ikasleen testuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ikasleen testuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013/05/02

SORMENA



SORMENA? EZ, ESKERRIK ASKO

Asier bost urteko umea da, eta momentu honetan margoz inguratutik dago orri zuri baten aurrean. Errotulagailu urdina eskuan hartu, eta eguzki bat marraztu du izkina batean. Ama berehala gerturatu da eguzkiak hori kolorea duela azaltzera, eta irribarre gozo batekin kendu dio margo urdina Asierri...

Sormena gaur egungo arazo larrienetarikoa da. Izan ere, zertarako behar dugu? Ez, ez, ezertarako ez. “Gaitasun” honek, irudimenarekin batera, asko kalte dezake gizartea. Pentsa! Jendea ideia propioak izatera bultzatzen du! Pentsamolde ezberdinak! Oraingoz arazoa kontrolpean badago ere, badaude sormena murrizteko hainbat konponbide, jada abian daudenak.



Alde batetik, hezkuntzan eman behar zaio konponbidea, lehenbailehen gainera. Txikitatik erakutsi behar zaie umeei errealistak izaten, hau da, behiek ezin dutela hegan egin, eta eguzkia ez dela urdina, horia baizik. Matematikako buruketak eta analisi morfosintaktikoak egiten pasa behar dituzte eskola-orduak, eta ez buruari bueltak ematen. Zoriontzeko modukoak dira hezkuntzaren arloan sormena ekiditeko egin diren aurrerapausuak.

Bestetik, jendearen egunerokotasunean landu beharreko arazoa da, eta modurik zuzenena telebista da. Jakina da honek ikusleengan duen eragina eta askotan erabili ohi da pentsamoldeak aldatzeko asmoarekin. Beraz, zergatik ez ipini mota bakarreko telesail eta realityak telebistan? Zergatik ez bete programazioa programa amerikarrekin? Oso arrakastatsua izan da ekintza hau ere, eta benetan pozgarriak lorturiko emaitzak.

Arazo hau kontrolpean dagoela egiaztatzeko, Gasteizeko inauterietako desfilea ikustea besterik ez dago: Ehundaka lagun berdin jantzita “La Macarena” behin eta berriz dantzatzen.

Hunkitzeko modukoa ez al da, bada? Harrotzeko modukoa bestela? Zein azkartasun eta eraginkortasunarekin konpontzen ditugun arazoak gaur egun! Akabo behi hegalariak! Akabo eguzki urdinak! Akabo...bai. Akabo sormena!



2013/02/14

ARMENTIA IKASTOLAko 1.PIROPO LEHIAKETA



TXAPELDUNA: Zure laguna oso jatorra da eta zu oso polita. Baina bakarrik zure titiekin kanpaiak joko nituzke.......Botuen %16


2.POSTUAN: Zure karamelozko ahoa musukatzeagatik edozer gauza emango nuke, nahiz eta nire bizitzan egindako azken gauza izan............Botuen %15


3.POSTUANZu maitatzeari utziko diot norbaitek malko baten soinua margotzen duenean..........Botuen %13

4.POSTUANBa al daukazu maparik? Zure begietan galtzen naiz eta...........Botuen %11

5.POSTUANOndoan gauden bi zuhaitz gara eta urte osoa egon naiz udazkenaren zain biok batera biluzteko...........Botuen %9

6.POSTUANMunduan biloika pertsona, Europan miloika, Euskal Herrian milaka eta milaka. Baina nik zu bakarrik maite zaitut...........Botuen %8

7.POSTUANPentsamenduak joan-etorrian nire buruaren barrenean, ametsak gauero, malkoak bat-batean... Zure presentzia falta nire barren-barrenean...........Botuen %6

8.POSTUANZure bizikleta banintz, ez nituzke bideko zuloak saihestuko...........Botuen %5

9.POSTUANNork behar du gabonetako turroia, zu bezalako goxoa edukita?..........Botuen %4

10.POSTUANNire makarroien tomatea zara...........Botuen %4


11.POSTUANZu nire jogurra bazina, zutan koilara sartuko nuke...........Botuen %4
12.POSTUANMendi gailurreko elurra bezala, zuri eta perfektu, gaur hor zaude baina biharko zara desagertu...........Botuen %1

13.POSTUANZure ezpainak ardoa izango balira, bertan mozkortuko nintzateke...........Botuen %1

14.POSTUANZure eskuineko hanka ostirala balitz eta ezkerrekoa igandea, egunero larunbata izan nahiko nuke...........Botuen %1

15.POSTUANIkusi zintudanean minik hartu zenuen galdetu nizun, hain ederra zinen zerutik eroritako aingerua zinela pentsatu nuen...........Botuen %1

16.POSTUAN:Esan Jaungoikoari zu gordetzeko eta niri giltzak emateko...........Botuen %0

2013/02/08

GURE OLERKI BATZUK....


