2014/10/31
2014/10/29
GURE IDENTITATEA
Hizki, alfabeto eta esamolde batzuek osatzen duten hizkera modu normala dela irudituko zaizue lehen begiratuan. Normala baino gehiago, edonon ikusi, entzun eta aurki daitekeena. Besteen antzekoa edo berdina dela irudituko zaizu.
Batzuek ahoari itsatsita daramate egunero, amak erakutsi zien bezala, dakizkiten denetatik lehenengoa eta beraientzat oinarrizkoa dena. Beste batzuek, aldiz, noizbehinka erabiltzen dute egunerokotasunean, baina komunikatzen ari den beste pertsonak (edo pertsona taldeak) tresna hau ondo erabili eta funtsezkotzat jotzen duenean. Badago pertsona kopurua handi bat gainera zeinek ama-tresneria bezala ikasi duen, baina gero oinarrizkotzat ez jo edo mespretxatzen dutelako erabiltzen ez dutenak, nahiz eta benetan, erabiltzen jakin. Sailkapenekin amaitzeko, gizabanako sail bat ere existitzen da, nahiz eta kopuru gutxienekoa izan, esamolde eta hitz multzo hau ikasten saiatzen dagoena, komunikazio-tresna hori aurrera ateratzeko eta galzorian ez geratzeko, iraganean hainbat alditan gertatu zen bezala. Esaerak dioen bezala: “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, baizik eta dakitenek mespretxatu eta erabiltzen ez dutelako”.
Berbakuntza modu honen lehen aztarnak III. mende inguruan aurkitu ziren eta geroztik eskuizkribu, hitz, esamolde eta horrelako aztarnak joan dira aurkitzen urteen poderioz. Jendeak pentsatuko du, tresneria honek oraindik martxan jarraitzeko, duela mende gutxi aurkituko zela hori, bestela galdu egingo baitzen, hainbat aztarna gaur egun arte bide erdian geratu diren bezala. Baina ez da horregatik, baizik eta komunikazio sortzaile horrek beste medio batzuetan indar handiagoa izan baitzuen, euren artean ahozkoan. Alfabeto oso batez osatutako identitate mota honek bere hasierako sorkuntza eta formazio urteetan ahozkoan inportantzia handia izan zuen. Beraz, horrek esan nahi du idatzian oso gutxi ematen zela: gaur egungo egoeraren guztiz kontrakoa.
Gaur egun, XXI. mendean, tresneria hau (dagoeneko zahartzen hasia dena) galtzorian egoteko pausu pare batera dago, azken urte hauetan erabili den martxan jarraituz. Gazteak, nahiz eta gehienak gaur egun berbakuntza honek errepresentatzen duen herrialdekoak izan, erdaraz mintzatzen dira barra-barra, honen egoeran segundu bat bera ere pentsatu gabe; gehienen argudioz, tresna hau erabiltzeak “lotsa ematen dielako” edo “ez duelako ezertarako balio" esanez. Nagusien eta pertsona zaharren artean, berriz, esamolde eta hizki multzo honen erabilera handia da, beraiek badakitelako zein den tresna hau erabiltzeak duen garrantzia eta dakartzan ondorioak, badakitelako, EUSKALDUNAK izanik, beraien identitatea dela berbakuntza hau. Beraiek harro daude: bai beraien buruez, bai beraien mugez, hizkuntzaz eta herrialde hau osatzen duten sinboloez: Gernikako Arbolaz eta abarrez.
Konturatu ez bazarete, euskarari buruz ari naiz hitz egiten. Bai, jaun-andreok, bai: EUSKARAZ. Hizkuntza bat zein berak errepresentatzen duen herrialdean, EUSKAL - HERRIAN, hizkuntza ofiziala den, eta bertan eta muga horietatik kanpo bizi diren bere maitale, erabiltzaile eta “semeentzat”, beraien BIZITZA, IDENTITATEA eta HIZKUNTZA den. Eurak baitira, benetan, egunerokoan hizkuntza eta herrialde honengatik eta bere eskubideengatik borrokan dabiltzanak, hizkuntza hau MAITATZEN dutenak.
