2013/01/16

IZARREN ARGIA filmea


16 eta 80 urte bitarteko bi mila emakume errepublikar preso egon izan ziren Saturrarango gartzelan, Mutrikun, 1937 eta 1944 urteen artean. Presondegiko espedientearen arabera, 177 hildako egon ziren emakume eta umeen artean. Bizirik ateratako presoek edozein motatako tratu txarrak jaso zituzten. Asko izan ziren haien seme/alabak han hiltzen ikusi zituztenak, eta baita haien seme/alabak lapurtu zizkiotenak eta berriro ikusi ez zituztenak ere.

1937ko abenduaren 29an, Franco diktadorearen soldaduek Saturrarango bainuetxea gartzela gisa prestatu zuten, emakume errepublikar arriskutsuentzako. Kanpokoa Ejertzito sublebatuko soldaduek zaintzen zuten, eta gartzelaratuak moja batzuen esku zeuden. 1938ko azarotik aurrera Saturrarango espedienteetan Manuel Sanz, M. Larrondo eta Sor Maria Uribesalgo azaltzen dira gartzelako zaintzaile gisa.

Izarren Argia pelikulak Victoria aurkezten digu, bere arreba eta semearekin batera Saturraranera joatera behartuta. Han beste emakume errepublikar batzuekin elkartu egiten dira eta sekulakoak jasan behar izaten dituzte. Egoera penagarria da: janari eza, torturak, bizi egoera txarra... Harrigarria da, egia esan, nor den gauza hauen guztien eragilea, nor eta moja talde bat bere buru den "Pantera zuria"k gidaturik. Hala ere, emakumeek ez dute berehala amore emango eta egoera horrekin amaitzea erabakitzen dute; izan ere, egoera horretan, esperantzak baino laguntza handiagoa ematen du desesperazioak.


IZARREN ARGIA



1938. urtea, Saturraran. Hemen kokatzen da filmea, Euskal Herrian egon zen emakumeentzako gartzela bakarrean. Victoria irakasle eta errepublikar baten alarguna da, eta ahizpa eta semearekin batera sartuko dute gartzelan. Han mojen krudelkeria ezagutuko du, konkretuki Pantera Zuriarena, ama nagusia denarena. Gartzelan hainbat emakume ezagutuko ditu, horietako batzuk beraien seme/alabekin etorriak. Mojek gaizki tratatu eta iraindu egiten dituzte, baina guztiak okerrera egiten du Vallejo doktorearen bisitaren ostean. Haren gomendioak jarraituz, Pantera Zuriak haurrak kenduko dizkie eta frankismoaren aldeko familiei emango dizkie adopzioan. Victoria, atsekabeturik, bere semea bilatzen saiatuko da. Raul berriro ikusiko al du? Pantera Zuriaren atzaparretatik ihes egingo al dute berak eta gainontzeko emakumeek?

2013/01/07

Gabonetako argazkiak PREST!!




Ezkerreko zutabean Gabonetako argazkiak eskuragarri dituzue!!
(aurretik zure korreoan sartu behar zara)