2018/01/16

Gazte sortegiak sormen laborategia



DBH4. MAILAKO AKROSPOT AURKEZPENAK

Ikasturte honetan ere DBH4. mailako ikasleek AKROSPOST aurkezpen ederrak prestatu dituzte. GOZATU!











2018/01/12

Jasone Osororen Ezekiel liburua: ohar kritikoa, book-trailerra...


OSORO, J .: Ezekiel, Elkar, 2009.

Ezekiel izeneko nerabe batek bere bizitza kontatzen digu, bere nerabezaroko gorabeherak: maitasuna, gorrotoa, neskak, lagunak, familia... Bere kuadrillan, inork ez dio neska bati musurik eman; horregatik, maitasuna jolas bihurtzea erabakitzen dute apustu bat eginez. Neska bat musukatzea lehenengo lortzen duenak irabaziko du. Horrela, bakoitza bere estrategia pentsatzen hasi da.

Erabiltzen duen hizkera umoretsuak liburua irakurterraza egiten du, gazteek erabiltzen duten hitz egiteko modua erabiltzen du eta. Lexiko zakarrak eta informalak irakurle gazteak erakartzen dituen arren, haien haserrea pizten du. Interesgarria da, espero ez diren gauzak gertatzen baitira. Gaztea bazara eta horrelako liburuak gustatzen bazaizkizu, irakurketan murgil zaitez eta ezagutu Ezekielen liburua!



Gure lagunak, Ezekielek, 14 urte ditu. Gainera, hainbat gertakari biziko ditu. Berak eta bere kuadrillak apustu bat egin dute, ea nor den lehena neska bati musu bat ematen. Nerabezaroa, nesken kontuak, lehenengo musua ... 


Arina da liburua definitzen duen adjektiboa. Bestalde, azkar irakurtzen da. Idazleak gazte-hizkera erabili badu ere, lotsagarri samarra izan da, nahiko lexiko baldarra erabili baitu. Istoria honek momentu umoretsuak ditu “...bibotea mozteko erabakia hartu eta komuneko kaxoian aurkitzen duen gauza bakarra zer, eta Gillete Venus Passion...”, adibidez. Nahiz eta pertsonaiek dituzten elkarrizketak motzak izan, ulergarriak eta bizkorrak dira. Gertaera asko dituzten liburu laburrak eta azkar irakurtzen direnak gustatzen bazaizkizu, hau da zure liburua!



Ezekieli, protagonistari, bizitza aldatu zaio; izan ere, neska-lagunek eta mutil-lagunek lagun kuadrilla banandu dute, hain zuzen ere Leonen, Olaren, Etxeren eta Rosen kuadrilla. Baina ez hori bakarrik, bere arreba Mariaren maitalearekin arazoak izan ditu eta baita Frantziako Iraultzari buruzko proiektu batekin ere. Kuadrillakoek zerrenda baten ondorioz hainbat bizipen izan dituzte. Halaber, istorio honek amodioa, gorrotoa, adiskidetasuna, zoritxarra eta intriga garatzen ditu. 

Irakurle gazteentzako liburu egokia da, Ezekielen eta bere lagunen eguneroko bizitza kontatzen du eta. Pertsonaiak nahiko errealistak dira eta, gainera, egoerak benetakoa dirudi. Lexiko informala erabiltzen du; horregatik, irakurle gazteak erakarriko ditu. Liburuak, hainbat kapitulu ditu baina motzak dira; hortaz, liburua arina eta irakurterreza da. Aspergarria eta astuna ez izan arren, liburuko puntu batzuetan istorioa korapilatzen da eta ulertzeko arazoak egon daitezke. Nahi adina disfrutatu baina gertaerak ezin sumatu... Aurrera, has zaitez irakurtzen!



2018/01/08

Gabonetako argazkiak prest!!

URTE BERRI ON!!!

Beti bezala, gabonetako argazkiak eskuineko menuan aurkituko dituzue.