2015/09/30

DBH 4-ko ikasleak Holandan!!


Jakingo duzuenez, astelehenetik DBH 4-ko ikasleak Holandan daude, Asten izeneko herri txiki batean. Gaur  elkartrukearen hirugarren eguna da eta hau da egonaldiaren inguruan kontatu digutena:
  • Hotza! Museo oso aspergarria baina jende jatorra! "Agusto pues!"
  • Niri tokatu zaidan familia oso jatorra da eta gainera etxe handia dute. Alde txarrena da hotz asko pasatzen duzula.
  • Hemen Gasteizen baino hotz gehiago egiten du eta bizikletaz joan behar gara eskolara. Nire familia oso jatorra da.
  • Familia oso majua da eta oso ondo portatzen dira nirekin.
  • Hemengo klimaren hotzak asko kontrastatzen du beratko familiak egindako harrera beroarekin. Ikaragarri ederrak dira gainera Holandako zelaiak.
  • Familia eta jendea oso jatorrak eta oso gustora nago. Hotz handia. Autobusean ordu gehiegi eta Amsterdam ikusteko gogoekin geratu naiz.
  • Familia oso jatorra. Nahiz eta eguzkia egon, hotza egiten du. Denbora librea nahi dugu Amsterdamen. Errepidean trafiko asko.
  • Familia oso jatorra da, momentu guztietan nire komodidadeaz preokupatzen ari dira, nire bigarren familia dela esan ahal dut. Nire ustez, esperientzia oso ona izango da.
  • Familia oso jatorra eta etxe oso handiak dituzte. Janari ona baina oso goiz jaten dute.







Argazki gehiago ikusi nahi badituzue, eskuineko "ARGAZKIAK" atalean ikusi daitezke!!

2015/09/28

BI GUTUN eta BI BERRI: Koldo Zubizarreta hasi da blogean idazten eta DBH 4koak Holandan daude.

Aupa, hi:

Badirudi ez diguzula Heziketa Fisikorik eman nahi, e txo? DBH hasieran (1.mailan nengoenean) Asia inguruan zenbiltzan, ondoren hanka apurtu zenuen, eta orain Amerikara zoaz. Arraioa!

Ez larritu, hemen oso ondo gaude Udanerekin, baina zure hika eta txisteak faltan botako ditugu, gehiago ez garelako elkarrekin egongo. Nola pasatzen den denbora, ezta?

Espero dut dena hortik bikain joatea. Niri, adibidez, entrenatzea edo edonora joatean gurpila puskatu edo katea ateratzen zait. Imaginatu Amerikatik bueltak emanez gero.

Galdera bat daukat: Hainbat eta hainbat egun bizikletan mendietatik ibiltzen... Ez zara nekatzen? Ez zara gogoratzen zure etxeko sofaz?


Gauza garrantzitsu bat: Eibarrek 7 puntu lortu ditu, Athleticek 3 eta Errealak 2.

(...)

Bestalde, Josu Linaza eta Aidekoren erlazioa amaitu da. Josu Gergorekin maitasun kontuetan dabil. Aideko gaixoa oso haserre dago, eta hurrengo astean azterketa daukagu. Josurekin, aldiz, portada marraztu dugu bakarrik.

Bukatzeko, espero dut oso ondo pasatzea.

Oh.: Mexiko inguruan goxoki gozoak daude. Ekarrik batzuk, mesedez.

Zure ikasle hoberena eta guapoena

*******************************
Aupa, Koldo:

Zer moduz Ameriketatik? Suposatzen dut ondo zaudela, bizikletaz gozatzen hango paisaia ikusgarrien artean. Hemen, ikastolan, denak berdin jarraitzen du baina ez zaudela nabaritzen da. Heziketa Fisikoa zu gabe oso desberdina da, baina ez dago gaizki.

Astebete barru Holandara joango gara elkartruke bat egitera, Asten hiriko Varendoak ikastolako gazteekin. Pasa den astean bakoitzari tokatu zaion gaztearen izena eman zigun Leirek eta email eta whatsapp bidez hasi ginen hitz egiten. Gainera, hango ikasleekin whatsapp talde bat egin dugu denok elkar hobeto ezagutzeko eta hara joaten garenean, lotsarik ez edukitzeko.

Amerika kilometroka goza ezazu eta pedalkada bakoitza abentura berri bat izango da.

********************************

Esan bezala, Koldo hasi da bere blogean idazten. Bere bidaiaren berri bertan dugu. Gogoratu "Ikasle txokoa"n bere blogeko esteka jarrita dugula (Munduan bizikletaz). Animatu, sartu bertan eta argazki politak ikusteko eta idazki interesgarriak irakurtzeko aukera izango duzue!


Bukatzeko, "Aupa DBH 4!" Oso ondo pasa Holandan! Ea zuen berri izaten dugun!



