2015/10/30

PALA txapelketa

Martxan dago Euskara Batzordearen pala txapelketa!

Bikote mordoa apuntatu gara, beraz, DBH 1-2koek ostegunetan eta DBH 3-4koek eta irakasleek astelehenetan jokatzea erabaki dugu.

Partiduak hurrengo ostegunean, azaroak 4, hasiko dira DBH 1-2 mailakoentzat eta azaroaren 9an nagusienenak.

Txapelketako koadroak jarraian dituzue.




Txapelketako lehenengo egunean, lehenengo 4 partidak jokatuko dira, 7 puntutara bakoitza. Partidu zenbakia berdez dago.

Hala ere, klaseetan ere izango dituzue koadroak eta astero email bidez jasoko duzue txapelketaren berri.

Zorte on eta eman egurraaa!!!​

2015/10/16

AITZAKIA GALANTAK EMATEN TREBATZEN...

ETXERA BERANDU HELTZEKO AITZAKIAK...

Urizaharrako jaiak. Ordu biak eta laurden, eta hamabietan etxean egoteko agindua nuen. Etxera iritsi aurretik zein aitzakia jarri pentsatzen hasi nintzen. Mila ideia zetozkidan burura:  baten batek gehiegi edan eta lagundu egin behar izan niola (baina entzunegia zen aitzakia hau), erlojua galdu eta ez neukala ordurik (baina apur bat sinesgaitza, plaza ondoko elizako erloju erraldoia edukita)... eta horrela nenbilen, bururatzen zitzaizkidan ideia guztien atzetik baina bat zetorkidala... Azkenik, bururatu zitzaidan erabiliko nuen aitzakia perfektua! Etxera iritsi aurretik zapatilak iturrian busti eta etxerantz abiatu nintzen, ziztu bizian.
Gurasoek ezer esan aurretik, begiak itxi, Jaungoikoari laguntza eskatu, eta begiak zabaldu gabe, hantxe hasi nintzen nire aitzakia konplexua kontatuz:

“Badakit ipuin bat dirudiela eta agian ez didazuela sinistuko, baina eskertuko nuke behintzat pazientzia apur bat izatea eta nire arrazoiak entzutea. Hamabiak laurden gutxitan etxera itzultzeko asmoa nuen, baina hara non azaldu zaidan Olatz negar batean. Badakizue gorroto dudala jendea gaizki pasatzen ikustea, eta zer gertatzen zitzaion galdetu eta laguntzen hasi naiz. Errekatik behera erori omen zaio kartera, NANa, dirua, etxeko giltzak, etab. bertan zituelarik. Errekan behera joan gara, bila eta bila, erreka Olatzen malkoz handituz. Horregatik dauzkat zapatilak bustita! Eta ez ezazue pentsa kamisetako mantxa hauek alkoholarenak direnik. Erreka oso zikina zegoen eta badakizue zipriztinen bat beti doala jantzietara. Azkenik, lortu dugu Olatzen kartera harri baten atzean topatzea, baina konturatu naizenerako, ordu biak ziren. Etxera ahalik eta azkarren etorri naiz, baina hala ere berandu. Benetan, ez da aitzakia bat...” Nabaria zen nire hizketaldi urduria esaten nuen hitz bakoitzean, baina azken hitzak esaterako apur bat lasaitu nintzen eta begiak zabaldu nituen. 

Orduan konturatu nintzen etxea hutsik zegoela. Niri hamabietan etortzeko esan, eta hara non nire gurasoak plaza erdian “asereje” dantzatzen... Hura lotsa! Baina beno, nahiago izan nuen hori ikusi ordu biak eta laurdenetan heldu nintzela jakitea baino. Hori bai, a zer nolako komeriak hurrengo egunean amari zapatilak mela-mela eginda zergatik zeuden kontatzeko... Hori bai ipuin galanta asmatu nuena! Baina beno, hori hurrengoan kontatuko dizuet...


NOLA ESAN UME TXIKI BATI BARANDA BATETIK JAISTEKO?


