2016/05/27

ARMENTIAN EGONDAKO IKASLEEN KONTZERTUA GAZTETXEAN.....

Eta aurretik esandakoa gutxi balitz, ikasle ohiak ere jo ta su ditugu....

Asteburu honetan Gaztetxean Aitor Rodriguezen taldearen kontzertua dugu. "Ezkizofrenikos" taldea aurkeztu digu bere anaiak, Beñatek, txartel honen bidez kontzertua iragarriz.

Musikariak ere baditugu baina!


2016/05/25

A ZER NOLAKO BOLADA! AZTERKETAK, BERTSO-TXAPELKETAK, LITERATUR SARIAK…

Berezia da maiatza bukaera zuontzat. Ikasturte osoko azken txanpa! Buru-belarri ari zarete lanean edo horrela egon behar izango zenukete. Nekatuta, urduri, lan eta lan… Eutsi goiari, neska-mutilok! Ahaleginaren saria nabarmena izango da.

Baina sari, poz eta alaitasun ugariren iturri ere bazarete, gero! Eta horrelakoak azken hilabetean ere jaso ditugu.

Bat.Armentia Ikastola Arabako Eskolartekoan (GORA GURE BERTSOLARIAK!). Maiatzaren 21ean Aramaion ospatu zen Arabako Bertso Eskolen Eguna eta 14-18 urte bitartekoen XIX. Bertsolarien Eskolarteko finala. Bertso eskoletako haur, gazte eta gaztetxoak elkartu ziren bertan. Sei gazte oholtzan Maria Izagak jarritako lanei bikain erantzunez. Aroa Arrizubieta, Markel Yoller, Martin Abarrategi, Peru Amorrortu, Unai Anda eta Xabier Antia izan ziren zortziko handian, zortziko txikian, puntu erantzunetan eta gaiari kantatuz aritu ziren bertsolariak. Eta nortzuk joango dira datorren ekainaren 4an Ereñozura Euskal Herriko Eskolarteko Final handira? Aroa Arrizubieta, iazko garailearen eskutik egurrezko mikroa jaso zuen bertsolaria, eta Peru Amorrortu, Bertxilika Bertso Eskolako kidea ere dena. Zorioneko gu horrelako bertsolari apartak gure artean, gure bertso-afarietan, gure bertso eskolan... izatearren!

Bi. Peru Amorrortu, Armentia Ikastolako DBH 4ko ikaslea, Urruzuno literatur lehiaketaren garaile suertatu da aurten ere “Post Mortem” idatziarekin. Bere lana Eusko Jaurlaritzak urtero argitaratzen duen Sagastiberri Saileko liburuan aterako da. Lehiaketa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bultzatzen du eta bere helburua literaturaren inguruko sormena eta euskara garatzea dira. Peruk bidaia bat izango du sari, baita euskal idazle baten laguntza eta tutoretza ere.

Hiru. June Castrok eta Aintzane Belokik jaso dute  Twitterren eta Interneten bidez egindako Gasteizko Gazteentzako II. Nanoipuin Lehiaketako saria. Zorionak bioi eta baita parte hartu zuten beste kide guztiei ere.


Eta urteak pasa ahala, horrela jarraitzen dugu… Lau. Bost. Sei… Beste azterketa batzuk, beste sari batzuk, beste ikasle batzuk… Gora zuek!

2016/05/24

INFOR 4 - 7 ezberdintasunak

Gai zara hurrengo irudien arteko 7 ezberdintasunak aurkitzeko??







 





2016/05/20

INFOR 4 - Arkanoid

Jarraian DBH 4-ko Informatika irakasgaian egindako ARKANOID jolasa.

ADI!! 45 segundu bakarrik dituzu adreilu guztiak apurtzeko!!


2016/05/19

DANTZA PLAZAN!!!

Plazan barik patioan, han ibili dira gure gazte dantzariak zapatilak gastatzen!! Giroa, polita; txistu soinuz animatutako jolas ordua izan dugu gaurkoan Euskara Batzordeai esker. Hasierako lotsak laster utzi ditugu alde batera eta hankak mugitzen hasi gara. Maila bikaina izan dugu; edo, hobeto esanda, dute (nirea ez dakit 5ekora ailagatzen den). Primeran dakitenek eta ahal dugun moduan konpontzen garenok gure onenak eman eta poz-pozik bueltatu gara klasera.

Horrela ba, hurrengoa ekainaren 2an izango dugu eta beste azken bat ekainaren 9an. Deialdia egin nahi diegu lotsaz geratu diren guztiei eta, batez ere, non daude mutilak? Utzi pilota eta baloiak, bada ere behingoagatik, eta etorri dantzara!! Eta irakasleak?




2016/05/18

2016ko Tortila Txapelketa

Hurrengo maiatzaren 28an Ikastolaren Jaia ospatuko dugu. Antolatuko diren ekintzen artean TORTILA TXAPELKETA ere badago.
Arauak.
  • DBHko ikasleek parte har dezakete, baita beraien gurasoak ere (ezinbestekoa da ikaslearen parte-hartzea gurasoek parte hartu ahal izateko) eta irakasleak.
  • Txapelketa bikoteka izango da, bikotearen osaeran ikasle bat gutxienez egon behar da.
Bikote bakoitzak hurrengo tresneria ekarri beharko du:
  • Zartagina, 
  • Platera (edo osagaiak nahasteko eta buelta emateko edozein ontzi) 
  • Mahai-tresnak. 
  • Beste osagaiak
  • Apaingarriak
  • ...

