ZORIONAK txapeldunari eta beste bertsolari guztiei!
2017/12/18
2017/12/12
DBH2. MAILAKO KOREOGRAFIAK
Aurten ere sekulako koreografia ederrak egin dituzte 2. mailako ikasleek. Hona hemen DBH2A gelako adibide batzuk. DANTZARA!
2017/12/03
DBH 3ko IRATI ANDA eta ‘GURASOEI GUTUNA’ LEHIAKETA BEASAINEN TTIKLIK ELKARGUNEAREN ESKUTIK
Igartzako jauregian Ttiklik elkarguneak antolatutako V. Gurasoei gutunak idazlan labur lehiaketako sariak banatu ziren aurrekoan. Irati Anda Nuñez (Gasteiz, 14 urte) ikasleak izan zuen aipamen berezia bere adinekoen artean.
Aurreko ekitaldietako lanak liburu batean jaso dituzte eta Durangoko azokan salgai egongo dela jakinarazi digute. Hurrengoan Iratirena bertan ikusteko aukera izango dugu.
ZORIONAK Iratiri eta beste parte hartzaile guztiei!
2017/12/01
DBH 1 eta DBH 2-ko bertso irabazleak
DBH 1.A-ko bertso irabazlea:
DBH 1.B-ko bertso irabazlea:
DBH 1.D-ko bertso irabazlea:
DBH 2.A-ko bertso irabazlea:
DBH 2.B-ko bertso irabazlea:
DBH 2.D-ko bertso irabazlea:
DBH 1.B-ko bertso irabazlea:
DBH 1.D-ko bertso irabazlea:
DBH 2.A-ko bertso irabazlea:
DBH 2.B-ko bertso irabazlea:
DBH 2.D-ko bertso irabazlea:
DBH 3 eta DBH 4-ko bertso irabazleak
DBH 3.A-ko bertso irabazlea:
DBH 3.B-ko bertso irabazlea:
DBH 3.D-ko bertso irabazlea:
DBH 4.A-ko bertso irabazlea:
DBH 4.B-ko bertso irabazlea:
DBH 3.B-ko bertso irabazlea:
DBH 3.D-ko bertso irabazlea:
DBH 4.A-ko bertso irabazlea:
DBH 4.B-ko bertso irabazlea:
EUSKARAREN EGUNA 2017
DBH 1 eta DBH 2
|
8:15-9:10…….ESKOLAK
9:10-10:05…...ESKOLAK
10:30-11:15……DOKUMENTAZIOA IKUSI (EGITEKOAK BEHAR DEN BAINO LUZEAGOAK, BADAEZPADA ERE... NORBERAK IKUSIKO ZER MOZTU, ZER EZ... Ikasleen arabera)
- Araba: mundu mailako biziberritzearen adibide
Ba al dakizue Araba dela gaur egun euskara biziberritzearen adibide argienetariko bat? Horra hor hori erakusten digun bideotxoa (2:15)
- Eta zein da gure kulturaren eta hizkuntzaren adierazle argienetariko bat? Ba al dakizue mundu guztiko ikertzaileek ere aztertzen dutena dela? EUSKAL HERRIKO BERTSO TXAPELKETA NAGUSIA, dokumentala (11 minutu) https://youtu.be/yYRZCrViGt8
- GAZTE BERTSOLARIEN BIDEOAK: Eskolarteko Txapelketa (bakoitza 2-3 minutukoa)
- Julen Zulaikarekin Armentiako bertsolari apartek grabatutako bertsoak: Sartu gure DBHko Drive karpetan eta bertan “Julen Zulaikarekin grabatutako bideoak” ikusiko duzue. (https://drive.google.com/drive/folders/0B2lQuymxtFdCQ3dWU0VBdHNsUkU?usp=sharing)
11:15-12:00……ARMENTIA IKASTOLAKO BERTSO TXAPELKETA NAGUSIA: Sortu gelan bertsoak talde txikietan.
- eta 2. mailako doinuak… MARKESAREN ALABA, TRISTE BIZI NAIZ ETA, (zortziko txikia, errima pareetan). Julen Zulaikarekin grabatutako bideoak karpetako DBH 1-2 karpetan horren adibideak.
