2015/05/29

Gai interesgarriak....

ZARENA ZARELAKO

Hainbat gazte baztertuak dira beren gaztaroan zenbait arrazoirengatik. Motibo horietako bat gazteen identitate sexuala da. Izan ere, heterosexualak edo cisgeneroak ez izateagatik dira alboratuak gazteak. Oraindik ere identitate sexual asko gizarteak ez ditu onartu edo ez ditu ondo ikusten eta ondorioz gazte batzuek eskola jazarpena edo bullyng deiturikoa jasaten dute. Beste kasu batzuetan bazterketa hori ez da hor amaitzen. Etxean ere arrazoi berarengatik gutxietsiak edo onartuak ez diren gazteak ere hainbat dira. Eta kasu askotan autoestima falta, depresioa, pentsamendu suizidak, etab. eragin diezazkiekete haiei.

Gazte askok ez du bere sexualitatea onartzen ingurukoek (senideek, lagunek, ezagunek...) esango duten  horren beldur direlako. COGAM taldeak egindako ikerketa baten arabera, heterosexualak ez diren ikasleen %80k ez du bere sexualitatea onartzen ikaskideek onartuko ez dituztelakoan.

Hari beretik, gaur egun aurrerapen gehiago badaude ere, jendeak aldaketei edo ezezagunari die beldur eta horregatik ezezaguna onartzeko arazoak dauzkate. Oraindik ere pertsona askok emakumeek bagina izan behar dutela uste dute, eta gizonek zakila izan behar dutela, eta horrez gain, emakumeak eta gizonak batera egon behar direla. Eskema horiek apurtzen dituztenak mespretxatuak dira.

Beste arazo larri bat herrialde batzuek dauzkaten lege homofobo eta transfoboak dira; azken batean, herrialde batzuetan oraindik sexualitate edo genero batzuk ez daude legez onartuta. “Human Rights Watch” erakundearen arabera gutxienez munduko 76 herrialderen legeek ez dituzte eskubide horiek onartzen. Eta legeek onartzen ez badituzte, gizarteak nola onartuko ditu pertsona hauek?

Gainera, legeez gain erlijio askok ez ditu onartzen, hauen artean kristautasunak, islamak, juduak, budismoak, xintoismoak adibidez.

Arazoa nahiko orokorra da; azken batean, gizartearen arazoa dela esan daiteke, eta konpontzeko gizartearen pentsaera aldatu beharko litzateke.

Jendeak beste sexualitate eta generoak ezagutuko balitu, ezezagunak izateari utziko baliote eta txikitatik ikusgai egongo balira, hauen normalkuntza lortuko litzateke.

Beste aukera bat generoen “sistema” aldatzea izango litzateke. Adibidez, txikitatik neska eta mutila garen esan ordez, beranduago bakoitzak zer den erabakitzea. Edo bestela generoak guztiz desagertzea. Horrela ez litzateke transfobia eta homofobiarik egongo. Horrelako alternatiba bat azaltzen du “Queer teoria”­k adibidez. Hala ere, azken hori gaur egun aplikatzea ez litzateke irtenbide egokia izango. Honek emakumeekiko indarkeria indarkeria soil bihurtuko luke; beraz, genero indarkeria ikusezina egingo luke.

Horrez gain, munduko herrialde eta erlijio guztiek identitate eta sexualitate guztiak onartzea legez eta debekurik gabe funtsezkoa da aurrera egin ahal izateko. Kontuan izanda horiek legez onartzen ez dituzten herrialdeak (hauetako batzuetan heriotza.zigorra aplikatzen da) herrialde aberatsak ez direla (Yemen, Somalia, Sudan, Iran, Etiopia, Tanzania, Sri Lanka, Angola... adibidez) irtenbidea herrialde horietako hezkuntza bultzatzea izango litzateke, ondoren hezkuntza oinarri izanda, herrialde aurrerakoia eratuz.

Azkenik, feminismoaz berdintasuna lortzea da helburu nagusia, arlo guztietan eta ez legalki bakarrik. Gaur egun arte maila batzuetan berdintasuna lortu da, legalki adibidez; baina kasu askotan garrantzi gehiago ematen zaio gizon heterosexualak dionari beste edonoren gainetik; horrelakoak aldatzea da helburua.

Laburbilduz, gizartearen arazoa da orokorrean berdintasuna ez egotea, sistemak hori bultzatzen duelako; beraz, ingurua aldatuz, gauza txikietatik hasi (etxetik adibidez) handiagoetara joz (gizartea).