2015/09/24

DBHko Euskara Batzordea, berriro martxan



Urtero bezala, atzo ,asteartea, bildu zen lehenengo aldiz Armentia Ikastolan DBHko Euskara Batzordea, ziklo honetako maila guztietako ikasleez osatua. Aurten ere Ikastolako gazteen artean euskara bultzatzeko asmoz datoz, inoiz baino gogotsuago gainera; izan ere, aurten inoiz baino kide gehiago ditu batzordeak, 30etik gora. Atzo hasierako hamarretakoa eta aurkezpenak egin ostean, jada abian da, beste urte batez, Euskara Batzordea.

2015/09/22

Etxean entzundako kondairak, pasadizoak...

Zuberoan badira bi herri Uhaitzandi ibaiak bananduak: Ligi eta Atherei. Herri hauetako herritarrak ez ziren elkarrekin ibiltzen, ez baitzegoen ibaiaren alde batetik bestera gurutzatzerik.

Egun batean, bi herrietako herritarrek ibaia zeharkatzeko harrizko zubi bat egitea pentsatu zuten baina lan gogorregia zen beraientzat. Beraz, lamiek oso azkar eta ondo egiten zutenez lan, beraiekin tratu bat egin zuten: zubia gau bakar batean amaitzea lortzen bazuten, herritar bat eraman ahalko zuten beraiekin; berriz, denbora gehiago behar baldin bazuten, ez zuten ezer lortuko.


Gau horretan hasi ziren harrizko zubia eraikitzen. Orduak aurrera zihoazen heinean, gero eta argiagoa zuten lamiek beraien helburua lortuko zutela. Oraindik gaua zela, herritar bat hurbildu zen. Berak ere ikusi egin zuen lamien bizkortasuna. Herritar bat eraman ez zezaten, oilar bat esnatzea pentsatu zuen herritarrak. Lamiek, oilarra entzutean, presaka atera ziren basorantz, eguna zela pentsatuz. Horregatik, kondairak dio zubia ez dagoela amaituta, lamiei harri bat falta zitzaielako zubia amaitutzat emateko.

Zergatik duzu hain gogoan kondaira hori?

Txikitan Ligi herrira joatean, nire aitak kontatutako kondaira bat delako eta falta zen harria bilatuz ibili nintzelako, nahiz eta ez nuen topatu.

****************************************************************************

Espainiako Guda Zibilean gertatu zen. Garai hartan, nire birraitona Landako tren-geltokian bizi zen. Landa herria estrategikoki kokatuta zegoen. Alde batetik, nazionalak zeuden eta bestetik, errepublikanoak eta gudariak zeuden.

Nire birraitonak egin behar zituen lanetako bat langak gora eta behera jaistea zen, hau da, trena etortzen zen bakoitzean langak derrigorrez jaitsi behar zituen, trena igaro arte.

Gau batean, tren-geltokiko telefonora deitu zuten. Birraitonak telefonoa hartu, eta trena etortzen ari zela komunikatu zioten. Orduan, birraitonak egin behar zuen bezala langak jaitsi zituen. Momentu horretan, nazionalen konboi militar bat hurbildu zitzaion birraitonari langak igotzeko aginduz.

Birraitonak ezetz esan zion kapitainari, trena pasatzear zegoelako. Kapitainak gezaurra zela pentsatuz, pistola bat jarri zion buruan birraitonari, langak igotzeko aginduz, bestela hilko zuela esan eta mehatxatuz.

Zorionez, justu momentu hartan treneko bozina entzun zen urrutitik. Trena pasatu ondoren birraitonak, oso urduri, langak igo zituen eta kapitainak ezer esan gabe konboiarekin zeharkatu zuen trenbidea.

Birraitona oso pozik eta ikaratuta zegoen. Segundo batzuk gehiago eta hilda egongo zen. Zorionez, dena ondo atera zen eta dena bukatu zen.

Zergatik duzu hain gogoan kondaira hori?

Nire aitonak kontatu zidalako ni txikia nintzenean. Oraindik gogoratzen dut.


2015/09/16

ANIMA ZAITEZTE ETA PARTE HAR EZAZUE EUSKARAREN GINKANAN!



  • Euskararekin dibertitzeko antolatu duten lehiaketa da Euskararen Ginkana.
  • GAIAHizkuntza aniztasuna izango da lehiaketaren gaia.
  • Parte hartzea taldekakoa izango da, eta parte hartzaileak Gasteizen bizi edota bertan ikasten dutenak izango dira.
  • 15-18 urte arteko 4 laguneko taldeak osatu beharko dira.
  • Talde irabazleak 800€ jasoko ditubigarrenak 600€, hirugarrenak 400€ eta laugarrenak
    200€. Sari
    guztiak bono sari moduan banatuko dira.
  • KONTAKTUA :Izen-ematea gauzatzeko edo proben inguruko zalantzak argitzeko, jarri harremanetan gurekin helbide elektroniko honetan:
euskararenginkana@ekogunea.net
ANIMA ZAITEZTE!

IZENA EMATEKO EPEA: irailaren 14tik urriaren 14ra