Harrituko zarete benetan, baina halakoa da errealitatea. Batzuei euskara erabiltzeak “lotsa” ematen dien bitartean, beste batzuek edozer ematen dute, aintzinako hizkuntza honen salbazioa eta aurrerapena edo eboluazioa ikusteagatik. Ni, egia esan, Eibarkoa naiz, eta oso harro nago nire hizkuntza eta herrialdea defendatzen dudalako edozein arriskuren aurrean, beste pertsona-talde (euskaldunen) laguntzat. Beraz, esan dezaket: Gora Euskal Herria, euskaldunak eta euskara !
2014/10/27
IKASI, IKASI eta IKASI
Ezer jakin gabe jaiotzen gara. Urtebete kostatzen zaigu ibiltzen hastea eta besteei begiratuz ikasten dugu, behin eta berriro saiatu ondoren, behin eta berriro lurrera erori ondoren, baina lortu egiten dugu. Komunikazioa beranduago dator… Lehenengo entzun eta pixkanaka hitz egiten hasten gara. Nola edo hala lehenengo hitzak ateratzen zaizkigu, hain da handia gure komunikatzeko gogoa… eta azkenean, akatsez akats gure hizkera eraikitzen goaz.
Ondoren lehen ipuinak datoz, hasieran ez dakigu zer jartzen duen paper horietan, irudi arraro horiek nola deszifratu. Baina gero irakurtzen ikasten dugu, idazten, margotzen… Eta liburu lodiagoak irakurri nahi ditugu, esaldi luzeagoak idatzi, marrazki zailagoak egin...
Musika gustuko izanez gero, tresnak jotzen ikas dezakegu: pianoa, gitarra, bibolina, tronpeta… Eta guk geure musika sortzen ikasten dugu.
Beranduago gehiketak eta kenketak datoz, ordenagailuen erabilera, kirola egitea, lehenengo makarroiak sukaldatzea, lehen mendia igotzen dugu… Eta hasieran zaila egin daiteke eta nekatu egin gaitezke, baina esaerak dioen bezala “gogoko tokian, aldaparik ez”.
Ikastea zeinen polita den ikusten dugu, ilusioz, jakinminez… ikastea. Euskaldunak garenez, gure hizkuntzan, euskaraz, ikasi nahi dugu hori guztia. Baina batzuk hobeak dira saski-baloian, beste batzuk bibolina jotzen, beste batzuek erraztasuna dute literatura ikasteko, batzuk, matematiketan ere oso jaioak dira… bakoitza ezberdina baita.
Denok eduki beharko genuke hori egiteko eskubidea, zertan onak garen deskubritzeko aukera, nahi duguna ikasi eta izateko tartea. Horregatik, LOMCE legea ez dago guretzat egina, gure hizkuntzan ikasi nahi dugulako, benetan ikasi nahi dugulako, ez ditugulako buruan ideia txoroak sartu nahi, eta etorkizun edo orainaldi batean baliagarri izango ditugun gauzak ikasi nahi ditugulako. Ikasi egin nahi dugu.
2014/10/26
2014/10/24
MUNSTROEN POZOIA
Kaletik ikustean, pertsona normalak direla uste dugu. Pertsona normala dirudi hasieran, baina adi egonez gero, ikus dezakegu buruz behera ibiltzen dela, beldurra daukala... Baina zerk eragiten dio beldurra?
Pertsona horrek gaixotasun handia dauka, eta mantso-mantso hiltzen ari da, munstro baten erruagatik. Mamu horrekin topo egiteko beldur da eta min gehiago egiteko bere pozoiarekin. Gainera, gizaki horiek ez dira perfektoak. Horregatik pozoia ematen diete pertsona ahulagoei, badakitelako azkenean arazoak izango dituela pozoi horren ondorioz. Hori alde batera utzita, pozoi horren ondorioz, errealak diren gaixotasunak sortu ahal dira. Biktima psikologikoki gaizki badago eta dena sinisten badu, arazo larria izan dezake. Pozoi horrek bihotzean min egin ahal dizu eta munstro horiek lotsarik ez dutenez, ez zaie axola besteei min egitea. Sentitzen duzun mina oso handia da eta txarrena da lotsarik ez dutenez perfektoak balira bezala doazela, nahiz eta mundu osoak jakin pertsona gaiztoak direla.