Nork asmatu zuen TIPP-EXa, X-IZPIAK, GARBIGAILUA, LISABURDINA…? EMAKUMEAK !

Historian zehar emakumeak baztertuta egon dira zientzia arloari dagokionean. Betidanik egon dira asmakizunak egin eta aurkikuntzak lortu dituzten neskak, baina haiei ez zaie garrantzirik eman haien kondizio sexuala dela eta. Arazo hori konpondu ezean, ondorio latzak ekar diezazkioke gure kulturari, hala nola, gizarteak egoera irrealean bizitzen jarraitzea, ezjakintasunean eta etorkizun hobea eraikitzeko aukerak murriztuta izanik, emakumeen jakituria baztertuz. Beraz, ezagunak izango al dira hurrengo belaunaldientzat zientzian garrantzitsuak izan diren emakumezkoak?

Aurretik aipatutako arazoaren eragile nagusienetariko bat baldintza sozio-politikoak dira. Urteetan zehar, gizartea egitura patriarkalean antolatu da, zeinetan autoritatea gizonek zuten eta emakumeak menpekoak baino ez ziren. Honen adibide garbia da, Erdi Aroan, Tomás de Aquinok zioena: emakumeak gizonaren zerbitzari izateko besterik ez zuela balio.

Honetaz gain, egoera ekonomikoak ere asko baldintzatu du emakumearen bazterketa. Duela urte gutxi batzuk arte, lanen banaketa sexuaren araberakoa zen, gizonezkoek etxetik kanpo lan egiten zuten dirua lortzeko, emakumeak gaixoen eta umeen zaintzaz nahiz etxeko lanez arduraten ziren bitartean. Ondorioz, aitarekiko edo senarrarekiko mendekotasuna zuten emakumeek, haien lanek ez baitzuten dirurik ematen.

Beste kausa bat pentsamendu androzentrikoa da, hau da, gizonek zuten ikasteko aukera; izan ere, bakarrik haien lana kontsideratzen zen baliozko. Esate baterako, gizateriaren eboluzioari buruz hitz egiteko, “gizonaren aroak” adierazpena erabiltzen da. Egia da, hala eta guztiz ere, gaur egun hizkuntzaren erabilera zaintzen dela “gizakia” bezalakoak erabiliz.

Bazterketa hori dagokion azken eragilea interesen aldeko borroka da. Gizonak boterearen jabe zirenean, emakumezkoen altxamenduen aurka egiten zuten askotan, haien abantailak ez galtzeko. Hala ere, gizon batzuk (hala nola, Condoret edo Mill) emakumezkoen mugimenduen aldekoak ziren, baina halakoak gutxienekoak ziren.

Aipatutakoak dira emakumezkoek zientza arloan jasaten duten bazterketaren kausa nagusiak eta badaude horientzat hainbat irtenbide, denok borondatea eta denbora eskaintzen badiogu horri.

Lehenengoa sexuen arteko berdintasuna bultzatzea da. Gaur egun arlo politiko nahiz lan-arloan egiten den bezala, kultura arloan sexuen arteko parekotasuna bultzatu behar da eta hori, bereziki, autoritateen eginkizuna da. Zientziako fakultatean, emakumeen  kopurua %20aren ingurukoa da bakarrik eta hori hobetu beharra dago, esaterako.

Horretaz gain, hezkuntzan ere sexu banaketa arloa landu behar da, baina modu egoki eta atsegingarrian. Eskoletan eta familietan txikitatik umeei irakatsi behar zaizkie sexu berdintasunaren oinarriak (Zabell aldizkarian 2007an argitaratutako artikulu baten arabera). Eskolan, zientzia arloan, gizonezkoen asmakizunak ikasten diren moduan emakume zientzialariei ere (Alejandrako Hipatiari, Janeri, Goodali, Marie Curieri...) garrantzia eman behar zaie.

Azkenik, irtenbide egokia litzateke gizartean emakume asmalariak ezagutaraztea: Rosalind Franklin, Jocelyn Bell, Lise Maitner... Egia da, lehengo baldintzak zirela eta gizon gehiago egon direla asmakariak egiteko aukera izan dutenak, baina egon diren emakumezkoek ere garrantzia merezi dute.

Laburpen modura, emakumezkoen bazterketa arazo larria da eta hura konpontzeko bideak batik bat hezkuntzan oinarritzen dira eta sexuen arteko berdintasuna bultzatzean. Beraz, denon artean parekotasuna bidera daiteke bakoitzak ahal duen neurrian ahalenginduz eta lan eginez.

2015/05/28

ARROPAren eta MODAren eragina...

MODA


Gaur egun jendeak arropa erabiltzen du bere izaera zein den erakusteko. Jarrera horrek pertsonei kalte egin diezaieke eta minduta senti daitezke.


Aurretik aipaturiko arazoaren eragile nabarmenetariko bat jendeak bere izaera arroparen bidez adierazteko duen nahia da, kasu batzuetan horrekin bat ez badator ere. Adibidez, gazteen artean “independentzia”ren aldeko kamiseta janzten duten gazteak asko dira, baina  batzuk ez dira independentistak. Gauza bera gertatzen da “Euskaraz bizi nahi dut” kamisetarekin. Jende askok janzten du hura, gaztelera ahoan badute ere. Ba al dakite umeek zer esan nahi duten arropan ateratzen diren hitzek edo esaldiek?


Horretaz gain, pertsona batzuek uste dute arropa mota bat modan jartzeagatik zure izaera horrelakoa dela. Esaterako, pertsona batek markako arropa (Hunter,Spider, Meisïe, Hollister, Burton…)  jartzen badu, aberaskumetzat hartzen da. Beste alde batetik, mendiko botak janzteagatik, jendeak uste du “borroka” (independentista, ezkertiarra) zarela, horrela ez bada ere.


Beste kausa bat gazteen artean “postureoaren” ondorioz itxura egin nahian arropa konkretu bat erabiltzea da. Oso esanguratsua da. Surfista edo skatelaria modan dagoen garaian pertsona askok estilo horretako arropa jartzen du (surfeko arropa, biserak…) baina pertsona batzuek ez dituzte kirola horiek egiten.


Arazo honek  hainbat irtenbide dauzka.


Batetik, txikitatik erakutsi behar digute pertsonen izaera kontuan hartzen eta ez eramaten duten arropa; izan ere, heziketa oso garrantzitsua da horretarako.


Bestetik, komunikabideek eta gure inguruneko gizarteak erakusten dizkiguten modako rollak aintzat ez hartzen ikasi behar dugu eta horiek guregan eragin txikiagoa izan behar dute.


Aurretik aipatutako guztia kontuan hartuta, modaren eraginaren ondorioz pertsonak taldeetan ez sailkatzea zaila da. Gainera, norberaren nortasunaren falta areagotzen du, pertsona guztiak antzekoak direla ematen baitu. Nahiz eta arazo hori gazteen artean oso nabarmena izan, nagusien artean txikiagotzen dela ikus daiteke. Horrela jarraituko al du horrek guztiak etorkizunean?





GASTEIZ KORRIKA....Anima zaitezte ARMENTIAko KROSEAN parte hartzen!

KORRIKALDIAK GASTEIZEN



Gure hiri berde honetan irailean jende asko hasten da korrika egiten baina eguraldi txarra egiten hasten denean, zergatik irailean ikusten genuen jende asko eguraldi txarraren ondorioz igerilekuetan dago eta ez  Pradoan?


Horren ondorioz, askok korrika egiteari uzten dionean, bere gorputzaren forma fisikoa galtzen du. Gainera, hiriko jendeari pena ematen dio, konturatu gabe korrikalariek ohitura onak galtzen dituztelako.


Gasteizen ikusten dugun arazo horrek hainbat kausa ditu. Lehenik eta behin, azken urte hauetan hainbat instalazio berri sortu dituzte hiri barruan: gimnasioak, Padelekua, golf zelaiak….eta kirolari gehienak instalazioetako bazkide egin dira. Egia esan, instalazio horien ondorioz kirolariak beste forma desberdin batean lantzen ari dira bere gorputza.


Bestalde, urtean zehar Gasteizen  hilabete gutxitan egiten du eguraldi ona, eta jendeak eguraldi onarekin gustura korrika egiten du, baina eguraldi txarra egiten duen  hainbat hilabetetan ez da joaten korrika egitera. Bestetik, urte osoko tenperaturak  aztertu egin ditugu. Irailean gutxi gorabehera egiten duen bataz besteko tenperatura 20 gradukoa da. Abenduan eta urtarrilean, berriz, 2-5 gradukoa.



