2010/12/21

GABON BEZPERA


GABONETAKO OPOR BEZPERA

8:30-8:45 Ikastolara heldu eta baserritar jantzita etorri ez dena gelan jantziko da horrela. Gainera,tailerretan parte hartzeko taldeak aztertuko dira. Talo bana jateko txartela ere jasoko dugu. Dena prest dagoenean, bideo-saioak… ikusteko talde bakoitzak berera joko du.

8:45-9:45 Bi saio egingo dira: bata, DBH 3 eta 4koentzat, bideo gelan (HABEko gelan) Palestinaren ingurukoa (Check Point…); bestea, DBH 1 eta 2koentzat (haien geletan), Kantagintzari bukaera eman eta Euskal Raparen ingurukoa (Euskal Raparen inguruko dokumentala, Mak taldea, Negu Gorriak taldeko bideoa …).

10:00 Tailerretan arituko gara eta tailer bakoitzean ordu erditxo bat izango dugu. Bakoitzak bere irakasle arduraduna eta laguntzaileak izango ditu eta geletan eta tailerrak dauden tokietan taldeak nortzuk osatzen dituzten eta nora jo behar duten hau bukatzean azaltzen duten txartelak egongo dira.

10:00-10:30

10:30-11:00

11:00-11:30

11:30-12:00

12:00-12:30

1. TALO TAILERRA

1.taldea

2. DANTZA TAILERRA

2.taldea

3. KARAOKE TAILERRA

3.taldea

4.HERRI KIROLAK TAILERRA

4.taldea

5.GABON KANTEN TAILERRA

5.taldea

1. TALO TAILERRA

Alaitz eta Gergo (Miren eta Aintzane)

DBH 2ko 10 laguntzaile

FRONTOIA (ate ondoko txokoan)

2. DANTZA TAILERRA

Alicia eta Unai

DBHko 4 ikasle

PSIKOMOTRIZITATE GELA

3. KARAOKE TAILERRA

Leire eta Aideko

DBH 2ko eta 3ko 6 laguntzaile

MUSIKA GELA

4.HERRI KIROLAK TAILERRA

Koldo eta Josu

DBH 4ko 8 laguntzaile

FRONTOIA (talokoekin batera)

5.GABON KANTEN TAILERRA

Maitane eta Maika.

PLASTIKA GELA

KAZETARI TALDEA

Didier eta DBH 3ko bosten bat laguntzaile

TAILERRETAKO GIROA JASOKO DUTE BERAIEN ARGAZKI ETA BIDEOEN BIDEZ

12:30 inguruan Denok frontoira Gabon Txartelen Lehiaketako sarien banaketa eta abestu.

13:00 Denok etxera. Gabonak ondo pasa eta urte berri on denoi!

2010/12/08

BLANCA URGELLEK EGINDAKO EGA TITULAZIOAREN INGURUKO KONTUETATIK TIRA EGIN ETA...



NIK HANDITAN … IZAN NAHI DUT


Gure guraso edota nagusiagoei galdetuz gero, haiek gazteak zirenean, DBH eta Batxilergoarekin lanpostu on eta kargu duin batera irits zitezkeen. Urteek aurrera egitearekin batera, ordea, egoera bortizki aldatu da eta horren ondorioz, gaur egungo gizartean unibertsitaterik gabe ez duzu lanpostu duin bat izateko aukerarik. Beste modu batera esanda, urteak igarotzearekin batera, langileen estereotipoak aldatu egin dira. Horrek dakarrena zera da: enpresa gehienek langile gaituak nahiago dituzte urte luzez lan egin ondoren eskarmentu handia baina prestakuntzarik ez duten langileak baino.


Era berean aipatu beharra dago aurreko paragrafoaren amaierako ideia nagusia ez dela bere osotasunean betetzen. Horren zergatia krisi ekonomiko latz honen ondorioz dagoen lanpostu kantitate urria izan daiteke.


Azken urteotan, hezkuntza munduan aurrerapen ikaragarri bat egin den arren, aurreranzko saltu horrek zenbait desabantail ditu. Beste modu batera esanda, txanpon baten antzera gauza guztiek dituzte bi aldeak. Desabantail edo alde negatibo hori ikasketak bukatzear daudenean baino ezin da antzeman. Desabantail hori selektibitatean aurki daiteke. Adibide batekin errazago da ulertzea. Imagina badagoela pertsona bat, esate baterako, matematikak oso ondo menperatzen dituena eta letrekin loturik dauden ikasgaietan, ordea, nota nahiko eskasak ateratzen dituena. Selektibitatearen notaren ondorioz mugatuta egongo da eta ez dago horretarako inolako eskubiderik. Beste modu batera esanda, ez daude bi pertsona berdin. Horregatik, selektibitate azterketak ikasketa arloen araberakoak izan beharko lirateke.


Hezkuntza desabantailekin jarraituz, beste arazoetako bat errekuperazio irizpideekin aurki daiteke. Datu gehiago ematearren, kurtso amaierako errekuperazio edo ez ohikoetakoak. Errekuperazio hauek suposatzen duten arazoa azterketa horiek prestatzeko dagoen egun kantitate urria da. Ikasturte oso batean ezer egin ez duen ikasle batek ezinezkoa du azken momentuan kurtso oso batean landu diren gaiak prestatzea.


Bukatzeko eta ondorio gisa, egia da azken hamarkadetan izugarrizko aurrerapausua eman dela hezkuntzaren arloan. Baina oraindik tarte hutsak geratzen dira hezkuntza eta ikasketek osatzen duten egitura horretan. Horregatik, guztion ardura da tarte horiek ixtea ahal dugun moduan, huts hori betetzeko adreiluak jarriz.


DBH 3. maila


HONA HEMEN DBH 4. mailako BESTE IKASLE BATEK IDATZITAKOA (3.mailako ikasle honek azaldu duen Unibertsitateko ikasketen garrantziarekin ados ez dagoela ematen du).


“...Izan ere, gaur egun guztioi sartzen diguten ideia hauxe da: ikastola bukatzea, gero DBH, ondoren Batxilergoa eta azkenik, Unibertsitatera. Ideia argi bat behar dugu: bide hau ez da bakarra, moduluak ere egin ahal dira eta modu gehiago daude lan onak izateko. Nahiz eta aurrekoa egia izan, esan beharra dugu Unibertsitatean ikastea ere oso ona dela baina horrek ez du esan nahi modulu bat egiten duena baino hobea denik...”

DBH 4. maila


ETA ZEIN DA ZURE GAI HONEN INGURUKO IRITZIA?

BLANCA URGELLEK EGINDAKO EGA TITULAZIOAREN INGURUKO KONTUETATIK TIRA EGIN ETA...


LANGILEA ETA TITULUAK

Azken hamarkadotan jendearen lanpostua asko aldatu da. Zerbitzu, industria eta batez ere hezkuntza sektoreek aurrera egin ahala, aukera berriak eta ugariak atera dira biztanlerian, euren bizitza aurrera ateratzeko. Baina lan berri hauek aldi berean beste baldintza batzuk ekarri dituzte, hala nola guztiok ezagutzen ditugun tituluak, langilearen esperientzia urteak, plaza lortzeko oposizioak...

Egoera berri honek alde on ugari ditu, baina nire uste apalean oraindik ugariagoak dira desabantailak. Gaur egun langile berri bat hautatzeko orduan, ez da kontuan hartzen pertsona horren kalitatea, ez bere jakintza maila (sektore publikoan behintzat). Benetan kontuan hartzen diren baldintzak tituluak, perfil linguistikoa izatea (EGA), zerrendan puntuazioa izatea eta horrelako baldintza xumeak dira. Egia da oinarrizko maila bermatu behar duela Hezkuntza Sail publikoak, baina puntu batera iritsita uste dut aurretik esandakoa baino arlo gehiago hartu beharko lukeela kontuan.

Aurretik esandakoari adibide bat emanez imagina dezagun kasu hau. Euskal Herrian bizi diren bi pertsona desberdinek, batak Gasteizen eta besteak Gipuzkoan, euskara ikastea lortzen dute. Gasteiztarrak ikastola batean ikasi du. Bere hizkuntza maila ez da onegia baina hizkuntza menperatzen du. Bestea, aldiz, ederki mintzatzen da eta gramatika konturatu gabe menperatzen du. Urte batzuk pasa eta gero gasteiztarrak EGA lortzen du, gipuzkoarrak lortzen ez duen bitartean eta lana lortzeko orduan batek ezin du, titulua ez duelako.

Aurretik esandako adibideak erlazio zuzena du nik aipatutako egoerarekin: langileak ez dira euren jakintza mailarengatik hautatzen, baizik eta beraien titulu kopuruen arabera.

Beste desabantaila bat tituluen berrikuntza beharraren eza da. Dirudienez, pertsona batek titulu bat lortzean suposatzen da maila bat duela baina ez al da maila hori galtzen bizitzan zehar? Bai, eta nire ustez edozein titulu berritua izan beharko litzateke. Baina badago kontrakoa pentsatzen duen pertsonarik ere. Hauek “titulitis” deitzen diote behar honi. Nire ustez oso erraza da hau kritikatzea lanpostu finko bat dugun bitartean baina lana lortzeko ezinbestekoak omen dira gure gizartean.

Laburbilduz, eta esandako guztiagatik, pentsatzen dut gehiegizko garrantzia ematen diegula tituluei eta gutxiegi langilearen kalitateari. Baina ezin dugu ahaztu gizartean ezinbestekoak direla.

DBH 4. maila

2010/12/02

DBH kantu txapelketa 2010-ko abestiak

Hona hemen hainbat euskal abesti.

KORTATU - "Sarri-sarri" (DBH 1.A)



HIRU TRUKU - "Leixibatxoa" (DBH 3.A)



HERTZAINAK - "Aitormena" (DBH 1.B)



DORAEMON (DBH 4.A)



ALAITZ ETA MAIDER - "Txanpon baten truke" (DBH 2.B)


2010/12/01

Abenduak 3 EUSKARAREN EGUNA

11:00 - 12:00 
DBH 3-4: Euskal kantagintzaren historia bideoa
DBH 1-2: Euskal musikako bideoak eta euskarazko lipdub-ak

12:00-12:30
Gelako kantuaren azken entseguak

12:30-13:30
DBHko "Kantu txapelketa nagusia 2010"

13:30-14:10
Bertso-trama: "Ikasleen eta irakasleen arteko gora beherak"
Bertsolariak: Julen Zulaika, Pello Ormazabal...