2010/11/23
2010/11/21
WORLD COFFE - Euskara bizkortzeko 100 ideia
World café metodologia erabiliko da: gazteak talde txikitan arituko dira, arlo ezberdinetan euskararekin dituzten bizipena mahiratuko dituzte eta beren sormena erabiliko dute alternatibak bilatzeko. Talde dinamika, askaritxo bat, sorpresa bat edo beste... jende berria ezagutu eta tarte atsegin bat pasatu.
Noiz: azaroaren 25ean (osteguna)
Ordua: 18:00etan
Lekua: EHU-UPVko jantokietan
Batez ere 14 eta 25 urte bitarteko gazteak bilatzen ditugu.
Izena emateko: gazteria@vitoria-gasteiz.org
2010/11/16
Denok ezagutzen dugu nerabeek itxurari ematen dioten garrantzia. Zerbaitengatik gaztelaniaz “la edad del pavo” esaten zaio.
Nerabezaroan inoiz baino garrantzi handiagoa ematen zaio fisikoari eta arropa motari. Urte horietan norberarekiko segurtasuna ahultzen da , eta horregatik neska askok, argalak izan arren, gehiago argaldu nahi izaten dute. Izan ere, gaur egungo gizarteak duen emakumearekiko prototipoa “Barbie”en oso-oso antzekoa da.
Hori dela eta, nerabe asko anorexiadunak dira, eta horrek osasun arazoak sortzeaz gain, ez zaitu besteen aurrean ederragoa egiten. Batzuetan ederragoa ez egiteaz gain, itsusitu egiten zaitu. Izan ere, eskeleto ibiltaria dirudizu.
Argaltasunaz gain, nerabeei irteten zaizkien garunek eta puntu beltzek ere asko kezkatzen dituzte.
Hori, alde batetik, ondo dago. Izan ere, kosmetikoen enpresak lan egin behar dute, eta horrek lanpostuak sortzen ditu. Baina, beste alde batetik, hori akats larriak dela uste dut. Egia da garauek ez dutela polit egiten, baina nezaberazoan emakumezkoei hilerokoa jaistean eta titiak handitzea edota gizonezkoei bizarra haztea bezain normala da garauak izatea.
Hortaz gain, Hego Ameriketan, neskek 15 urte betetzean, beren gurasoek alabei kirurgia plastiko estetikoa oparitzen diete.
Nire ustez, hori guztia gaizki eginda dago; izan ere, nork bere burua errespetatu beharko luke. Baina jendeak telebistan agertzen diren pertsonak imitatzen ditu eta horregatik dirudi jendeak edertasun artifiziala nahiago duela naturala baino.
Gaur egungo gizarteak normaltzat hartzen ditu titiak handitzeko, tripatik gantza kentzeko, sudurra txikitzeko eta ezpainak loditzeko operazioak.
Modeloek inoiz ez dituzte gorputz osasuntsu normalen neurriak. Beti dira altuak eta argalak nesken kasuan, eta altuak eta gihar oso nabariekin mutilen kasuan.
Gizarte hau oso azaleko da eta itxurakerian oinarriturik dago. Horren adibide dira aktoreak. Gehienok beren gorputzengatik ezagutzen ditugu asko eta asko. Haientzat nahikoa da gustagarri agertzea filmetan lan egin ahal izateko. Badaude film asko nerabeei zuzenduak daudenak eta aktore ederrak dituztelako famatu egin direnak. Horren adibide da “Crespúsculo” saga osoa. Izan ere, lehenengo filmea izan ezik, besteak Tailor Laurtner (Jacob Black) eta Robert Pattinson (Edward Cullen) agertu direlako izan dira hain famatuak (saga horren filmeek bere liburuen parean ez dute ezertarako balio).
Nire ustez, itxurakeria honi guztiari amaiera emateko, nork bere gorputza onartu behar du. Oraingoz Dove da bere buruarekin alai dauden pertsona benetan normalak azaltzen dituen enpresa bakarra, eta horrelako enpresa gehiago egon beharko lirateke gizarte honetan benetako pertsonak miretsiak izateko eta ez gaur arte bezala eredu berari jarraituz sorturiko pertsona miretsiak.