NI NEU NAIZ
Gor al nago
zuk entzuten duzuna ez dudalako nik entzuten?
Tuntuna al naiz
zuk pentsatzen duzuna ez dudalako pentsatzen?
Itsu al nago
zuk ikusten duzuna ez dudalako modu berean ikusten? Arraroa al naiz
zuek egiten duzuena ez dudalako egiten?
Ez.
Ez nauzu kontrolatuko.
Ez didazu zer den egokia esango.
Ez.
Ni neu naiz.
Jaio, bizi eta hil arte.



GAIZTOA GAIZTOENA?

Istorioak beti dira berdinak,
beti onek irabazten dute.
Bizitzan askotan gaiztoek irabazten dute,
eta ezin da ipuinetan bezala konpondu.

Bizitzan egindako edozerk dena alda dezake,
momentu batean pentsatzen zenuen guztia alda daiteke.
Baina justifika daiteke egindakoa?
Zer gertatuko da gaiztoa ez denean gaiztoena?
Txanogorritxuren otsoa
eta bere zazpi semeak gose baziren
eta halabeharrez bazeudelako
beste aukerarik ez bazutelako
hil bazuen amona?
Eta ehiztaria?
Animaliak hiltzen ditu,
plazerragatik bakarrik.
Ona al da bera?
Zer gertatuko da gaiztoa ez denean gaiztoena?

Eta ona ez denean onena?
Nork esan dezake egia?
Txanogorritxuk?
Amonak?
Otsoak?
Ehiztariak?
Gizarteak?
Irakasleek?
Gurasoek?
Lagunek?
Politikoek?
Guk?
Zer gertatuko litzateke gaiztoa ez balitz gaiztoena?
Eta ona ez balitz onena?



GU GARENEAN?

Lagun onak,
lagun gaiztoak.
Gauza onak,
gauza txarrak.
Ekintza egokiak,
ekintza desegokiak.
Erabaki onak,
erabaki txarrak.
Hauek ondo bereizten ba al dakigu?
Eta gu garenean?
Gu garenean gaiztoak?
Gu garenean gauza txarrak egiten ditugunak?
Gu garenean ekintza desegokiak aurrera eramaten ditugunak?
Gu garenean erabaki txarrak hartzen ditugunak?
Hain erraza da orain desberdintzea?



Ikusten duzu goizean
Nik gosaltzen dudanean
nire gelaren barnean.
Atzoko arropa,
aulkian botata,
errefortzuen ondoan.
Umeak pozik kanpoan,
elur malutak zeruan,
han ikasten dut pakean.


G  u  k  i  a   d  r , e  u  a  i  a  d  r  ,
  a  a     z  n    i a    g n   k z n    i  a
z  i  u  i g  b  d  b  l  z  d  n  k .
 u  k  s   a   e  a  i   t  a  a  a
K l t  k k  l  ,  t e  i   e  x ,
   a e i     a e  e x t  k  t   e
e  z  i   u  a a  u  k  t  e  ,
 z  a  t   d  l  a  r  i  z  n
B  k  r   a  e     t  i  t  r ,   m   r  u   ,
   a  a  d  d  a , r  s u a  a   o   r  a
s  n  i  z  n  u   n  k ,  u  i  e  l  o  n  z  a  d  n  a  .
 e  t  t  e   d  t    i ,  z  n  r  a  b  a  e  z  u  e  e  n
E  a   i  z  d  z   l  h  n  d  k   g  n  e   m  i  a  u   h  r  .
  k  r  e  a  a  u   e  e   e  u  i   e  u  n   a  t  s  n    o  i
B  h  r   u  ,   e  a  r   d  t
  e  a   d  t   b  h  r  a  u .




2013/02/05

ANIMATU eta BOZKATU!