“Badakizu zer gertatu zitzaion baranda batera igo zen umetxo bati? Egia esan ez zen zu bezain mutil jatorra, nahiko harroputza baitzen, baina zu moduan baranda batera igo eta zutik jarri zen. Zeinen ekilibrio ona zuen erakusten hasi zitzaigun, baina... pausuak ematen hasi eta apur bat irristatu zitzaion oin bat. Hankak irekita erori eta baranda hankartean geratu zitzaion! Eta badakizu zer nolako lotsa ematen duen potroak hain handituta izateak? Imagina ezazu, klasekoek hitz egiten ziotenean aurpegira begiratu beharrean horra behera begiratzea... Ez duzu nahiko zuri ere berdina gertatzea, ez? Hobe duzu hortik lehenbailehen jaistea, minik hartu aurretik! “          

2015/10/15

Nafarroa Oinez 2015



NAFARROA OINEZ 2015
IGANDE HONETAN, URRIAREN 18AN, ELIZONDOn... ANIMATU!

2015/10/08

JON MIRANDEren "Haur Besoetakoa" eleberriaren eraldaketa.... 1.pertsonako narratzaile protagonista erabiliz

Theresaren gainean makurtu nintzen berriz eta aurpegia ingurarazi nion neure aldera, baina berak begi distiratsu haiek itxiak zituen, eta arnasa lodi hartzen zuen; loarazgarri madarikatu horrek lo mantentzen zuen, ez zen esnatuko… Izara eraitsi nuen, ezin nuen gehiago jasan. Theresa haurrak bezala lo zegoen, gorputxoa konkorturik, belaunak gora eraikirik, hain zen ederra… Azkenean nire sena libre utzi nuen, eta besoetan hartu nuen. Lehen baino bortizkiago laztandu nuen bere gorputz guztia pijamaren gainetik, baina ez zen nahikoa, gehiago behar nuen. Orduan musu bat eman nion bekokian, eta nahiz eta lotsaturik egon nire jarrera zela-eta, pijama-botoiak laxatzen hasi nintzen. Lehenik poliki, eta gero eta azkarrago. Nire garunak ezetz zioen, baina haurra biluzik geratzean, burua galdu nuen, sukar batek inguratu ninduen, eta nire gorputzaren kontra estutu nuen ahalik eta indartsuen. Nire bihotzaren taupadak orduan, nire odolaren bultzakada eskuak neskatoaren larru eztiaren gainean iraganarazten nituelarik… A zer nolako plazerra! Errudun, ohe gainean pausatu nuen edozer baino laketago nuen gorputz hura hobeto ikusi ahal izateko...

*************************************************************************
Duela ordubete Theresa joan da lotara. Dagoeneko lokartuta egongo da, botikari esker. Atea ireki, eta haurrak  begiak itxirik dauzka eta arnasa lodi egiten du ohean etzanda; loarazgarri indartsuari esker, ez da esnatuko... Izara eraitsi diot... Barka nazazu, Aita Santu, mesedez... 

Theresa haurrak bezala lo da, gorputxoa konkorturik, belaunak gora eraikirik. Besoetan hartu eta lehen baino bortizkiago laztantzen hasi naiz haren gorputz guztia pijamaren gainetik. Musu bat eman diot bekokian eta, apur bat lotsaturik egon arren, hasi naiz pijama-botoiak laxatzen... Barka nazazu, Aita Santu, mesedez... 

Theresa nire besoetan biluzik gelditu da, errudun sentituz sukar batekin estutu dut nire gorputzaren kontra... Barka nazazu, Aita Santu, mesedez... 

Nire bihotzaren taupadak orduan, odolaren bultzakada eskuak Theresaren larru eztiaren gainean iraganarazten ditudalarik! Ohe gainean pausatu naiz atzera, bere luzean, hobeki begira ahal diezadaiodan edozer baino laketago dudan gorputz horri. Baina zer egin dut? Barka nazazu, Aita Santu mesedez… 

Baina ekarpena handiegia da...

************************************************************************

Theresaren gainean makurtu nintzen berriz eta aurpegia ingurarazi nion beraren aldera. Momento hartan hortzikara bat sentitu nuen bihotzaren barrenean, baina haurrak begiak itxirik zeuzkan eta arnasa lodi egiten zuen, nire alaba maiteak egiten zuen bezala; loarazgarri indartsuari esker, ez zen esnatuko eta ez nuen pentsatu ere egin zein handia zen egiten ari nintzaion kaltea. Izara eraitsi nion: Theresa haurrak bezala lo zen, gorputxoa konkorturik, belaunak gora eraikirik. Nire besoetan hartu nuen, lehen baino bortizkiago laztandu nuen haren gorputz guztia pijamaren gainetik, musu bat eman nion bekokian, Maitanerekin egiten nuen bezala. Zenbat botatzen dudan faltan ez daki inork eta, apur bat lotsaturik hala ere, hasi nintzen pijama-botoiak laxatzen nire alabaren memorian negar egiten nuen bitartartean. Baina haurra biluzik gelditu zenean nire besoetan, sukar batekin estutu nuen nire gorputzaren kontra. Nire bihotzaren taupadak orduan, nire odolaren bultzakada eskuak neskatoaren larru eztiaren gainean iraganarazten nituelarik...! Ohe gainean pausatu nuen atzera, bere luzean, hobeki begira ahal niezaion edozer baino laketago nuen gorputz horri. Theresa zegoen bezala oheqn utzi eta poltsikoan neukan alabaren argazkia atera nuen. Egongelara joan nintzen eta nire pena arindu nuen alkohol botila bat eskuan nuelarik negar batean nengoela.