Munstro horiek pertsonak zapaltzen dituzte, lagunik ez izateko. Azkenean zuk sinisten duzu eta orduan bakarrik gelditzen zara, inork zurekin ez duelako egon nahi. Bestela munstro horiek besteen kontra joango dira eta beste pertsona bat buruz behera egongo da eta inork ez du nahi hori gertatzea. Pertsona gaixo hauek bullying-aren biktimak dira, baina nik hau egiten duten pertsonak munstrotzat hartuko ditut, hori dira eta.
2014/10/23
KIKE AMONARRIZen txistea: KOPIATZEN
2014/10/22
GARAI HOBEAK AL ZIREN HORIEK?
EUP!!!
Heldu nintzenean, nire osaba eta nire izeba zeuden niri itxaroten autobus geltokian. Ez zegoen jende asko, eta ez zela gertaera hain espeziala pentsatu nuen. Gaizki pentsatua. Han ez zegoen inor, denak tenplu aurrean zeudelako. Tenplua. Hori bai tenplua! Bere alde otoitz egiten zuen jendea ere bazuen jainkotegi horrek baina!
Atetzarrera iritsi nintzenean, han zegoen jende gehiena bezala, egin beharreko argazkia atera nuen. A zer poza aurpegian! Bai horixe!! Ondoren, nire beste osaba bat, nire aitaren anaia, etorri zen, zerbait edateko eta guri konpainia egiteko. Taberna dekoratuta zegoen ere okasiorako, banderaz josia, eta tenpluan sartu ezin zirenentzako telebista. Zerbait eskatzeko ordu erdi barran egon behar, baina azkenean lortu genuen, eta edariekin batera atera ginen, hitz egitera. Bueno, egia esan, beraiek mintzatu ziren, nik entzuten nuen soilik, giroaz disfrutatzen nuen bitartean.
Sartu ginen, hainbat aldiz izendatu dudan tenplu zirraragarrian, deia entzun ostean. Denok, sorgindurik bezala gindoazen, desordenaturik baina helmuga berera: jainkotegira sartzera. Batzuk barrez, beste batzuk otoitzak memorizatuz. Bazeuden lagun taldeak, baita bakartiak ere. Baina guztiak sartzeko gogoz.
Gunearen barnea. Kanpotik baino liluragarriago oraindik. Handia, polita, beteta… alaia. Barruan zeudenak denok traje bateratuarekin, denok berdin. Eta han ni, irrikitan, argazkia han, argazkia hemen. Eta eseri ginen. Nire osabarekin solasaldian nengoelarik, bat batean, denak isildu ziren, denak tente eta firme, erdira begira. Eta hasi zen. Bat. Bi. Hiru aldiz izena esan, eta denok kantatuz, denek zekiten otoitza errezitatuz, guztiok batera, ni barne. Ondorengoak horrelakoetan gertatzen diren bezala. Batzuetan aspertuta, batzuetan aspertu gabe.
Azkenean, Athleticek partidua berdindu zuen.
2014/10/21
LOMCEri ez!
Nire herrialdeko eta Europa osoko historia eta kultura ikasi dut bertan. Nire inguruan dauden oztopoei aurre egiten, erlazionatzen naizen persona guztiekin harreman ona izaten eta haiek errespetatzen erakutsi didate. Zeren hemen koloreak edo jatorriak ez du garrantzirik.
Laburbilduz, bizitzan baliagarriak izan daitezkeen eta izango diren irakaspenak eskuratu ditut urte hauetan zehar. Esan dezakegu Euskadin dugun irakaspen maila oso pozik egoteko modukoa dela, estatu eta Europa mailan. Edo horixe islatzen dute jasotako datuek behintzat.
Baina, noski, hau politegia da benetakoa izateko. Zeren aurretik azaldutako guzti-guztia momentu batean alda daiteke, besterik gabe, Madrilgo pertsona batek jokuaren arauak aldatzea erabaki duelako.