Gainera, Gasteiz barruan egiten diren lasterketa guztiak udazkenean antolatzen dituzte: Maratoia, Erdi-Maratoia, Herri-krosa... eta jendeari pilatzen zaizkio lasterketa guztiak. Horretaz guztiaz Martin Fizekin hitz egin dugu eta esan digu oso bidegabekoa dela Arabako atletismo federazioa egiten ari dena, ez duelako denborarik uzten  gorputza modu egokian errekuperatzeko lasterketa batetik bestera eta ia korrikalari gehienek ezin dituzte lasterketa guztiak egin edo bukatu.


Hala eta guztiz ere, kausa hauek guztiak esan eta gero, hainbat irtenbide daude horiei lotuak eta arazoa konponduko dutenak.


Lehenik eta behin, udaletxera mezu bat bidali behar da eskatzen atletismo pista  itxi bat egitea, korrikalariek eguraldi txarra egiten duen egunetan hor barruan entrenatu ahal izateko.


Bestalde, Arabako atletismo federazioarekin bilera bat egin behar da proposatzen lasterketak urte osoan zehar egin behar direla, jendeak denbora eduki dezan errekuperatzeko eta hobeto prestatzeko.


Amaitzeko, Gasteizen dauden kirol-dendek neguan korrika egiten dutenentzako beherapenetan oferta bereziak egin beharko lituzkete hotz handia egiten duenean jantzi espezifikoak jarri ahal izateko eta hotz egiten badu ere, korrika egiteko.


Laburbilduz, jendea kontzentziatu behar da korrika egitea osasunerako eta eguneroko arazoei aurre egiteko oso aproposa dela adieraziz eta egunero 20-25 minutuan gutxienez korrika egin behar dela aipatuz.

2015/05/24

ASTEBURUko BERRIAK!


Gure animorik handienak LAUTADA WATERPOLO TALDEAri egindako guztiarengatik. Datorren urtean ere indar handiz jarrai dezaten....


Eta gure ZORIONIK eta ANIMOrik HANDIENA waterpolo taldeko beste kide bati.... 

Bertso izugarriak botatzeagatik, lagunoi bertsoez gozatzen uzteagatik...

AUPA, Peru! 

Larunbatean ARABAKO ESKOLARTEKO BERTSOLARI TXAPELKETAn bigarren gelditu eta EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKOra joango zaigu ekainean. Eutsi gogoz eta animo ekainaren 27rako Orion izango dugun EUSKAL HERRIko ESKOLARTEKO BERTSOLARI TXAPELKETArako!

2015/05/15

DBH 1 - AKROSPORT

DBH1. mailan AKROSPORTa lantzen egon gara eta begira zeinen goputz-irudi politak lortu dituzten. 




2015/05/14

Barnetegien argazkiak PREST!!

Beti bezala, "Argazkiak" atalean ikusi ditzazkezue aurtengo irteeren argazki bildumak.














2015/05/08

euskarazko esku-pilota txapelketa eta dantza-plaza



DBHko EUSKARA BATZORDETIK, ikasturte bukaerara begira, jolastorduetarako bi jarduera prestatu ditugu:

DANTZA PLAZA: datorren asteartean, maiatzak 12, jolastorduan dantza-plaza parte-hartzaile bat prestatu dugu plaza gorrian. Denok parte-hartu dezakezue!

EUSKARAZKO ESKU PILOTA TXAPELKETA: maiatzaren 18an hasita astelehenetako eta astearteetako jolastorduetan ospatuko dira partidak. 12 tantora izango dira eta bi kategoria desberdinduko ditugu: DBH1-2 eta DBH3-4. Izen-emateko azken eguna datorren osteguna da, maiatzak 14. Zure gelako EUSKARA BATZORDEKO kideei edota Koldori abisatu izena emateko. Parte-hartzeko ezinbesteko baldintza da partidetan Euskaraz aritzea. Araua betetzen ez duen bikotea kanporatu egingo da txapelketatik
ANIMO!!!

2015/05/04

JUUL HAUTESKUNDEETAKO EMAITZAK


JUUL hauteskundeak izan berri dira eta DBHko kategorian hauexek ikasleek gustukoen izan dituzten liburuak:
1 San Ferminetan, Lesakan (Idazlea: John Andueza)
2 Beti Iparralderantz (Idazlea: Jon Arretxe)
3 Ezekiel (Idazlea: Jasone Osoro)


Hortxe uda honetan irakurtzeko hiru aukera!!!

Ilustratzaileen kategorian hauek gustukoenak:
1 Juan Luis Landa
2 Jokin Mitxelena
3 Eider Eibar