Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketaren hirugarren edizioa martxan jarri da. 14-16 urte bitarteko gazteei zuzendua dago eta maiatzaren 18ra arteko epea izango dute partehartzaileek lanak aurkezteko; berauek bakarka edo taldean egin daitezke: Komiki lehiaketaren edizio honetako gaia Euskara Batua izango da, eskuorrian aipatutako garaiak kontuan izanda, herri-mailan euskalgintzak egin duen bidea komiki batean azalduz.
2023/03/29
2023/03/28
2023/03/23
2023/03/21
4. MIKROIPUIN LEHIAKETA...... Anima zaitezte!
GEU Elkarteak proposamen berri bat dakartzazue: Twitter bidezko Mikroipuin lehiaketa
Nola parte hartu:
- Parte hartzaile bakoitzak Twitter sare sozialeko perfil pertsonaletik zabaldu beharko du era publikoan idatzia.
- Gehienez 3 mikroipuin aurkeztu daitezke; bakoitza ipuin/istorio bat izan beharko da bere osotasunean eta ez heren bat.
- Ipuina eta gero @GEUElkartea gehitu mikroipuina lehiaketan sartzeko.
- 268 karaktere izango da ipuinaren maximoa, gehi @GEUElkartea.
- Ipuinek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute.
- Gaia: GAUA
- Epea: Martxoaren 6tik 27ra.
- Hiru sari:
1. 150 euro eta Parralen 2 pertsonentzako bazkaria.
2. 100 euro eta 25 euroko bonoa Zuloa dendan erabiltzeko.
3. 50 euroko bonoa Zuloa dendan erabiltzeko. - Ipuina edo istorioa euskaraz izan beharko da.
- Egilearen jabetzapean geratuko dira lehiaketara aurkezten dituen lanak, GEU Elkarteak horiek argitaratzeko eta erreproduzitzeko eskubidea izango du, egilearen baimena eskatu gabe ere.
Mikroipuinen inguruko informazio gehiago esteka honetan (adibideak...): mikroipuinak
Edota hona hemen aurreko deialdi bateko 3. saria:
2023/03/16
2023/03/15
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)