--------------------------------------------------7
--------------------(oina, errimadun hitza)6

12:00-12:30…...Irizpide hauek (neurria, errima, kantatzeko modua, bertsolarien planta) aintzat hartuta (ikasleko txantiloia izango duzue gelako guztiak baloratu ahal izateko eta onena aukeratzeko; beraz, baloratu irizpide bakoitza 1etik 4ra-1 baxuena eta 4 altuena izanik), aukeratu bertso bat eta bidali Armentia Ikastolako Bertso Txapelketa Nagusirako gelako aproposena Aidekori (aideko@armentiaikastola.eus)
12:30-12:45…...grabatu eta bidali
12:45-13:00 JOLAS-ORDUA
13:00-14:00….Irizpideak aintzat hartu eta aukeratu DBH 1 eta 2ko txapelduna zein den. Lehen aipatutako plantilla erabilita ( 1etik (puntuazio baxuena) 4ra (puntuazio altuena) puntuak eman irizpideko), gela osoak beste geletako bertsoei puntuazioa eman behar die. Erabakitako puntuazioa publikoa den eta proiektorean jarriko dugun hurrengo taulan idatzi
Emaitzak automatikoki kalkulatuko dira eta guztiok ikusiko dugu DBH 1-DBH 2ko gela irabazlea.
14:00 GELETARA, NOTAK JASO...
DBH 3 eta DBH 4
|
8:15-9:10…….ESKOLAK
9:10-10:05…...ESKOLAK
10:05-10:30 JOLAS-ORDUA
10:30-11:15……DOKUMENTAZIOA IKUSI (EGITEKOAK BEHAR DEN BAINO LUZEAGOAK, BADAEZPADA ERE... NORBERAK IKUSIKO ZER MOZTU, ZER EZ... Ikasleen arabera)
- EUSKAL HERRIKO BERTSO TXAPELKETA NAGUSIA da gure hizkuntzaren indarraren adierazleetako bat. Eta ikusi genuen horren inguruko dokumentala. Baina ikusi al duzue txapelketari buruzko ETBko “Aulki jokoa” programa. Ikusi tartetxo batzuk:
- (ikus lehen 3-4 minutuak) http://www.eitb.tv/eu/bideoa/aulki-jokoa/5964/137699/1--atala/
- (ikus lehen 7-8 minutuak, sailkapenera artekoak) http://www.eitb.tv/eu/bideoa/aulki-jokoa/5964/137703/5--atala/
- Hona hemen gure profesionalen azken bertsoetakoak:
- Baina baditugu Bertso Txapelketa Nagusira oraindik heldu ez diren bertsolari gaztetxoak ere.GAZTE BERTSOLARIEN BIDEOAK: Eskolarteko Txapelketa (bakoitza 2-3 minutukoa)
- Julen Zulaikarekin Armentiako bertsolari apartek grabatutako bertsoak: Sartu gure DBHko Drive karpetan eta bertan “Julen Zulaikarekin grabatutako bideoak” ikusiko duzue, DBH 1,2 eta 3koenak. (https://drive.google.com/drive/folders/0B2lQuymxtFdCQ3dWU0VBdHNsUkU?usp=sharing)
11:15-12:00……ARMENTIA IKASTOLAKO BERTSO TXAPELKETA NAGUSIA: Sortu gelan bertsoak talde txikietan.
Gogoratu Julenekin horretarako landutako doinu politak! Hauek ezagutu dituzue...
MIKEL LABOArena: https://drive.google.com/open?id=0B2lQuymxtFdCajFxUDdQMnV1YjQ
(10/8/10/8/10/8/10/8/10/8/10/8/10/8/10/8…..16 lerro, errima zortzikoetan)
BOB MARLEYrena: https://drive.google.com/open?id=0B2lQuymxtFdCZlhrXzlHWHV5ejg
(7/6/7/6/7/6/7/6/7/6/7/6/7/6/7/6…..16 lerro, errima seikoetan)
_________________8
_________________8 (errepikapena eta bihurkia)
_________________8
_________________8
_________________8
_________________8
Aukeran agian zailegiak. Horrela bada, erabili betiko zortziko txikiren bat. Doinuak: Maritxu nora zoaz, Orioko balearena, Triste bizi naiz eta, Behin batean Loiolan...
--------------------------------------------------7
--------------------(oina, errimadun hitza)6
--------------------------------------------------7
--------------------(oina, errimadun hitza)6
--------------------------------------------------7
--------------------(oina, errimadun hitza)6
--------------------------------------------------7
--------------------(oina, errimadun hitza)6
12:00-12:30…...Irizpide hauek (neurria, errima, kantatzeko modua, bertsolarien planta) aintzat hartuta (ikasleko txantiloia izango duzue gelako guztiak baloratu ahal izateko eta onena aukeratzeko; beraz, baloratu irizpide bakoitza 1etik 4ra-1 baxuena eta 4 altuena izanik), aukeratu bertso bat eta bidali Armentia Ikastolako Bertso Txapelketa Nagusirako gelako aproposena Aidekori (aideko@armentiaikastola.eus)
12:30-12:45…...grabatu eta bidali
12:45-13:00 JOLAS-ORDUA
13:00-14:00…..Irizpideak aintzat hartu eta aukeratu DBH 3 eta 4ko txapelduna zein den. Lehen aipatutako plantilla erabilita ( 1etik (puntuazio baxuena) 4ra (puntuazio altuena) puntuak eman irizpideko), gela osoak beste geletako bertsoei puntuazioa eman behar die. Erabakitako puntuazioa publikoa den eta proiektorean jarriko dugun hurrengo taulan idatzi
Emaitzak automatikoki kalkulatuko dira eta guztiok ikusiko dugu DBH 1-DBH 2ko gela irabazlea.