Hemendik aurrera, euskara bigarren mailako hizkuntza izatera pasatuko da. Diskriminazio soziala sustatuko da, maila ekonomiko baxu batean dauden edota baliabideak ez dituzten ikasleak baztertuz. Baina ez hori bakarrik. Honako hau gutxi balitz, sexuen arteko diskriminazio egoerak ere bultzatu egingo dira, mutilak eta neskak elkarrengandik banatzen. Eta azkenik, eskola bakoitzak jarritako azterketez gain, kanpotik ere ebaluazio azterketak jarriko dira. Baina azken hauek gaindituko ez balira, aurreko lan guztiak ez luke ezertarako balio izango.
Dagoeneko, uste dut argi dagoela zein den testu honetan zehar irakurritakoaren arabera aipatzen ari naizen gaia. Hala ere, esan beharra daukat: LOMCEri ez!
2014/10/20
OIHARTZUNAREN DOINUA....Zer da?
Jende askok erabiltzen du eta berarekin gozatzen du. Bere doinuaz, adiskidetasunaz...
Beti geldirik dago, ez da lekuz aldatzen, ez baitzaio gustatzen bere ohiturak aldatzea. Finkoa da.
Munduan zehar banatuta daude. Betidanik egon dira eta garrantzi handia izan dute historian zehar.
Ez da bakarra, familia handia du. Batzuk zaharrak dira. Besteak berri-berriak eta gazte-gazteak. Luzeak eta handiak edo motzak eta txikiak. Isatsa izaten du batzuetan. Kolore ezberdinetakoak dira: beltzak, marroiak, zuriak…
Lagun min bat du beti bere azpian. Alboan izan behar du beti, bestela deseroso egongo lirateke bera eta besteak. Berak du garrantzia (bere izena da beti esaten duguna), bere adiskideaz ez baita inor gogoratzen. Forma, tamaina… ezberdinak dituzte guztiek.
Bere gorputzeko atalik deigarriena hankak dira, hiru dituelako. Etengabe daude mugitzen. Funtzio ezberdinak ditu bakoitzak. Bere barrualdea tapaturik dago. Ikusezina. Ez dio inori erakutsi nahi, baina saiatuz gero, lortuko dugu. Hortzak bata bestearen ondoan, ñir-ñirka, zuri-zuriak. Txantxarrak agertzen dira bat-batean.
Barrutik dardarka, beti beldur balego bezala. Bere bihotzak -gureak bezala- hainbat ekintza egin behar ditu ganoraz funtzionatzeko.
Lotsati denean, suabe-suabe egiten ditu gauzak, ez duelako inork bere ahotsa entzuterik nahi. Haserre dagoenean, berriz, oihukatzen du, ahalke barik, denek bere ahotsa entzuteko.
Jendea bere aldamenean egoten da orduak eta orduak etengabe jolasean. Bata bestea etengabe ikutuz. Bien artean gauza ederra sortzen dute, artea. Beste batzuen lanak interpretatuz. Mota ezberdinetakoak izan daitezke horiek.
Abestiak jotzen ditu behin eta berriro, jarraian, ez baita inoiz aspertzen. Harro dago bere oihuez, bozez eta abestiez. Melodiak sortzen ditu, melodia ederrak. Horrelako egoera gozoak eskaintzen ditu pianoak.
2014/10/18
ITOITZ, Lau teilatu
Hemen gaude
ta poztutzen naiz
ta ziur zure aita ere bai;
ta zer ondo... zelan dijua
zure bufanda txuria.
Lau teilatu gainian
ilargia erdian eta zu
goruntz begira,
zure keia eskuetan
putzara batekin... putz!
Neregana etorriko da
ta berriz izango gara
zoriontsu
edozein herriko jaixetan.
Goxo goxo
kanta egin nazu
Benitoren Maria Solt.
Negarrik ez,
txuri zaude ta malkoak
zure kolorea kentzen dute.
Lau teilatu gainian...
Felix, Felix bihar
berriz egongo gara
txanpain apur batekin;
diru gabe baina
izarrak gurekin daude,
piano baten soinuaz.
Lau teilatu gainian...