ARMENTIA IKASTOLAKO 1. PIROPO LEHIAKETA

MAILA
PIROPOAK
DBH 1AMunduan biloika pertsona, Europan miloika, Euskal Herrian milaka eta milaka. Baina nik zu bakarrik maite zaitut.
DBH 1AIkusi zintudanean  minik hartu zenuen galdetu nizun, hain ederra zinen zerutik eroritako aingerua zinela pentsatu nuen.
DBH 1BZu nire jogurra bazina, zutan koilara sartuko nuke.
DBH 1BBa al daukazu maparik? Zure begietan galtzen naiz eta.
DBH 2AZure eskuineko hanka ostirala balitz eta ezkerrekoa igandea, egunero larunbata izan  nahiko nuke.
DBH 2AEsan Jaungoikoari zu gordetzeko eta niri giltzak emateko.
DBH 2BZure karamelozko ahoa musukatzeagatik edozer gauza emango nuke, nahiz eta nire bizitzan egindako azken gauza izan.
DBH 2BZure laguna oso jatorra da eta zu oso polita. Baina bakarrik zure titiekin kanpaiak joko nituzke.
DBH 3AZure ezpainak ardoa izango balira, bertan mozkortuko nintzateke.
DBH 3ANire makarroien tomatea zara.
DBH 3BOndoan gauden bi zuhaitz gara
eta urte osoa egon naiz udazkenaren zain
biok batera biluzteko.
DBH 3BMendi gailurreko elurra bezala, zuri eta perfektu,
gaur hor zaude baina biharko zara desagertu.
DBH 4ANork behar du gabonetako turroia, zu bezalako goxoa edukita?
DBH 4AZure bizikleta banintz, ez nituzke bideko zuloak saihestuko.
DBH 4BZu maitatzeari utziko diot
norbaitek malko baten soinua margotzen duenean.
DBH 4BPentsamenduak joan-etorrian nire buruaren barrenean,
ametsak gauero, malkoak bat-batean...
Zure presentzia falta nire barren-barrenean.


IRABAZLEA

2013/01/16

IZARREN ARGIA filmea


16 eta 80 urte bitarteko bi mila emakume errepublikar preso egon izan ziren Saturrarango gartzelan, Mutrikun, 1937 eta 1944 urteen artean. Presondegiko espedientearen arabera, 177 hildako egon ziren emakume eta umeen artean. Bizirik ateratako presoek edozein motatako tratu txarrak jaso zituzten. Asko izan ziren haien seme/alabak han hiltzen ikusi zituztenak, eta baita haien seme/alabak lapurtu zizkiotenak eta berriro ikusi ez zituztenak ere.

1937ko abenduaren 29an, Franco diktadorearen soldaduek Saturrarango bainuetxea gartzela gisa prestatu zuten, emakume errepublikar arriskutsuentzako. Kanpokoa Ejertzito sublebatuko soldaduek zaintzen zuten, eta gartzelaratuak moja batzuen esku zeuden. 1938ko azarotik aurrera Saturrarango espedienteetan Manuel Sanz, M. Larrondo eta Sor Maria Uribesalgo azaltzen dira gartzelako zaintzaile gisa.

Izarren Argia pelikulak Victoria aurkezten digu, bere arreba eta semearekin batera Saturraranera joatera behartuta. Han beste emakume errepublikar batzuekin elkartu egiten dira eta sekulakoak jasan behar izaten dituzte. Egoera penagarria da: janari eza, torturak, bizi egoera txarra... Harrigarria da, egia esan, nor den gauza hauen guztien eragilea, nor eta moja talde bat bere buru den "Pantera zuria"k gidaturik. Hala ere, emakumeek ez dute berehala amore emango eta egoera horrekin amaitzea erabakitzen dute; izan ere, egoera horretan, esperantzak baino laguntza handiagoa ematen du desesperazioak.


IZARREN ARGIA



1938. urtea, Saturraran. Hemen kokatzen da filmea, Euskal Herrian egon zen emakumeentzako gartzela bakarrean. Victoria irakasle eta errepublikar baten alarguna da, eta ahizpa eta semearekin batera sartuko dute gartzelan. Han mojen krudelkeria ezagutuko du, konkretuki Pantera Zuriarena, ama nagusia denarena. Gartzelan hainbat emakume ezagutuko ditu, horietako batzuk beraien seme/alabekin etorriak. Mojek gaizki tratatu eta iraindu egiten dituzte, baina guztiak okerrera egiten du Vallejo doktorearen bisitaren ostean. Haren gomendioak jarraituz, Pantera Zuriak haurrak kenduko dizkie eta frankismoaren aldeko familiei emango dizkie adopzioan. Victoria, atsekabeturik, bere semea bilatzen saiatuko da. Raul berriro ikusiko al du? Pantera Zuriaren atzaparretatik ihes egingo al dute berak eta gainontzeko emakumeek?