Antolatzaileek bikote guztiei emango dizkie
  • 4 patata. 
  • 5 arrautza 
  • Olioa- Gatza
  • Sua. 

Txapelketa 10,30tan hasiko da eta 12,00tan bukatutzat emango da.

Hiru pertsonaz osaturiko epaimahaiak tortilak dastatuko ditu eta irabazlearen izena jakitera emango du, eta sari banaketa burutuko da. Epaimahaiak kontutan hartuko du:
  • Tortillaren itxura. 
  • Tortillaren zaporea 
  • Sukaldarien jantziak ( Imajinazioa eta originaltasuna…) 


Tortilla guztiak salgai egongo dira egun horretan DBHko 3.mailakoek jarriko duten txosnan.

Txapelketan izena emateko azken eguna Maiatzaren 26a, osteguna, izango da.


Apuntatzeko hiru aukera: 
  • korreora bidalitako galdetegia bete 
  • hurrengo formularioa bete
  • Alaitzi esan 


2016/05/11

ERRONKA

Egun on!!

Baditugu jada Armentia Agurainen ordezkatuko duten taldeen izenak. Esan beharra dago, talde guztiek egin dutela lan polita eta gogotsu ibili direla. Dakizuen moduan, talde bi dira, berez, parte hartzeko aukera izango dutenak. Sorpresarik izanez gero, hirugarren talde batek ere ahalko du bere onena eman ekainaren 19an.

Hona hemen ba talde irabazleak:
- TXIKIFRODOAK (DBH 2): Maider, Idurre, Lierni, June, Joane, Xabi, Ander, Unax, Ibai eta Aratz.

- GREEN TEAM (DBH 1): Ane, Ekhi, June, Nahia, Unai, Telmo, Edurne, Oihane, Jon Erik eta Aitor.



Erreserban dagoen taldea, DBH 1ekoa: Urko, Garazi, Maddi, Ainhize, Iñigo, Irati, Unax, Sergio eta Elisabeth.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei eta zorionak egindako lanagatik!!!

Azken azterketak!!

3. ebaluazioko azterketen datak goiko barran dituzue. ANIMO!!!


2016/05/09

KROSS ETA BTT MARTXA

Egun on!!

Dakizuenez, urtero bezala, aurten ere Armentia Ikastolako Kross eta BTT martxa antolatuko dira. Oraingoan, ekainaren 5ean (igandea) izango dugu hitzordua. Zuek, DBHko ikasleek, 3.5km-ko ibilbidea egin beharko duzue basoan zehar. Gazte lasterketan 2000-2003 urteen artean jaiotakoek parte hartzeko aukera daukazue 11.30tan hasita. Nagusiagoek, ostera, 10.00etan hasi eta 6.5km-ko ibilbida egingo duzue.

Parte hartu nahi? Erraza da!! Bidali emailez hurrengo datuak ulauzirika@armentiaikastola.eus helbidea:
- Abizenak, Izena
- Jaiotze urtea
- Sexua

Honekin batera, Gazte karrerako inskripzioko 4€ Udaneri eman. Nagusiagoek 6€.

Animatu eta parte hartu!!! Igande goiza lagun artean pasatzeko plan bikaina!!!




ERRONKA

Egun on neska-mutilak!!!

Hemen gatoz berriro ere Erronkarako proba batekin, azkena hain zuzen ere. Bihar, jolas orduan, talde bakoitzeko ordezkari bik txantxalekuan itxaron. Bi horiek izango dira proban parte hartuko dutenak. Aukeratu ezazue entzuten eta hizketan ondo adierazten dakien bikotea azken dantza honetan elkarrekin jarduteko.

Ondo izan eta emon egurra!!!


2016/05/05

HIZTEGIA MUGIKORREAN KONTSULTATZEKO APLIKAZIOA


Labayru Fundazioak hiztegia.labayru.eus webguneko hiztegiak mugikorrean kontsultatzeko aplikazioa garatu du. Play Storean (Android) zein App Storean (Apple) Labayru hiztegiak izenarekin topatu eta doan jaitsi daiteke. Behin telefonoan duzula, offline erabiltzen da: internetera konektatu gabe. Hori dela eta, oso erabilgarria da eskolan, etxean edo nahi den lekuan erabiltzeko. Gazteentzat eta edozeinentzat aproposa.

ERRONKArako 2. froga.... ARGAZKIAK

NORK LORTUKO OTE DU? ZEIN TALDEK HARTUKO DU PARTE AURTENGO ARABA EUSKARAZeko ERRONKAN?













2016/05/04

DBH 3 eta HEZKUNTZA AFEKTIBO-SEXUALA



Gure eskerrik beroenak Zuriñeri eta Jesusi guri bisita egin, beren esperientzia gurekin partekatu eta DBH 3ko HEZKUNTZA AFEKTIBO-SEXUALAri buruzko saioei bukaera borobila ematearren.


ERRONKA

Egun on!!

Bihar izango da Erronkako taldeen hautapenerako bigarren proba! Patio orduan, ahalik eta azkarren frontoi kanpora jaitsi. Eguraldi beroa ailegatu dala eta, bustitzeko prest etorri! Hau da, falta barik aldatzeko arropa ekarri! 

Bestalde, ez ahaztu bideoak bidaltzea!! Gaur da azken eguna eta hiru baino ez ditut jaso.

Emon egurra!!!