https://youtu.be/CkLiCzvbw9A
2018/11/29
2018/11/27
HIZKUNTZA TXUKUN ETA GARBIA, BIRAORIK EZ DUENA?
Euskaraz ere irain daiteke. Gogoa behar da; ez iraintzeko gogoa, baizik eta euskaraz egiteko gogoa!
2018/11/22
EUSLEALDIA Armentia Ikastolan
Badakigu azkenaldian azterketekin topera ibili zaretela; hala ere, asko eskertuko genizueke jarraian proposatzen dizueguna irakurtzea eta are gehiago bertan parte hartzea.
Euskaraldiaren inguruko zerbait entzun duzue, ezta? Telebistan agian, edo ikastolan, gurasoekin beharbada... Ekimen horrek hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzea posible dela, Euskal Herrian euskaraz komunika daitekeen jendea pentsatzen duguna baino gehiago dela erakustea du helburu. Nolanahi ere, 16 urtetik gorako herritarrei zuzendua dago; beraz, ezin dugu parte hartu. Ondorioz, zer iruditzen zaizue DBHko ikasleon artean EUSLE dinamika abian jartzen badugu Euskaraldiarekin bat egiteko? Horrela EUSLEALDIA izango genuke Armentia Ikastolako gazteok! Euskaldunok euskaraz egiteko konpromisoa hartuko dugu hamaika egunetan zehar. Hamaika egun erreal dira, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartekoak.
Horretarako, euskaldunak zareten guztiok gonbidatu nahi zaituztegu parte hartzera. Ea gure hizkuntza ohiturak aldatzen ditugun behingoz!
Jakin badakigu ez dela hain lan erreza aurrean daukaguna; ondorioz, mila esker benetan egingo duzuen ahaleginagatik. Erakuts diezaiogun jendeari benetan euskaldunak garela eta posible dela euskaraz bizi izatea!
Animatu zaitezte. Itzela izango da!
ARMENTIA IKASTOLAKO IKASLEEN EUSKARA BATZORDEA
Oh.: Parte hartzeko bete azpian dagoen izen-emate orria!
Gasteizen, 2018ko azaroaren 21ean
**********************
2018/11/13
PUBLIZITATE TAILERRAK....Gure iragarkiak...
DBH 4.Ako iragarkia
DBH 4.Bko iragarkia
DBH 4.Dko iragarkia
2018/11/06
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)