2011/05/27
2011/05/25
BERTSO-AFARIA
Ikastolan aspaldi hasi ginen bertso-eskola antolatzen eta aurten izandako arrakasta ikusirik bertso-afaria egitea pentsatu dugu.
Afari honen helburua, bertsoekin gozatzea ez ezik, ikasleek egin duten lana saritzea eta jende aurrean abesteko aukera ematea ere bada.
Hauek dira etortzeko beharko dituzun datuak:
- Noiz: Ekainaren 3an, ostirala
- Egitaraua: 20:30ean LHko ikasleen bertsoak
- 21:00etan afaria.
- 22:00etan DBHkoen bertsoak.
Ondoren bertsolariak:
- Manex Agirre (Arabako txapelduna)
- Ander Sorozabal
- Julen Zulaika
- Gai-jartzaileak DBHko ikasleak
Afariaren kostua: Helduentzat 22 €.
Gazteentzat 12€
DBHko ikasleek Koldori eskatu afarirako txartela
Animo eta etor zaitezte, eaaarki pasatuko dugu!!!
2011/05/24
JULL KANPAINA
Hauek dira Juul kanpainaren barne Euskal Herriko ikastoletan gustukoenak izan diren liburu hautatuenak:
DBH KATEGORIAN:
Jasone Osororen Ezekiel
Fernando Morilloren Seximenduz
Aitor Aranaren Amodioaren gazi-gozoak
ILUSTRATZAILEEN KATEGORIAN:
Juan Luis Landa
Patxi Gallego
Mikel Valverde
Jokin Mitxelena
Felipe Ugalde
Gaiari (irakurzaletasunari) lotuta, irakur itzazue Armentia Ikastolako DBH 3 eta DBH 4ko bi ikaslek idatzitako horren inguruko testuak.
UMEEN IRAKURKETA
UMEEN IRAKURKETA
Denok dakigunez, idazten jakitea, ondo hitz egiten jakitea eta bereziki irakurtzen jakitea oso garrantzitsua da. Esan bezala, oso funtsezkoa da gaitasun horiek menperatzea eta ondo egitea, baina irakurketaren arloan bereziki arazo asko egoten dira. Arazo horien artean dago gaur egungo umeek eta nerabeek oso gutxi irakurtzen dutela eta horrek arazo larriak ekar diezazkieke beren etorkizunean.
Hau hainbat kausarengatik edo arrazoirengatik gertatu egiten da. Alde batetik, gaur egungo umeek eta nerabeek ordu gehienak telebistari begira edota ordenagailuan pasatzen dituzte eta horrek eragin handia du. Aspertu ere egiten direlako, ez dute irakurtzen, baina hau gertatzen da gehienbat saiatzen ez direlako. Beste aldetik, askotan gurasoek ez dituzte ohitzen txiki-txikitatik irakurtzera eta horrek, nahiz eta ez ohartu, eragin handia du. Ume bat txikitatik irakurtzen hasten bada, gero gehiago irakurriko du, gero eta hobeto. Txikitatik irakurtzen ez dutenean, aldiz, nagusiagoak direnean ez dute irakurtzen eta gainera kasu hauetako gehienek gaizki irakurtzen dute.
Arazo hau gehiago ez gertatzeko edo gutxiago gertatzeko, konponbide asko daude. Batzuk funtziona dezaketenak, beste batzuk gutxitan funtziona dezaketenak eta beste batzuk ezin dezaketenak funtzionatu. Horretarako, nahiz eta konponbideak izan, irakurlearen laguntza handia ere behar da, irakurlea edo arazo hau duena saiatu egiten ez bada, ez du ezertarako balio izango eta. Konponbide gehigarriak asko dira. Alde batetik, gurasoen, aitona-amonen edo dena delakoen laguntza ere behar da eta bere umeek edo nerabeek telebistari edo ordenagailuari ordu bat kendu behar diote irakurketarako zerbait izateko egunero. Ikastolako asignatura gehienetan ere liburuak irakurtzeko eskatu beharko lukete, hauek animatzeko eta dibertigarria eta entretenigarria dela ikus dezaten ere. Beste aldetik, lehenago esan bezala, gurasoek txikitatik, nahiz eta oso txikitxoak iruditu, irakurtzen ohitu behar dituzte seme-alabak. Horrela gehiago irakurriko dute.
