2021/04/29

SOKA SALTOAN

DBH2. eta DBH3. mailatan soka saltoan ibili gara jo eta ke. Hona hemen lan bikainaren adibide txiki bat:


 

2021/04/23

I. "Book Face" lehiaketako IRABAZLEAK!!

 Bukatu da I. "Book Face" lehiaketa!! Eta baditugu irabazleak!!

NAIA Canales Eraña eta LAIA Olabe Cierbide


ZORIONAK NESKAK!!!

Saria: 25 € Elkar liburudendan erabiltzeko eta larrosa bat!!


2021/04/21

I. "Book Face" lehiaketa: argazkiak eta bozketa

Kaixo!!


Zorionak guztioi!! Guztira 102 argazki partehartzaile jaso ditugu "Book Face" lehiaketarako. Primeran!!


Argazki bakoitzak zenbaki bat dauka (adibidez 00007BookFace.jpg) eta hori izango da bozkatzerako orduan kontuan hartu beharko duzuen zenbakia.


Bozkatzeko egunak gaur eta bihar izango dira. Ostiralean, apirilaren 23an (LIBURUAREN EGUNA!!), irabazleak Ikasle Txokoan argitaratuko ditugu. 

Mila esker danoi!!

2021/04/16

Aurtengo TELEBISTA TAILERRAK....

 DBH 3A

 DBH 3B

 DBH 3D




I. "BOOK FACE" lehiaketa Armentia Ikastolan

 

ARMENTIA IKASTOLA


I. “Book Face” lehiaketa



Apirilaren 23an Libururaren Eguna dela aprobetxatuz, Armentia Ikastolako Bigarren Hezkuntzan “BOOK FACE” lehiaketa antolatzea erabaki dugu.


Zer da “Book Face”?

Liburu baten azalarekin bat egiteko artea.


Nola parte hartu?

Liburu bat aukeratu eta bere portadan agertzen dena erabilita, argazkia atera. Adibide batzuk behean dituzu, baina Google/Irudiak bilatzailean “Book Face” jarrita, asko aterako zaizkizu.


Parte hartzeko arauak eta jarraibideak:

  1. Lehiaketa ikasle eta irakasleentzat zabalik dago.

  2. Parte hartzaile bakoitzak argazki bat baino gehiago aurkeztu dezake. 

  3. Irabazlearentzat SARIA egongo da.

  4. Parte hartzeko hurrengo galdetegia bete behar duzu eta argazkia bertan txertatu:

https://forms.gle/n7etDKy2dyTVKGZx8


Epeak

  • Argazkiak aurkezteko eta entregatzeko azken eguna apirilaren 20a izango da, asteartea.

  • Apirilaren 21ean, asteazkena, jasotako “Book Face” guztiak Ikasle Txokoan publikatuko dira. Bozketa prozesua martxan jarriko da. 

  • Apirilaren 23an, ostirala, irabazlearen izena Ikasle Txokoan argitaratuko da. 



Adibideak:






2021/04/14

HERRI URRATS

Ipar Euskal Herriko ikastolen festak ere bere abestia eta bideoklipa aurkeztu du. XIBEROOTS taldeak egin du BAGA BIGA BOGA abestia. 

Eguraldi ona dator eta oso freskoa da!