaten duten arren, ezagutzea merezi duen bihotz handia daukat nire sustrai luzeen artean, beraz, ziur nago nik zu maitatzen zaitudan moduan zuk ere maite nazakezula.
Amaitzeko, mesedetxo bat eskatu nahi dizut; ez dakit hiltzen ari naizen edo ez, baina bizirik jarraitu nahi dut denbora luze batez, beraz gauza bakarra esango dizut: zakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik izan dadila.
Aldez aurretiko eskerrak irri batez,
Euskara.
BLACK IS BELTZA (Fermin Muguruaza-feat. Boots Riley-The Coup)
Azterketak bukatu ditugula ospatzeko hona hemen DANTZA egiteko doinu bikainak. Fermin Muguruzaren eta Arkaitz Canoren gidoiarekin eta DR. Aldereteren ilustrazioekin komiki interesgarri bat argitaratu berri da:
BLACK IS BELTZA (klikatu informazioa gehiagorako)
Bertan euskaldunen eta Ameriketako Estatu Batuetako beltzen arteko lotura egin dute. Hona hemen komiki horren inguruan egin duten kantua.
BLACK IS BELTZA (klikatu informazioa gehiagorako)
Bertan euskaldunen eta Ameriketako Estatu Batuetako beltzen arteko lotura egin dute. Hona hemen komiki horren inguruan egin duten kantua.
Let´s go DANTZARA!!!
2014/11/17
2014/11/13
DBH2. mailako ikasleak dantzan!
Erritmoa lantzen ibili gara DBHko 2. mailan eta lan ederra egin dute ikasleek. Hona hemen adibide bat.
2014/11/11
Hirugarren Mundu Gerra
Jada gertatzen ari da. Gure muturren aurrean, baina aldi berean, gure ikusmenetik urrutiegi. Odola borborka isurtzen da, baina Ekialde Hurbileko lurrak ezin du dena xurgatu. Bizigabeko gorpuak lur idorretan usteltzen dira, eta beste batzuk bizirik lurperatuak dira. Haizeak guganaino dakartza, baina odola ez da behar bezain gorria, ez gorpuen kiratsa behar bezain sarkorra, ez erail eta torturatuen oihuak behar bezain errukarriak, gu hunkitu eta ikaratzeko.
Ez, gu seguru sentitzen baikara osaba Samen txontxongilo den NATOren babespean. Baina hau ez da gai, tirita gisa aireko bonbardaketak erabiliz, bonbaz eta metrailaz egindako zauria ixteko. Bai, Hirugarren Mundu Gerra da. Aurrekoak baino isilagoa, odoltsuagoa, ankerragoa, gupidagabea eta fanatismoz betea. Zer gatazkaz ari naizen, berorrek asma beza, irakurle, ez baduzu jada asmatu.
Nire lagunik hoberena
Kirol denda arrunt batean ezagutu nuen. Lehenengo momentutik banekien ondo moldatuko ginela, eta horrela izan zen. Lagun egin ginen elkarrekin ondo pasatzen genuelako, ez ginelako bata bestearengandik urruntzen. Kidea polita eta liluragarria zen. Gainera, denek berarekin egon nahi zuten. Adibidez, anekdota moduan, egun batean biok parke batera joan ginen eta berehala 5 ume etorri ziren gurekin jolastera.
Udan, Mongoliara joan nintzen familiarekin oporretan eta bera, adoretsu, ez zen atzean geratu. Gurekin etorri zen. Oso ondo pasatu genuen, baina berak guk baino gehiago gozatu zuen oporraldi horretan. Ez ginen aste osoan banatu, denbora guztian biok batera jolasten egon ginen eta asko dibertitu ginen. Hango umeak inbidiak jota zeuden, munduko lagunik hoberena nuelako.
Nola nahi ere, denbora pasa ahala, laguna hobeto ezagutzen hasi nintzen. Batzuetan ez zuelako ondo jolasten haserretzen ginen. Horregatik beste lagun batzuenganako interesa izaten hasi nintzen. Hala ere, laguna baztertzeak min egin zidan barru-barruan, bihotzean. Hori horrela izanik ere, gure adiskidetasuna eten behar genuen. Nire ama ados zegoen eta beste adiskide bat bilatzen lagundu zidan.