2012/12/20

BELDUR GAUA ARMENTIA IKASTOLAN ( III.ATALA)


BELDUR GAUA ARMENTIA IKASTOLAN (III. ATALA)

Poliki-poliki eta zarata handirik egin gabe pasa ginen bere albotik. Ateratzear geundela, pertsiana oraindik jeitsita zegoela konturatu nintzen, eta handik ezin izango genuela atera. Bat-batean Aidekok besotik gogor heldu zidan eta areto nagusian sartu ninduen, ezer esan gabe. Eszenatokiaren erdi-erdian mahai bat zegoen, eta mahai gainean boligrafo bat, arkatz bat eta borragoma bat zeuden.
-Ziria sartu dizut! KAR, KAR, KAR!-Esan zuen Aidekok. Beldur handia nabaritu nuen barre egin zuenean. Pelikuletan egiten dituzten barre maltzurrak bezalakoa zen bere barre egiteko modua. Mahairaino eraman ninduen eta bertan aurkitu nuen nire amesgaizto okerrenetan beti agertzen zena: matematikako urte osoko azterketa.
-Azterketa egiten ez baduzu, ez zara INOIZ hemendik aterako! KAR, KAR, KAR! Egiten ez baduzu, ez dizut atea irekiko!
Bost minutuan egin nuen azterketa eta entregatu egin nion.
-Bukatuta?
-Bai.
-Erantzun guztiak gaizki daude...KAR! Hemen hilko zara!
-Baina Aideko...zuk azterketa egin behar nuela esan didazu, ez ondo egin behar nuela!
-Zer? Oooo eez! Zuk sartu didazu ziria oraingoan! Atea ireki beharko dizut...
Bere hitza bete zuen eta atea ireki zidan. Azkenean! Irtetea lortu nuen! Eta beste ikaskide guztiak ere kanpoan zeuden! 
Hurrengo egunean klaseko kortxoan paper bat jarri zuten irakasleek. Datorren urtean beste Halloween gaua prestatuko zutela jartzen zuen. Ez genuela beldurrik pasako, bakarrik dibertitzeko gau bat izango zela jartzen zuen...

2012/12/19

BELDUR GAUA ARMENTIA IKASTOLAN ( II.ATALA)


BELDUR GAUA ARMENTIA IKASTOLAN (II. ATALA)