14:00 GELETARA, NOTAK JASO...
Ikasleen artean banatzeko orrialdea, bertsoak puntuatzeko irizpideena
TXAPELKETA NAGUSIA
BERTSOAKK PUNTUATZEKO IRIZPIDEAK
neurriari (doinuari) ongi egokitzea
errimak egoki erabiltzea
ondo kantatzea, ondo entzun, ahots goran, ozenki, doinu egokiz...
bertsolari plantak egitea, esaten den horri lotutako gorpuzkera, keinuak...

2017/11/29
2017/11/27
2017/11/24
AZAROAK 25, GENERO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA
2017/11/21
2017/11/20
2017/11/19
2017/11/17
2017/11/13
2017/11/06
2017/11/05
2017/11/02
2017/10/30
GURASOEI GUTUNA IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA

Gure gurasoei esan nahi dizkiegun hitzak gutun laburren bidez adierazteko aukera
BASTIDAko saioa, BERTSOLARI TXAPELKETAko finalaurrekoak...
2017/10/27
«Iluntasunean, arima ordezkatzen zuten kalabazek»
Euskal Herrian azken
urteotan Halloween festaren bueltan izandako bilakaera aztertu dute
Tolosaldeko bi antropologoek; hemen antzina kalabazarekin egiten zen
jolasa ere aztertu dute.
Bertan da Halloween gaua, Santu guztien bezpera hitzen laburduratik datorren ospakizuna —All Hallows’ Eve ingelesez—.
AEBetatik mundu osora zabaltzen ari da urriaren 31n ospatzen den jaia.
Euskal Herrian ere, XX. menderaino, bazeuden egun horren bueltan izaten
diren elementuak, hala nola kalabazak edo kuiak hustea, eta eskean eta
kantuan ibiltzea. Ohitura hori galdu ostean, AEBetako ohiturak
bete-betean iritsi dira Euskal Herrira ere. 2015eko Juan San Martin beka
eskuratu ostean, Halloween edo Arimen Gauaren ospakizunen inguruan
izandako bilakaera aztertu dute Jaime Altuna (Villabona-Amasa, 1973) eta
Josu Ozaita (Baliarrain, 1980) antropologoek.
Zergatik aukeratu zenuten gai hori ikerketarako?
JOSU OZAITA: Fenomeno erakargarria da, Euskal Herrian, gazteen artean, Halloween festa zabaltzen ari dela ikusten ari baikara. Horrekin batera, Oier Araolazak eta Itziar Diez Ultzurrunek hainbat blog eta iritzi artikulutan azaldu dute duela hamarkada batzuk gure aitona-amonak kalabazekin jolasten zirela haurrak zirenean, kandelak jarriz. Deigarria egin zitzaigun, eta ideia horretara gerturatu nahi izan genuen.
Zer esanahi du urriaren 31ko gauak, Halloween bezala ezaguna denak?
JAIME ALTUNA: Adituen arabera, Europan dauka jatorria. Samhain festa delakoa ospatzen zen lehen, uda amaierako festa. Artzaintzarekin-eta, uda osoa mendian igarotzen zuten lanean, eta egun horietan itzultzen ziren etxera. Bi garai zeuzkaten, udakoa eta negukoa, eta hildakoekin egoteko eta euren oroimena goratzeko izaten zen Halloween gaua. VIII. mendean, kristautasunak Santu Guztien Eguna ezarri zuen egun horretan, eta zabalduz eta moldatuz joan zen pixkanaka. AEBetara lanera joan ziren irlandarrek ohitura edo ospakizun hori eraman zuten hara, eta mundu osora hedatu da indarra hartuz joan den heinean.
Dagoeneko AEBetako ikurretako bat da Halloween.
J.O.: Horretarako erabili dute hain justu. Hainbat kulturaz osatutako herrialdea da, eta Halloweenek aukera eman die kultura guztiak batu eta identitate ikur bat izateko.