Bukatzeko esan behar dut, ez dudala inoiz lagun hori ahaztuko, nire kiderik hoberena izan zelako urte askotan zehar. Ni hain saskibaloi jokalari ona izatea berari eskertu beharko nioke. Azken batean, nire lehenengo baloia izan da. Oraindik asko maite dut.
Ilargia, Ken Zazpi taldea
Esaiozu euriari,berriz ez jausteko,
esan bakardadeari,gaur ez etortzeko.
Nanananananananananana...
Eusten nauen soka zara,eta itotzen nauena
ametsak sortu zizkidana,galtzen dituena.
Nanananananananana...
Zuretzat,ilargia,lapurtuko nuke gauero,
eta zu,itsu zaude,bere argia ikusteko,
irrifarrez,gero minez,eragin didazu negarra,
nire sua,itzali da,ez zara gaueko izar bakarra,
ez zara,nanarana.
Esan sentitzen dudana,ez dela egia
une baten sinisteko,ez garen guztia,
nanananananana...
Zuretzat,ilargia,lapurtuko nuke gauero,
eta zu,itsu zaude,bere argia ikusteko,
irrifarrez,gero minez,eragin didazu negarra
nire sua,itzali da,ez zara gaueko izar bakarra,
ez zara,nanarananananana...
ez zara,nanarananananana...
2014/11/07
2014/11/06
2014/11/05
Ryan Mc Muffin-ekin kontu kontari
Ryan Mc Muffin kurtso honetan, Gasteizera etorri den AEBko gazte bat da eta gure ikastolako DBH2ko ikasle baten etxean dago. Aurten DBH 2n, ingeleseko ikasgaian, herrialdeen konparaketak egiten ari gara eta aukera hau baliatuz, Ryan gure klasera etorri zen. DBH 2ko ikasleek, bere herrialdeko ohituren inguruko galderak egiteko aukera izan zuten eta ingelesez berarekin hizketalditxoa izateko aukera ere bai.
INFERNUA, DEABRUA
Orain dela gutxi arte denok bizi izan gara zeruan edo pasadisuan, baina hau aldatu egin da eta infernuko hesteetatik deabrurik krudelena atera da gure pasadisua infernu bilakatzeko.
Lehenik, orain dela hilabete batzuk besterik ez, hegoaldea ziztatu du eta gainera zizitada sakona izan da. Deabru honek bere burua zatitzeko ahalmena dauka eta beti modu berean egiten du lan. Lehenik eta behin, zure gorputzean sartu eta tenperatura igoaraziz zure barnealdea su-leize bihurtzen du. Horren ostean, zure gorputza, Afrikan gertatu zen bezala, behin eta berriz sastatzen du zu odolustuta hil arte. Esandako bi ahalmenak batuta, milaka aingeru akabatu ditu jada.
Iparraldeko jainko eta aingeruek badute deabru hori akabatzeko armak sortzeko materiala eta adimena, baina ustelkeriarengatik nahiago dute hesien bidez deabruak beste aldean nahi duena egiten uztea eta denona den pasadisuaren erdia horrela desagertzea; izan ere, nahiago dute milaka pertsona hiltzen ikusi, sosak xahutu baino.
Baina orain dela astebete munstro horrek pezoiak suntsitu eta iparraldean sartu da. Aingeruak aurre egiten ari zaizkio ahal duten moduan, baina nahiz eta iparraldeko arman aurreratuago egon, deabrua poliki-poliki Europan sartzen ari da.
Inork ez daki ea jende gehiago hilko den edo hegoalderantz berriro kanporatuko duten, baina hildako gehiago inork nahi ez duenez, soldaduak munstroari aurre egiteko prest daude. Protokoloak martxan jarri dira eta herria kontzientziatuta dago. Beharbada biziaren eta heriotzaren arteko gerratearen lekuko eta partaide izango gara, baina benetan egiten dudan galdera ondorengoa da: Utziko al gaituzte berriro ere guda honetan bakarrik? Eta... ez dituzte behingoz gaitz honen aurkako armak sortuko? Afrikari egin dioguna egiten badigute, herrialdeak banaka-banaka odolustuko dira eta gerratea galdu egingo dugu.
Ez dut oso argi nor den benetako deabrua... Ebola edo lehenengo munduko herrialdeak?
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)