Lehen Hezkuntzako irakasle gela parez pare neukanean, barruan zegoen norbaiten oihuak entzun nituen. Nire adineko neska batzuen oihuak ziren. Kontu handiz zabaldu nuen atea. Bertan ikusi nuena oso gogorra izan zen niretzat. Han zeuden Leire Tellitu eta Unai Gartzia, nire gelako neska talde bati munduko herri, ibai eta mendi guztiak ikasi behar zituztela esaten. Hamar herriren izenak esaten zituzten minuturo eta neskek memorizatzen ez bazituzten, Leirek eta Unaik elkarri musu ematen zioten... Tortura gogorragorik... Handik atera behar nituen nire lagunak;. Plan zoragarri bat prestatu nuen, baina orduan Unaik ni ikusi eta salatu egin ninduen zera oihukatuz:
-Eider Martinez! Eider Martinez!- Niregana ibiltzen hasi zen zonbi bat bezala, etengabe nire izena esanez.
Ziztu bizian alde egin nuen handik, eta azken solairura igo nintzen.
Oraindik entzuten nituen Unai Gartziaren oihuak urrunean:
-Eider Martinez...! Eider Martinez...!
Goiko solairuan nengoela, berriro oihuak entzun nituen. Oraingoan oihuak ez ezik, negarrak ere entzuten ziren. Berriro irakasle gelatik zetozen soinu itsusiok. Bertan sartu gabe imajinatzen nuen zein ikasgaik sor zitzakeen Armentia ikastolako norbaiten negarrak: Naturak.
Oso poliki atea pixka bat ireki nuen. Oraingo honetan ezin izango nuen ihes egin, Josu Linaza ate aurrean baitzegoen. Besotik heldu eta mahaian eseri ninduen, DBH 2.mailako ikasle batzuekin batera. Berehala ekarri zidan besteek zuten orrialdea. Bertan nire bizitza osoan egingo ez nuen problema bat zegoen idatzita.
Susto ikaragarria hartu nuen Josuk hitz egin (oihukatu) zuenean:
-ZUK ERE EZ AL DAKIZU EGITEN?
Isilunea.
Ez neukan nire beldurra adierazteko hitzik,ezta burua altxatzeko ausardiarik ere. Beste ikasleek ere ez.
-ERANTZUIDAZU! ZERTARAKO HITZ EGITEN DUT NIK KLASEAN ZAUDETENEAN? HORMAREKIN HITZ EGINGO BANU, GAUZA BERA LORTUKO NUKE!ZUEK EZER EZ IKASTEA!
Ez dakit nondik burua pixka bat altxatzeko adorea bildu nuen. Eskerrak, Josuk kalkulagailua nire buruaren kontra bota nahi zuela konturatu bainintzen. Irakasle gelatik ihes egin behar nuen, eta bizkor. hala egin nuen eta Josu eta beste ikasleak konturatu baino lehen kanpoan nengoen.
Eskailera buruan sorpresa bat aurkitu nuen:
-Eider Martinez...! Eider Martinez...!- Unai Gartziak.
Ezin nuen eskaileretatik jeitsi eta segundu batzuen buruan Josu Linaza irakasle gelatik aterako zen kalkulagailua eskuan nire burmuin ederra suntsitu nahian. Zer egin? Korrika, ezkerretara. Bide okerra, bertan Aidekoren gela baitzegoen. Horrek zera esan nahi zuen: MATEMATIKA. Bai, gutxien gustatzen zaidan ikasgaia. Baina Unai Gartziak bere zonbi-abiadura nabarmen handitu zuen, eta Josu irakasle gelatik atera zen jada. BI kalkulagailurekin, esku bakoitzean bat. Matematika gelan sartu beharko.
Ez ninduen harritu bertan Aideko ikusteak. Harritu nindutenak bere hitzak izan ziren:
-Kaixo Eider! Zu bakarrik falta zinen. Hemendik aterako zaitut! Etorri nirekin.
-Zer?
-Ez al duzu hemendik atera nahi?
-Ba bai, baina Unai Gartzia, Josu Linaza...
-Lasai, hemen ditut bakoitzaren ikasle gogokoenak...beraiek lasaituko dituzte.
Orduan konturatu nintzen gelako izkina ilunenean bi ikasle zeudela eserita, neska bat eta mutil bat.
-Beraiek irakaslea ikusi bezain laster "pelota" egiten hasiko dira. Irakasleek gustoko dituzten gauzez hasiko dira hizketan eta erasotzeko gogoak pasatuko zaizkie.-Esan zidan Aidekok.
Laurok batera atera ginen klasetik, eta Aidekok esan bezala, berehala joan ziren irakasleengana. Neska Josu Linazarengana hurbildu zen eta berarekin hasi zen hizketan. Kalkulagailuak lurrera bota zituen eta bat-batean barrez hasi eta neskarekin lasai-lasai jarraitu zuen hitz egiten. Aluzinazioak zirela uste nuen, baina ez. Besoan atximurka egin nuen konprobatzeko eta errealitatea zen.
Unai Gartziari dagokionez, zonbi batek bezala hitz egiteari utzi zion eta berehala erromatarrei buruzko eztabaida interesgarri bati buruz hasi zen hizketan beste ikaslearekin.
Hil nahi ninduten bi irakasleak entretenituta zeudelarik, Aideko eta biok eskailera nagusietan behera joan ginen. Behean Aintzane zegoen izkina batean eserita marmarrean "Utziko,utziko..." esaten.

2012/12/17

BELDUR GAUA ARMENTIA IKASTOLAN ( I.ATALA)


BELDUR GAUA ARMENTIA IKASTOLAN (I. ATALA)

 Ez dut inoiz ahaztuko gau beldurgarri hura. Ikusi nituen gauza itsusi guztiak, entzundako hitzak eta esaldiak... betiko geratuko dira iltzatuta nire buruan. Inork merezi ez duen esperientzia ahaztezina bizitzea tokatu zitzaidan. Kontatuko dizuet istorioa...

2010eko Halloween gaua zen eta ni DBH 1.maila ikasten ari nintzen. Urte horretan irakasleek "beldur gaua" prestatu zuten ikastolan, eta DBHko ikasle guztiak gonbidatu zituzten. Beldurra pasa nahi bagenuen toki hoberik ez genuela aurkituko esaten ziguten, baina ez zuten ikasle bat bera ere konbentzitu. Ni eta nire lagunok, DBHko lehenengo urteko ikasle AUSARTOK, harro-harro agertu ginen Halloween gauean Armentia ikastolan, irakasleek prestatutakoak beldurra emango ez zuelakoan. Gurekin batera DBH 2,3 eta 4. mailako hainbat ikasle ere etorri zen, seguraski gure pentsamendu berarekin. Hitz  egiten jardun genuen minutu batzuetan, Josu Linaza agertu zen arte. Normala denez, bere aurpegia parez pare ikusteak bakarrik beldurtu egin gintuen, baina Jaungoikoari esker ate nagusitik sartu behar genuela esatera besterik ez zetorren.
Hala egin genuen, eta denbora labur baten buruan baginen denok ate nagusiaren aurrean. Inork ez zuen lehen pausua eman nahi (badaezpada) eta DBH 4.mailako bi mutil sartu ez ziren arte, ez zen beste inor sartu. Besteok ezer arrarorik gertatzen ez zela ikustean, gauza bera egin genuen, baina azken ikaslea sartzean, DANBA! Ikastola itxita dagoenean jaisten den pertsiana guztiz itxi zen, eta barruan gelditu ginen denok, ilunpean eta guztiz izuturik. Berehala hasi ziren nesken oihuak nabarmentzen, baina bat-batean denak isildu ziren. Oso beldurtuta nengoen, geldi-geldi nire izkinako txokoan. Orduan konturatu nintzen nire egoeraz. Ez zen beste arnas hotsik entzuten. Jada ez nituen jendearen eskuak han-hemenka nabaritzen. Eskuak mugitu nituen nik, ea zerbait ikutzen nuen konprobatzeko... baina ez. Bakar-bakarrik nengoen han.

