2015/02/23

OLERKI PROPIOAK.....DBH 4



I
Ikusten duzu goizean
zortzi eta erdietan
ikastolara sartzean.
Azterketa mahai gainean
irakaslea aurrean
txuleta dut hanka artean
egingo dut ezustean
espero ez ikustea.




II
IKUSMEN ZORROZTASUN PROBA


Ez dakigu noiz,
ez dakigU nola,
ez dakigu nondik ere…


gure ondoan eSeri zen
ta bere ondoan gu ere.
beraK ez du inoiz Alde egin
ta egon gaRa berArekin.
Gu guztion familia da bera
aUsarta den gudari izaera.


guRE zorAmena ez du uLertuko
bide zuzena harTzen ez duenak
ez du gu bezalaXe maitekO


sustRaietatik maite beHar da
udazkenA iristeN Denean
lore sorta eroriko baIta.


hauxe da gurE lagun kuttuNa
letren tAmainan Dago sekretua
askorentzat ezagunA.


III


et
etxea
etxea etxea
etxea etxea etxea
etxea etxea etxea etxea
etxea etxea etxea etxea etxea
etxea etxea etxea etxea etxea etxea
etxea etxea etxea etxea etxea etxea etxea
etxea etxea etxea etxea etxea etxea etxea etxea
Ez al da hobe kalean jolastea?
Jolastea eta arropa zikintzea...
Ba al dira bideojokuak hobeak?
Hobea da lagunekin elkartzea...
Hain zaila da etxeko atea irekitzea?
Irekitzea eta askatasuna sentitzea…
Ez al da gozamena kalean ibiltzea?
Hala ere, nahiago dugu etxean egotea...
Orduan deituko diogu etxea, ala espetxea?

*************************************
ITSAS KRESALA


Zain dago, beti zain, nire zain
itsasoa lasai-lasai ni itxaroten dabil
bere soinu monotonoak isiltasuna sortarazten dit.


FLOSH FLOSH FLOSH FLOSH




Bere zimur urdinek lasaitu egiten gaituzte
eta azkenean berarekin elkartzean
bere besotan  hartu gaitu
sehaska baten moduan ezker eskuin
ezker eskuin, ezker eskuin...
bere kantuan barrena urtu egin naiz ni.


FLOSH FLOSH FLOSH FLOSH


Ilunabarrean heldu naiz hondartzara
kaioei begira, nor ote haiz hi?
Azken aldiz begiratu dizut
bihar ere hemen egongo naiz berriz,
nire itsaso kuttuna,
hodeiek uzten badizute, urdin etorri.

****************************************
I

Ikusten duzu gauean,
sofan eseri ostean
telebista handi batean.
Lapur dotore gizatxarra,
lau kamararen erdian,
berriak esku artean,
guraiza batzuk atzean:
maisua da murrizketan

II

Ikasi, lana lortzeko
Lana lortu, lan egiteko
Lan egin, dirua lortzeko
Lan egin, dirua lortzeko
Lan egin, dirua lortzeko
Lan egin, dirua lortzeko
Dirua lortu, kontsumitzeko
eta berriro lanera…



Benetan airea arnasteko
premia bezala
behar dugu kontsumitzea,
gure bizitza soilik
kontsumo horretan zentratuz?




III

Herriko etxebizitzak                             Plazaz plaza doaz
hutsik daude.                                       irabazleak
Mendiko meatokiak                             eguzkiari abestuz
isilean.                                                 besoa luzaturik
Herriko soroak                                     garaipena ospatuz;
landu gabe.                                          inozoak,
Kostako portuak                                  ez dakite
ontziz beteta.                                       irabazi ordez konbentzitu
Hiriko lantegia                                      behar zutela
langile gabe.                                        eta hori egiteko
Proletario guztiak doaz                       arrazoia eduki behar da.
elizaren hilerrirantz                             
bigarrena izan denaren    
heriotza sumatuz.                     

2015/02/19

Ihauteriak 2015 - Bideoak

Goiko menuan, 2015eko ihauteri jaialdian egindako dantzen bideoak ikusi daitezke.


Eta bideoak ikusi eta gero, zein da gehien gustatu zaizuna? Bozkatu eskuinaldean duzun inkestan!!

Aupa zuek!!

2015/02/18

Ihauteri argazkiak prest!!

Beti bezala, eskuineko menuan ihauteriko argazkiak ikusi daitezke.





Laister bideoak!!

ARMENTIA IKASTOLAKO 2. PIROPO LEHIAKETAren emaitzak...







PIROPOAK
Txapelduna!!!
Arrain-saltzailea izan nahiko nuke zure txipiroia garbitzeko... DBH 3B
2. postuan
Zure aita astronauta izan behar da, zerura igo delako eta izarrik politena jaitsi duelako...DBH 2A
3. postuan (berdinketa)

  • Begiak? Begiak zu ikusteko. Sudurra? Sudurra zu usaintzeko. Belarriak? Belarriak zu entzuteko. Behatzak? Behatzak zu ikutzeko. Eta bihotza? Bihotza zure maitasuna gordetzeko...DBH 3B
  • Basamortu isolatuetan galdurik, zure ezpainetatik xurgatuz egarria asetuko nuke...LG
4.postuan



  • Zu nire galtzontziloak bezalakoa zara, ezinbestekoa...DBH 1A
  • Debekatuta egon beharko litzateke zurekin amestea eta zu gabe esnatzea...DBH 1D 
  • Goizeko kafea bezalakoa zara, hura gabe ez naiz ezer egun osoan...DBH 1D
  • Nor izan igeltsero zure zuloak betetzeko...DBH 4B

ZORIONAK parte hartzaile guztioi eta datorren urtera arte!!!!