2014/10/17
TXISTEA: Olentzeroren besoetan
Abenduaren 24a da. Olentzero herriko plazara iritsi da artzainez inguraturik. Astotik jaitsi eta berarentzat prestaturiko estalpean eseri da. Aurrean duen gurasoz eta haur urduriz osaturiko ilara plazako arkupeetaraino iristen da. Xune da haur horietako bat. Haren txanda iritsi denean, Olentzerok besoetan hartu du, belaunean eseri eta hauexe galdetu dio:
- Eta zuk, politt horrek, zer opari nahiko zenuke?
Esaldia amaitu eta haurra negarrez hastea bat izan dira. Orduan, Olentzerok, harrituta:
- Lasai, ume! Zergatik ari zara negarrez?
- Eta zuk zergatik galdetu didazu hori? Ez al duzu nire whatsappa irakurri edo?
OLENTZEROREN BESOETAN......"Kike Amonarrizen umorea" ARGIA aldizkaritik hartua
2014/10/16
GUTUNA lagun bati...
Kaixo, Marta:
Zuek ahaztu ezinean, bihotz-bihotzez
Zer moduz zaude? Eta anaia? Sendatu al zaio dagoeneko besoa? Baietz espero dut, hautsi zuenetik denbora asko pasatu baita.
Oraindik gogoan dut elkar ezagutu genuen eguna. Ni hondartzarantz begira banku batean eserita nengoen, txokolatezko izozki bat jaten nuen bitartean. Bat-batean zuk baloi bat helatura bota zenidan! Bost urte inguru izango genituen eta asko haserretu nintzen zurekin; ez zitzaidan batere gustatu aurrean nuen bi trentzadun neska nire kontura barre egiten ari zela ikustea. Eskerrak zure anaia etorri zela eta barkamena eskatu zidala!
Fatan botatzen ditut zuekin pasatutako momentu guztiak, gehienbat zuen aitona-amonen etxe aurrean zegoen zuhaitzean egin genuen txabolan bizitakoak. Gu biok bakarrik zure anaiaz hitz egiten, ni berataz maiteminduta bainegoen. Mikel izan zen nire lehen amodio kontua, berak eman zizkidan nire lehenengo musuak eta bereak ziren goizero nire etxe aurrean topatzen nituen bihotz formako gutunak. Harrezkero hamar bat urte izango genituen eta ordurako bereizezinak ginen.
Hiru urte beranduago zuen amaren enpresa herriz aldatu zen eta Lezora joan zineten bizitzera. Eta horrela bat-batean nire bizitzan gehien maite nituen bi pertsonek ihes egin zidaten.
Beti gogoan izango zaituztet, inoiz gertatu zaidan hoberena zaretelako.
2014/10/15
TXISTEA: Umeak erdaraz
Haurrak jolasean ari dira eta kafea hartzen ari diren gurasoetako bat erdaraz ari direla ohartu da. Mahaitik altxa, inguratu eta, hauxe esan die:
- Haurrak! Euskaraz egin!
Eta haurretako batek:
- Aizu! Gurasoetara ari gara jolasten!
2014/10/14
EVARISTOri gutuna
Vitoria-Gasteiz, 2014/09/23
Kaixo, Evaristo:
Gutun honen bidez jakinarazi nahi dizut zure musikazale amorratua naizela, zure abesti guztiak gustuko ditut eta. Gainera, urteak eta urteak musika munduan igaro arren, eskertzekoa da zure musika taldearekin jo eta ke jarraitzea.
Esan behar dut zure kontzertuetara joateko aukera asko ez ditudala eduki, baina aukera izan dudanean, zu ikustera joan naiz. Zure kontzertuetara joateko aukera bakarra izan dut, eta ez nuen alferrik galdu. Uda honetan izan zen, Gasteizko jaietan hain zuzen ere. Nire lagunak eta ni zu ikustera joan ginen abuztuaren 5ean. Oso ondo pasa egin genuen zu ikusten eta zure abestiak kantatzen.
Jarraitzeko, esango dut zu egon zaren lau taldeetatik (La Polla Records, THE MEAS, THE KAGAS eta Gatillazo) gehien gustuko dudan taldea "La Polla Records" dela. Ez naiz esaten ari beste taldeak ez ditudala gustuko, zeren lau taldeak oso gustuko ditut baina "La Polla Records" nire talde gogokoena da.