Non zegoen jende guztia? Non nire lagunak? DENAK etorri ziren nirekin ikastolara, ez zen nik amestutako zerbait! Zer gertatu zitzaien? Hilda egongo al ziren? Zaurituta, agian? Nola demontre aterako nintzen NI ikastolatik?
Oso-oso beldurtuta nengoen, ez nekien zer egin.

Kontu handiz aurreraka ibiltzen hasi nintzen. Eskuinaldera begiratu nuen...ez zegoen inor idazkaritza bulegoan...ezkerrera begiratu...ezer arrarorik ez areto nagusian...aurrera begiratu...eta BAI!

-Aintzane! Aintzane! Eskerrak! Nire salbazioa zara! Hemendik atera behar dugu, ikasle guztiak desagertu egin dira. Asko pozten naiz zu ikusteaz! Uzten didazu zu besarkatzen...?-Oooso arraro begiratu zidan, haserre egongo balitz bezala. Zer egin ote nuen ba nik? Zera esan zidan:
-UtziKO...-Oooso haserre zegoen.
-Zer?-Galdetu nion nik.
-UtziKO esaten dela, ez uzTEN!-Oooso haserre jarraitzen zuen. Orduan, egoeraren larritasunaz ohartu nintzen. Nola egin nezakeen horrelako akats LARRI bat? Sekula ez zen horrelako hitz itsusirik nire ahotik irten... Momentu batez gauza beldurgarri bat gertatuko zela pentsatu nuen; baina ez...ezinezkoa zen...HORI ezin zen gertatu! Oker nengoen, gertatu egin zen.
-Suspensoa jarriko dizut aurten euskaran! Bai horixe! Zero erraldoia jarriko dizut! Ez egin negarrik edo ez-ohikoetara joango zara zuzenean!
Hori gehiegizkoa izan zen. NI ez-ohiko azterketetan? Traumatizaturik utzi ninduen pentsamendu horrek, eta gehiago ez entzuteko eskailera nagusietatik goiko solairura igo nintzen korrika. Ez nekien "Aintza"ren oihuak amesgaizto okerrago baten hasiera besterik ez zirela.

2012/12/11

BIZI ETA UTZI BIZITZEN!