2015/02/09

ANIMATU ETA BOZKA EMAN!






ARMENTIA IKASTOLAKO 2. PIROPO
LEHIAKETA




MAILA
PIROPOAK
DBH 1A Zu nire galtzontziloak bezalakoa zara, ezinbestekoa.
DBH 1A Katua izan nahi nuke zazpi bizitza zure ondoan emateko.
DBH 1B Zergaitik da itsasoa gazia? Zuk daukazulako goxotasun
guztia.
DBH 1B Mozkortuta egotea gustatuko litzaidake, zu bezalako bi
ikusteko.
DBH 1D Debekatuta egon beharko litzateke zurekin amestea eta zu gabe esnatzea. 
DBH 1D Goizeko kafea bezalakoa zara, hura gabe ez naiz ezer egun osoan.
DBH 2A Zure aita astronauta izan behar da, zerura igo delako eta izarrik politena jaitsi duelako.
DBH 2A Zure aita lapurra izan behar da, begietan dituzun diamanteak erosi ahal izateko.
DBH 2B Munduarentzat pertsona bakar bat zara, baina niretzat mundua zu zara.
DBH 2B Eta ez ahaztu zu zarela nire eguna, nire gaua, nire malko eta irria.
DBH 3A Nork izan hegoak zu bezalako aingerua ikusteko.
DBH 3A Hainbat gauza dastatu izana eta zu zara gehien gustatu zaidana.
DBH 3B Begiak? Begiak zu ikusteko. Sudurra? Sudurra zu usaintzeko. Belarriak? Belarriak zu entzuteko. Behatzak? Behatzak zu ikutzeko. Eta bihotza? Bihotza zure maitasuna gordetzeko.
DBH 3B Arrain-saltzailea izan nahiko nuke zure txipiroia garbitzeko.
DBH 4A A zer nolako soineko polita! Nire gelako lurrean oso ondo geratuko litzateke!
DBH 4A Zu musukatzea pekatua balitz, infernutik pozik ibiliko nintzateke.
DBH 4B Nor izan igeltsero zure zuloak betetzeko.
DBH 4B Zure izenaren izenondoa izan nahi dut singularrean, pluralean eta mugagabean.
LG Izokinak Bidasoan eta zure laztanak nire azalean.
LG Zu ezagutu orduko banekien zutaz maiteminduta nintzela.
LG Zu ikusi eta bihotza taupadaka hasten zait.
LG Basamortu isolatuetan galdurik, zure ezpainetatik xurgatuz egarria asetuko nuke.


BOZKATU NAHI BALDIN BADUZU, EGIN KLIK HEMEN!!!

2015/02/03

OLERKI PROPIOAK....DBH 4

EMAKUMEEN GORPUTZA

Emakumeen gorputza
defendituko dut.
Bereizkeriaren kontra,
maltratatzailearen kontra,
justiziaren kontra
defenditu
egingo dut
emakumeen gorputza.
Galduko ditut
itxaropenak,
indarrak,
gogoak,
baina emakumeen gorputza
defendituko dut.
Hitzak zapalduko dizkidate
eta garrasiekin defendituko dut
emakumeen gorputza;
malkorik gabe,
arimarik gabe
utziko naute.
Baina beste emakumeek ere
defendituko dute
gure gorputza.


MUNDUA SALBATU

“Zer izan nahi duzu?”
zidaten gurasoek galdetu.
“Medikua izan nahi dut,
eta bizitzak salbatu.
Abokatua izan nahi dut
eta errugabeak defenditu.
Artista izan nahi dut
eta jendea emozionatu.
Irakaslea izan nahi dut
eta dakidan guztia transmititu.
Ikerlaria izan nahi dut
eta gaixotasun guztiak sendatuko dituen txertoa aurkitu.
Politikaria izan nahi dut
eta hitzik ez dutenen izenean gobernatu.
Idazle edo hizlari izan nahi dut
eta gerrak geldiarazi egingo dituen diskurtsoa kontatu.”
Galdera entzutean, ordea, zera erantzun dut:
“Ez dut oraindik pentsatu.”

TRISTE? ZERTARAKO?

Triste banago,
ez dut festa disfrutatuko.
Triste bazaude,
ez duzu irrifarre polit hori erakutsiko.
Triste badago,
triste egongo da.
Triste bagaude,
pozik egoteko minutuak galduko ditugu.
Triste bazaudete,
triste egongo dira.
Triste badaude,
zer?

Bizitza 5 minutu, 1 triste eta 4?

Triste? Zertarako...?
Nahi duzuna lor dezakezu,
nahi duzu izan dezakezu,
nahi duzuna.

Beraz, mantendu zure irria
aireak eraman ez dezan.

Amestu.

Bizi.



ZER NAIZ?

Zer naiz?
Musikaren erritmo transtornatu bat,
akorde disonantea,
eszenatokira atera nahi diren esku dardartiak.

Zer naiz?
Irteerarik gabeko bidea,
erantzunik gabeko gutuna,
argitzen ez den gela iluna.

Zer naiz?
Ilargia ukitu nahi duen umea,
kartzelatik atera nahi duen presoa,

beste garai batean bizi nahi duen pertsona.

Zer naiz?
Askatua izan nahi duen lorea,
libre izateko jaio dena,
txoria izan nahi duen umea.

Zer naiz?
Ez dakit.
Zuk zer zaren ba al dakizu?