2012/01/31
2012/01/30
ESKERRAK EMANIK....
Ikasle eta irakasle horiek:
Eskerrak eman nahi dizkizuegu egun hauetan gure artean mintzagai izan ditugun bi proiektuetan parte hartzeagatik eta zuen beraiekiko elkartasuna erakusteagatik. Batetik, Lodosa-Sartaguda ikastolako egoera larria kontuan izanda, dirulaguntza bilketan parte hartu du gure ikastolak. Bestetik, Sahararekin Elkartasun Karabanan ere gure laguntza emateko aukera izan dugu, bertakoei ahalik eta jaki eta beharrezko diren hainbat produktu bidaliz.
Horrengatik guztiarengatik, berriro ere, gure eskerrik beroenak.
2012/01/23
2012/01/17
El parchis
Estoy con mi abuela, entonces saco
Jugar al parchís es como volver a nacer.
Fichas de arco iris recorren el tablero.
Muertes, nacimientos, avances y retrocesos.
Dados que bailan y retumban sin parar.
Barriles agrios me toman el pelo.
Mi abuela se ríe, le lanzo el tablero.
El juego termina, me siento humillado.
He perdido, pero nunca dejaré
el parchís de lado.
2012/01/16
EL AJEDREZ
2012/01/11
URTE BERRI ON... eta betiko gorabeherak ez ahazteko...
Zuengana zuzentzen naiz euskararen egoerari buruz nire iritzia emateko asmoz. Maite dugula argi utzi nahi dugu beti eta kontrakoa esaten badigute, haserretu egiten gara. Baina ondo pentsatuz gero, erantzun horren aurreko zalantza logikoa da, bi minutu aurrerago galdetu digutena “baina... benetan maite duzu orain arte gazteleraz ibili bazara?” izan bada.
Arrazoi osoa du lagun honek. Nola liteke hizkuntza hori maitatzea? Euskara maitatzeak, bihotzean eramateaz gain, ezpainetan ere eramatea esan nahi du. Zoritxarrez askok eta askok ez dakite hori edo ez dute jakin nahi eta hori da gure hizkuntzaren traba nagusia. Dakitenek zergatik ez dute erabiltzen?
Aitzakiarik ohikoena euskara adierazkorra ez dela esatea da edo esukaraz ez direla irainak ezagutzen. Gezur galantak biak!
Beste batzuek euskaraz hitz egitea zaila dela diote. Ohitura falta eta ahalegin falta besterik ez da, nire ustez. Egia da, agian, batzuek beste batzuek baino erraztasun handiagoa dutela baina gaur egun badaude traba horiei aurre egiteko moduak (ikastolak edo euskaltegiak batik bat). Beraz, ez dago aitzakiarik. Zain ezazu maite duzun hori!
Gure hizkuntzari merezi duen indarra eta laguntza ematea beharrezkoa da eta hori guk egin behar dugu, nork bestela? Guk zaindu eta hitz egiten ez badugu, nork egingo du? Euskaldun guztion betebeharra da. Horretarako, bide bakarra dago, euskarari merezi duen bizia eman behar zaio, batez ere Araban, bada garaia gure lurraldearen inguruan dauden esames zatar horiek ahazteko eta!
Ez dut uste gure aiton-amonek egindako lana galtzea bidezkoa denik. Normala da haietako bat, gu erdaraz hitz egiten entzuten gaituenean, sutan jartzea. Beraientzat hain zen zaila non normala baita horrelako harridura eta kezka azaltzea.
Ezin dut esan gaur egungo egoera guztiz ezkorra denik, orain dela 50 urtekoarekin konparatuz asko hobetu baita (Euskal Herriko tarte bateko hizkuntza ofiziala da, euskaltegiak sortu dira, ikastolak ez dira klandestinoak eta gaur egun normalak egiten zaizkigu lehen ez ziren hainbat gauza). Gainera, gero eta jende gehiagok daki euskaraz.
Hala ere, asko dago egiteke. Espero dut honek euskara bultzatzeko langundu izana. Artzek zioen bezala... ala Gandiagak esan zuen hori?
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)