"La Polla"ko abesti bat edo gehiago entzuten dut egun guztietan, eta ikastolara joan aurretik entzuten badut, gogoz hasten dut klasea. Eskertzen dizut abestiak eta diskoak publikatzeko egindako lana.
Bukatzeko, azpimarratu niretzat abeslari hoberena zu zarela eta nire gustukoena ere bai. Espero dut zure kontzertuetara joateko aukera gehiago izatea nire lagunek eta nik eta musika munduan urte batzuk gehiago jarraitzea.
Agur bero bat
2014/10/13
MINTZALAGUNA Biderkatu Euskara
Euskara ikasten dabilen jendea ezagutzen? Gurasoak? Familia? Lagunak? Euskara hitz egiteko lagun bila dabilenik ezagutzen? Animatu ezazue MINTZALAGUN izatera!
2014/10/10
HESIAN, Guregatik
Egunsentiak ez dauka zentzurik
ez du argitzen gela ilun hau.
Zure arnasa sentitzerik ez badut,
atsekabeak irentsiko nau.
Bakardadea jasanezina da,
eskutik heldu zenidanetik.
Arren eskatzen dizut hemen eta orain,
eutsi nazazu indarrarekin,
Hitzetik, bihotzetik,
sentitzen dudan guztiagatik,
niregatik, zuregatik.
Esaten dut, zin egiten dut,
zoriontasuna eskeintzen dizut,
oihurik ez, malkorik ez.
Ikasi nahi dut beldurra gainditzen,
uda honetan gailenduko naiz.
Nire albotik urruntzen ez bazara,
ez dut bizitzan gehiagorik nahi.
Hitzetik, bihotzetik,
sentitzen dudan guztiagatik,
niregatik, zuregatik.
Esaten dut, zin egiten dut,
zoriontasuna eskeintzen dizut,
oihurik ez, malkorik ez.
Amets hau egi bihurtuko dugu,
maitasunaren erroetatik.
Bizitzak eskaini digun opari hau,
ez da galduko sasietatik.
Hitzetik, bihotzetik,
sentitzen dudan guztiagatik,
niregatik, zuregatik.
2014/10/06
Berri Txarrak: Folklore....ETXEPARE ZENAREN ALDARRI BERBERA
Etxepare zenaren aldarri berbera
dakargu egunera
bost mende atzera
Hargatik agian aurreiritziak
zuretzat gaur eta beti
folklore baikara
Ta zeresan gehiegi ez al dugu ematen
ez existitzeko?
Zaildu gara halabeharrez
gai gara zure hesiak gainditzeko
Begiak itxi arren
hemen bertan gaude
gu isil gaitzakezu
gure kantuak ez
Bitxikeria uste zenuena
beste zerbait da
sailkatu ezina
Ta zeresan gehiegi ez al dugu ematen
ez existitzeko?
Zaildu gara halabeharrez
dai gara zure hesiak gainditzeko
John Merrick bezala ikusiak
begira begietan
Hortzak kendu nahi zenizkigun baina hala ere
bestela ikasi genuen kosk egiten
Zeinek behar du froga gehiago?
zeinek behar ote ditu?
Ta zeresan gehiegi ez al dugu ematen
ez existitzeko?
Zaildu gara halabeharrez
gai gara zure hesiak gainditzeko
2014/10/03
Xalbadorren heriotza
Adiskide bat bazen
orotan bihotz-bera,
poesiaren hegoek
sentimentuzko bertsoek
antzaldatzen zutena.
orotan bihotz-bera,
poesiaren hegoek
sentimentuzko bertsoek
antzaldatzen zutena.
Plazetako kantari
bakardadez josia,
hiltzen lihoa iruten
Bere barnean irauten
oinazez ikasia...
ikasia.
Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
Mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.
Hesia urraturik
libratu huen kanta,
lotura guztietatik
gorputzaren mugetatik
aske senditu nahirik.
Azken hatsa huela
bertsorik sakonena,
inoiz esan ezin diren
estalitako egien
oihurik bortitzena...
bortitzena.
Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
Mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.
2014/10/02
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)