BIZI ETA UTZI BIZITZEN


 Duela bi hilabete gertatutako istorioa da hau. Aintzane klasea ematen zegoen eta bat-batean Josu Linaza agertu zen. Aintzane klasetik kanpo atera zen eta Josuk galdetu egin zion.
- Aizu, Aintzane, kotxeko argiak piztuta utzi dituzu- esan zion Josuk.- Nahi baduzu, giltzak eman ahal dizkidazu eta nik neuk itzaliko dizkizut.
- Aiba, Josu, eskerrik asko. Ez naiz konturatu. Bai, mesedez, nire jertsearen poltsikoan daude giltzak.- Erantzun zion Aintzanek.
Josu irakasle gelatik atera zen oso pozik Aintzanerekin hitz egiten egon zelako eta bere kotxera argiak itzaltzera jaitsiko zelako. Kotxea ireki egin zuen eta gure Josu oso kuxkuxeroa zenez, guanteran begiratu zuen eta hara zer aurkitu zuen: Aintzaneren eta M.Carmenen argazkia musukatzen. Josuk ezin zuen sinetsi, berari Aintzane gustatzen zitzaiolako. Patio-orduan Aintzanek M.Carmenekin hitz egitea lortu zuen baina arazo bat zegoen: Unai Gartziari M.Carmen gustatzen zitzaion. Orduan, Unairi deitu zion eta laurak gauzak argitzen saiatu ziren eta orduan neskek bonba bat bota zuten.
- Bi hilabete barru ezkondu egingo gara.- Esan zuten batera. Josu eta Unai zur eta lur gelditu ziren notizia honekin eta pentsatu zuen Josuk: Zergatik ez?
- Unai, gauza bat esan behar dizut.- Esan zuen Josuk.- Zutaz maiteminduta nago hilaren 8tik.
- Josu, ezin dut sinestu! Nik zugatik gauza berbera sentitzen dut!
M.Carmen eta Aintzane aho zabalik gelditu ziren. Hau bai ez zutela espero!
- Ideia bat bururatu zait.- Esan zuen Aintzanek.- Zergatik ez dugu egiten ezkontza batean bi bikote ezkondu?
- Oso ideia ona da, Aintzane!- Esan zuten hirurek batera.
Hiru aste pasa eta gero, sekretua ikastola osoak jakin eta gero, iritsi egin zen ezkontzaren eguna. Oso ezkontza polita izan zen eta denak zoriontsu gelditu ziren. Momentu horretan Unaik ideia bat eduki zuen.
- Zergatik ez gara joaten bi bikoteak eztei-bidaiara?- Esan zuen Unaik.
- Bai! Zer nolako ideia, Unai. Horrela diru gutxiago gastatuko dugu.- Esan zuen M.Carmenek.
Adostu egin zuten nora egin bidaia: Maldivetara. Oso leku liluragarria zen eta han egon ziren bi aste. Ikastolara iristean, ikusi egin zuten beraien ondorioz bikote asko sortu zirela eta oso pozik jarri ziren eta hortik aurrera ia irakasle guztiak oso pozik bizi izan ziren. Hauek dira sortu ziren bikote batzuk: Miren eta Didier, Aideko eta Leire, Gergo eta Isidro, Maitane eta Alaitz, Alicia eta Koldo eta askoz gehiago. Eta denak bizi izan ziren zoriontsu betirako.

2012/11/07

MIRESTEN DUT


Ez dut uste inor gai denik gauza bakar bat miresteko, miretsi edozer gauza mires baitaiteke. Pertsona soil bat, pertsonaia bat, ideia bat, egoera bat... Ezinezkoa da, beraz, dauden aukera guztiak egonda, gauza bat eta ez gehiago mirestea. Gainera, zerbait edo norbait miresteak beste zerbait edo norbait mirestea dakar gehienetan (beti, nire ustez). Adibidez, nik pertsona miresten badut, miresten ditut bere ideiak ere, eta ziur aski, ideia horiek sortatutako mugimenduak, taldeak, etab. Honenbestez, oso zaila egiten zait gaia aukeratzea idazlan honetarako, nik ere ez baitut gauza bakarra miresten, eta miresten ditudan horien artean ez naiz gai gehien zein miresten dudan edo garrantzitsuena zein den aukeratzeko.


Horregatik pentsatu dut benetan gustoko dudan zerbaitez mintzatzea. Nahiz eta izan litekeen, ez da pertsona edo pertsonaia bat, ezta pertsona talde bat ere; ez da ideia edo pentsamolde bat; eta ez da lanbide bat. Ez da horrelako ezer. Benetan estimatzen dudan zerbaitez galdetzen didatenean zera etortzen zait burura: pertsonala den zerbait, neurea; lasaitasuna ematen didana, hau da, ondo sentiarazten nauena, buruari besteetan ez bezala bueltak emanez. Beharbada, ez nau zoriontsu sentiarazten beti, baina hori da gehien gustatzen zaidana, dena ez baita beti polita eta zoriontsua izan behar ona izateko.


Horrela sentiarazten nauena miresten dut nik. Dena den, ez da zehatza edo bakarra, eta hori dela-eta, lehen esan dudan bezala, ez dut gauza bat bakarrik miresten. Eta nahiz eta atzerago ez nintzela pertsona edo ideia batez ari esan dudan, beste zentzu honetan izan daiteke horietako bat miresten dudana, horrela sentiarazten baldin banau. Izan daiteke pertsona bat era horretan egotera bultzatzen nauena, berarekin nagoenenan edo berarengan pentsatzen dudanean; nahiz dena delako egun horretan euria ari duela, edo haizea, edo udazken arratsalde arraro horietako bat dela; gertatu zaidan zerbait ere izan daiteke; edo momentua bera, besterik gabe.