Euskal Herrian gehienek ez dakite bertan ere bazela antzeko festa bat, ezta?
J.A.: Kalabazekin jolasten ziren duela hamarkada batzuk, landa eremuan, batik bat. Deigarria zitzaien kalabaza; aurpegi forma ematen zioten, barruan kandela bat jarri, eta bide izkinetan jartzen zituzten jendea izutzeko. Baina ez zen egiten ospakizun berezi baten harira. Gaztetxoen jolas edo bihurrikeria bat zen. Kontuan hartu behar da, baita ere, testuinguru katoliko batean kokatu behar dela gaia, non arimak bizirik zeuden ustea zegoen. Iluntasunean, nolabait, arima ordezkatzen zuten kalabazek.
Oso zabalduta al zegoen ohitura hori?
J.O.: Herri askotan jaso ditugu lekukotzak. Bide bazterretan jarri eta beldurra eragitea zen ohikoena. Baina beste modu gehiago ere ikusi ditugu. Unanuan [Nafarroa], esaterako, arbia hustu, aurpegi forma eman, barruan paper gorria jarri, eta leihoetan jartzen zuten. Oiartzunen kontatu ziguten kalabaza txorimalo buru moduan jartzen zutela, kandelarekin batera; Zegaman buruhandien moduan jartzen zieten haurrei; Zaldibian hilerriko hezurtegitik burezurrak hartu eta kandelekin jartzen zituzten hilerri inguruan; eta Villabona-Amasan eta Baliarrainen maindirearekin estali eta mamuarena eginez eragiten zuten beldurra.
Helduek nola oroitzen dituzte une horiek?
J.A.: Harriduraz hartu gaituzte, eurentzat garrantzi handirik gabeko bihurrikeria zelako. Kontua da kalabazarenak beste zentzu eta sinbolismo bat duela azken urteotan. Duela 80 urte inguruko lekukotzak jaso ditugu guk, baina lehenago ere egingo zituzten, ziur.
Gaur egungora gerturatuta, Halloween, Gau Beltza edota Arimen Gaua ospatzen da Euskal Herriko herrietan.
J.O.: AEBetan egiten den Halloween festaren modukoa ari da hedatzen gurean. Haur edo gazte talde bat elkartu, mozorrotu eta kalean eskean aritzen da; dendetan eta tabernetan, batez ere.
J.A.: Arimen Gaua, berriz, azaroaren 2an ospatzen zen antzina. Elizkizunak egiten zituzten arimen alde. Gaur egun, urriaren 31n ospatzen da leku askotan. Nahiz eta herri batetik bestera desberdintasunak egon, badituzte ezaugarri komunak, hala nola aitona-amonen ohiturak berreskuratzea, euskaraz izatea eta arimek protagonismoa izatea. Elgetan, esaterako, guraso talde bat duela lau urte hasi zen ospatzen, Halloween eguna ospatzen hasiak zirela ikusi zutelako, batez ere. Plazan elkartu eta hilerrirako ibilbidea egiten dute, antzerki moduan, sustoak emanez, eta plazan amaitzen dute ibilbidea, gozokiak janez. Bezperan, kalabaza tailerra egiten dute, aurpegi forma emateko, eta kalean jartzen dituzte hurrengo egunean.
J.O.: Arimen ordez, gauari edo iluntasunari ematen dio protagonismoa Gau Beltzak. Mutrikun, esaterako, 90eko hamarkadan ospatzen zuten, eta istorioa ere badaukate Talaixako mamua pertsonaiarekin. Gaur egun indarra galtzen ari da, ordea. Lekeition Katu Beltza eguna dute, eta katu beltzez mozorrotzen dira herritarrak. Azken urteotan indarra hartu du Oiartzungoak ere. Beldurrezko ibilaldia egiten dute, antzerkia, suzko akerra ateratzen dute, suzko malabarrak…
Gazteei zergatik gustatzen zaizkie horrelako ospakizunak?
J.O.: Hainbat elementu erakargarri dauzka gazteentzat: iluntzean izatea, mozorrotzea, emozioak bizitzeko bide ematea, lagunartean egotea, gozokiak jasotzea…

2017/10/20
BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA.... ABENDUAN... Ezagutu ditzagun bertsolariak...
ALAIA MARTIN.... Baigorriko saioko irabazlea
JON MARTIN.... Segurako saioko irabazlea
OIHANA IGUARAN.... Leitzako saioko irabazlea
MIREN AMURIZA.... Zallako saioko irabazlea
NEREA IBARZABAL.... Zumaiako saioko irabazlea
ETXAHUN LEKUE.... Tolosako saioko irabazlea
Ea Bastidako saioan zer gertatzen den!

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)