Honen guztiaren ondorioz, nahiz eta batzuei aspergarria, astuna, etab. iruditu, irakurtzea oso garrantzitsua da eta nahiz eta emandako konponbideek batzuei ez eragin, saiatu egin behar gara irakurketa bultzatzen, bai hizkuntza batzuetan eta bai beste batzuetan. Gainera, horrela hizkuntzak aberastu egiten dira.
NOLA BULTZATU?
NOLA BULTZATU?
Gaur egungo gazteek ez dute irakurzaletasun handirik. Arazo honek ondorio txarrak ekar diezazkieke hainbat arlotan; azken batean, irakurtzeak ulermenari laguntzeko eta hori hobetzeko balio du. Beste aldetik, jakin badakigu irakurtzeak gure idazkera asko hobetzen duela, hiztegia aberasten zein ortografia akatsak zuzentzen baititu.
Arazo honen eragile nabarmena izan daiteke teknologia berrien erabilera masiboa; izan ere, gazteek denbora luzea ematen dute horien aurrean. Esate baterako, telebista ikusten gutxi gorabehera bi ordu gutxiago ematen dugula esan zuten ikertzaile batzuek. Gainera, orain sare sozial ugari daude Interneten eta gazte gehienak hauen partaide dira. Horrek ordenagailua kontsultatzeko beharra areagotzen du.
Honez gain, irakurtzen aspertzen direla nabaritzen da baina hori gustuko liburu bat hautatu ez dutelako gerta daiteke, oso zaila baita gazte guztientzako liburu interesgarri bat idaztea, gustu desberdinak dituztelako. Inkesta baten arabera 14 urtetik 18 urterako tartean gazteen irakurzaletasunak jeitsiera altua izaten du eta hori euskarazko liburuetan nabarmenagoa da.
Hasierako arazoaren beste eragile bat liburuek “ospe txarra” dutela da, aspergarriak, luzeak eta denbora galtzeko tarteak direla pentsatzen baitute gazteek.
Egia da txikitatik eskoletan liburuen inguruko pentsaera hori aldatu nahi izan dutela baina gehienetan gune horietan irakurtzera derrigortzen dituzten liburuak ez dira batere interesgarriak nerabe gehientzat.
Bestalde, irakutzea derrigorrezkoa bada, hauek ez dituzte liburuak entrenigarri edo jolasaldi bezala ikusiko etxerako lan gogor batzuk bezala baizik. Honetaz gainera, irakasleak lan gehigarri bat egin behar dutela esan du Galtzagorri Elkarteak (euskal literatura sustatzea haur eta gazte literaturaren eremuan helburu duen elkarteak). Hauen ustez irakasleak orientatzaile huts izatetik animatzaile izatera pasa behar dira eta horretarako beharrezkoak zaizkio titulu berrien gaineko argibideak, adinari dagozkion gustuen ezagutza... eta abar luzea.
Arazo honi aurre egiteko ideia batzuk proposa daitezke. Horietako batzuk hauexek izan daitezke: gazteei denbora antolatzen laguntzea, irakurtzeko denbora izatea edota aukera gehiago ematea liburua hautatzerakoan bi liburu edo hiru aukeran emanez. Horrela, gazte guztien gustuak errespetatu egingo dira eta hauek gehiegi ez aspertzea lortuko da.
Euskal Herrian ere arazo honi aurre egiteko kanpainak egin dira, Jull Kanpaina (ikastoletako haurren irakurketaren zaletasuna elikatzeko helburuarekin NIEk antolatzen dituen liburuen eta liburu ilustratzaileen hauteskundeak) bezalakoak.
Gainera, orain ezagutu berri da arazo honi aurre egiteko beste kanpaina bat, “Bookcrossing” deiturikoa. Proeiktu honek mundu osoko haurrak batzen ditu liburuak elkarrekin trukatzeko. Liburuak leku jakin batean edo kalean bertan "aske" uzten dira, norbaitek topatuko dituelakoan. Pertsona batek liburu bat aurkitzean, liburuaren kodea erregistratu egin behar du Bookcrossing webgunean. Honela liburuaren ibilbidea jarrai daiteke. Bestalde, behin liburu bat irakurrita, berriro libre uzten da irakurle gehiago izateko eta mundua ezagutzeko.
Ondorioz, esan daiteke gazteei aukerak emateak edota denbora antolatzen erakusteak beren irakurzaletasuna bultzatuko duela.
2011/05/10
3. EBALUAZIOKO AZTERKETAK
12:00-13:00- Plastika