Badakit nire miresteari buruzko kontzeptua ez dela, nolabait esateko, hedatuen dagoena edota norbaiti galdetuz gero, lehenengo erantzun bezala emango lukeena. Eta badakit, beharbada, ez zela hau lan honekin kontatzea espero zena. Zerbait konkretu edo zehatzagoaz hitz egin beharko nuke, agian, askok egingo luketen bezala: famaturen bati buruz, zein ondo abesten edo aktuatzen duen kontatuz, eta egunen batean nik ere horren ezaguna izan eta horrenbeste diru eduki nahiko nukeela esanez; edo mediku zein suhiltzaileei buruz, jendearen bizitza salbatzeko egiten duten lana dela-eta. Azken finean, ordea, horrelako famatuak (denak ez baitira kantari eta aktore aberats horiek bezalakoak) beste aberats batzuk baino ez dira, dirua akaparatzen dutenak beste batzuek bizitzeko ere ez dutenean, euren zilborrari begira eguna pasatzen dutenak; eta mediku eta suhiltzaileen lana miresgarria izango da, bai, baina arinago edo beranduago denok hilko gara, ezer ez da betiko, ezta euren lana ere.













2012/10/30

MIRESTEN DUT



MIRESTEN DUT

       
Jende askok miresten ditu telebistako ospetsuak. Hain dira guapoak, modernoak. Askok perfektuak dirudite. Horiek guztiak oso urruneko pertsonak dira eta kontrakoa uste badugu ere, ez ditugu batere ezagutzen, elkarrizketetan eta telebistan antzezten ari baitira.
           
Nire ustez, inguruko jendea miretsi beharko genuke. Egia esan, mirespena merezi duten ezagun asko ditugu. Auzokidea, laguna edota izeba pertsona harrigarriak izan daitezke.

Nik gehien miresten dudan pertsona nire aitona zena da. Oso bizitza gogorra izan zuen. Esate baterako, Gerra Zibilaren ondorio latzak jasan behar izan zituen, baina ekinaren ekinez aurrera atera zen.



Bere gurasoak artzain nahiko txiroak ziren eta bost anai-arrebetako zaharrena izanik hamaika urterekin ikasketak utzi eta lantegi batean lanean  aritu zen. Patu gogorra benetan. Baina nahiz eta ikasketa gutxi izan, bizitzak asko irakatsi zion.

Gaztea zenean, nire amona zenarekin ezkondu eta Lasarteko baserri bat eta behi batzuk erosi zituen esnea saltzeko. Ondoren, bederatzi seme-alaba izan zituen eta lan eta sakrifizioarekin denei berak izan ez zituen ikasketak eta unibertsitatea ere ordaindu zizkien. Nire ustez,  benetan harrigarria da nola moldatu zen behietatik hainbeste diru lortzeko.

Seme-alaba horietako batetik ni jaio  nintzen eta oso ondo portatu zen nirekin. Bizitza gogor horren ostean, beti  irribarretsu eta umore oneko zegoen. Mirestekoa benetan! Aitonari nire lehengusu-lehengusinek jotzen zuten musika dantzatzea gustatzen zitzaion eta beti laguntzeko prest zegoen. Gizon harrigarria benetan!

2012/10/29

URRIAK 11


URRIAK 11


Aurtengo urriaren 11n Ikasle Abertzaleak taldearen deialdiari jarraituz, greba egin behar zela erabaki zuten gure eta beste eskola askotako ikasleek. Nik buruan neukan duela aste gutxi, irailaren 27an, greba orokor handia egin zela. Eta zer eragin izan zuen honek? Bada, nik uste greba egin zutenek egun horretako soldata galdu zutela eta gobernuak diru hori daukala ez dakit zer egiteko.

Greben inguruan asko eta asko hitz egiten da: zer eragin daukan, gure haserrea adierazteko modu bakarra dela, ausarta izan behar dela greba egiteko… Baina zoritxarrez nire ustea da agintariek guri barre egiten digutela. Greba egin eta ondorengo egunean betiko eztabaidak sortzen dira: greba deialdia antolatzen dutenek ehuneko laurogeiko parte hartzea izan dela esaten badute, gobernuak berriz ehuneko hamabosteko parte hartzea izan dela esango du. Hau guri barre egitea da! Ez dira ados jartzen esateko zenbatek parte hartu duten holako ekintza batean.

Eta horrexegatik erabaki nuen eskolara joango nintzela. Bueno, egia esan, nire etxekoekin batera erabaki nuen. Ea ba al nekien zer eskubide aldarrikatzen genuen ikasleok galdetu zidaten eta eman nizkien erantzunak oso makalak izan ziren.

Azkenik, uste dut krisi egoera honetan ezin dugula "ordaindutako ikastola egun bat" galdu. Egoera gogor hauen aurrean egiteko daukagun gauza bakarra da ikasten jarraitu eta lan egiten jarraitu, egunen batean egoera hau aldatzeko gai izateko.