2015/10/07

RAMON SAIZARBITORIAren "Egunero hasten delako" eraldatua.... 3.pertsonako narratzaile orojakilea erabiliz

Durkehim-eko estazioa hutsik geratu da. Gisèle-ren familia osoa su batengatik hil da: bere ama, bere aita, bere hiru anaiak. Inportatzen zitzaion guztia galdu egin du, ez daki zer egin, galduta dago eta etxera bueltatu nahi du. Herentzian etxe bat irabazi du eta 4 milioi euro, baina diruak ezin du bere bihotzean dagoen zuloa bete. Bigarren klaseko itxarongelan, lehen baino kolilla gehiago dago lurrean, hauts gehiago, bokadillo paperak, egunkariak aulki gainetan, xiringak lurrean eta behartsu bat lotan.
Gisèle orain ere bakarrik dago, inoiz ez da hain bakarrik sentitu. Mutil-lagunak ere utzi egin du eta bere familia hil egin da. Larruzko maleta bat alboan eta liburu bat esku artean duelarik, baina ez du irakurtzen. Merkantzi baten maniobra hotsa entzuten da… Bonbilla bat piztua dago egun argiari konpetentzia egiten bezala… Hormak propagandazko kartelez beteak. BILLETE FAMILIARRAK… SPORT D´HIVER EN SUISSE, PRENDEZ LE TRAIN S.B.B… UND AM REISEZIEL UMS TEIGEN BITTE IN EINEN MIETWAGEN DER… PRENDEZ LE TRAIN…
Gisèle ez da mugitzen. Noizbehinka bakarrik, ondo zaindutako esku bat pasatzen du bekokian zehar. Orduan trena etortzen da, eta bekokian duen eskuak bultza egiten dio. Gisèlek buelta ematen du, eta behartsua dela ikusten du. Gisèlek ostiko bat ematen dio, baina behartsuak ron botila bat apurtzen du eta labana bezala erabiltzen du. Gisèlek labankada bat nabaritzen du, hilda balego sentitzen da, baina ez da errenditzen. Zorroan zuen pistola hartu eta behartsua amenazatzen du. Behartsuak eskuak altzatzen ditu, baina Gisèle-ri pistola hartzen dio eta oinean tiro bat ematen dio. Gisèle atzera erortzen da eta trena etortzen da. Gisèlek hilda egongo dela badaki, eta ez da bere burua salbatzeko ezertan saiatu. Galduta dago.

Behartsua konturatu egin da kartzerala joango dela, eta orduan Gisèle hartzen du eta salbatzen du. Orduan behartsua ospitalera doa eta atean uzten du Gisèle. Medikuak azkar ateratzen dira Gisèle salbatzeko eta behartsuak pistolarekin alde egiten du. Zortzi aste eta gero Gisèle-ri alta ematen diote, libre sentitzen da, baina behartsuari laguntzeko nahia du, bera salbatu egin baitzuen. Orduan Gisèle metrora hurbiltzen da, baina honetan laban ezkutu batekin. Behartsua ikusten du, eta pena sentitzen du, eta hitz egiten hasten dira:
-Zergatik salbatu ninduzun?
-Zuk ni orain salbatu ahal nauzulako.
-Oso mutiko polita zara, baina dutxa bat behar duzu.
-Orduan...
-Bai, nire mutil-laguna izango zara!
-Munduko pertsonarik zoriontsuena naiz!

Gisèlek behartsua etxera eramaten du, baina behartsua kalean egotean gaixotasun asko ditu eta hil egiten da. Gisèle bakarrik sentitzen da, ez du bere bizitzan ezer lortu, eta tiro bat ematen dio bere buruari. Momentu hartan bere lehenengo mutil-laguna sartzen da eta Gisèle hilda ikustean, berak ere bere burua beste egiten du.