2011/10/13

NAFARROA OINEZ


Tafalla, 2011ko urriaren 4a

Kaixo lagunok:

Denok ongi dakizuen bezala, urriaren 16an, Tafallan Nafarroa Oinez festa ospatuko dugu eta biltzen den dirua DBHrako beste eraikin bat eraikitzeko erabiliko da.

Gure Ikastola oso txikia da eta ezin da jende gehiago sartu, topean gaude. Eraikina ikastolatik hurbil egin nahiko genuke, irakasleak eraikin batetik bestera ibili behar direlako LHn eta DBHn klaseak ematen dituztelako.

Momentuz udalak lurrak utzi dizkigu, baina guk pagatu behar dugu eraikina. Oztopo asko ditugu. Adibidez, herrietatik datozen pertsonei bekak kendu dizkiete, hau da, beraiek ordaindu behar dute autobusak balio duen guztia...; oso leku gutxi daukagu; txikiak Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan bi gelatan banaturik daude eta, baina DBHra ailegatzerakoan, gela batean elkartu behar dira eta 36 pertsonako gelak osatzen dira; Tafallan ez dago Batxilergoa euskaraz. Orduan, DBH bukatzerakoan, Iruñera igo behar dugu euskaraz ikasten segitu nahi badugu, eta 34 orduz egon behar dugu ikasten, ez 30 gazteleraz bezala.

Baina Nafarroa Oinez festa ere ondo pasatzeko, euskaraz mintzatzeko eta jarrera jatorra eta alaia izateko aukera ona da. Gainera, oso programa ona dugu prestatuta; beraz, etortzera gonbidatzen zaituztegu.

DBH 3.mailako ikasleak

Marina Ojer




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina