2015/11/27

ABENDUAK 3, EUSKARAREN EGUNA


Armentiako RAPeroak finalera!


​Lagunok:

GORA gure ikastolako RAPeroak!!! 

Urritik Gasteizko Euskararen Ginkana Lehiaketa martxan da. Gazteek taldeka internet bidezko probak egin dituzte, beti

ere, hizkuntza aniztasuna landuz. 

Probak egin ahala, puntuak biltzen joan dira eta punturik gehien lortu duten 4 taldeak finalera sailkatu dira.



Hurrengo abenduaren 3an Gasteizko Euskararen Ginkanako finala jokatuko da, goizeko 10:00etatik 11:00etara Oihaneder Euskararen Etxean.



Hauek dira finalera sailkatutako 4 taldeak:



ANDOAYNEKO FUSYAK ( Olabide): Uxue Ceciaga, Marta Alonso, Nerea
Arrilucea, Amaia Leceta



JOTAKE ( Olabide): Ainhoa Gonzalez, Irene Cuesta, Nora del Santo, Oihane Arteche



RapEROAK ( Armentia): Lexuri Gonzalez de Heredia, Aroa Arrizubieta,
Asier Santiago, June Almarza



URDAIAZPIKOAREN ZURIA ( Santa Maria Marianistas): Irene Aretxederreta,
Uxue Galarza, Paula Bengoetxea, Eider Garcia

Eutsi goiari, Armentiako RAPeroak!!!

2015/11/25

TXAPEN ETA PEGATINEN DISEINUA ZUEN ESKU!

TXAPEN ETA PEGATINEN DISEINUA ZUEN ESKU!

Laster da hemen Euskararen Eguna!

Diseinu asko eta askotarikoak jaso ondoren, hona hemen azken bozkaketarako aukeratuak izan direnak. Zein duzue gustukoen?

Eskuman daukazuen inkestari erantzun eta denon artean hautatuko ditugu diseinu bi; bata txapak egiteko eta, bestea, pegatinak egiteko.

Bozkatzeko azken eguna bihar, AZAROAK 26, osteguna.

A aukera

B aukera

D aukera 



2015/11/24

PALA TXAPELKETA

Txapelketak bere bidea darama eta faboritoak gailentzen hasi dira DBH3-4koen artean. Laister hasiko gara final erdiekin eta pasea ez da merkea! Hurrengo astean 7, 14, 15 eta 16. partiduak jokatuko dira.

Hona hemen atzoko partiden ostean koadroa nola geratu den.


Bestalde, DBH 1-2koen kategorian eliminatze fasean jarraitzen dugu, partaide kopuru altua dela eta. Ostegunean 9, 12, 13, 14 eta 15. partidak jokatuko dira.


Zorte on guztioi eta eman egurra!

2015/11/17

Txapelketa aurrera doa! Hona hemen azken partiduetako emaitzak:
​​​



Ostegun honetan, hilak 19, ez da txapelketarik egongo Euskara Batzordeko kideek daukaten formazioa dela eta. Beraz, hurrengo astelehenean ikusiko dugu elkar frontoian!

Astelehenean DBH 3-4koen 7, 10, 11 eta 12. partiduak jokatuko dira.

Ostegunean DBH 1-2koen 9, 12, 13, 14 eta 15. partiduak.

Mesedez, prest egon frontoian.

Txintxoak izan! Eta eman egurra!

2015/11/10

Pala Txapelketa

Jada jokatu dira lehenengo partidak kategoria bietan. Aurreko ostegunean lehenengo bost partiduak jokatu ziren DBH 1 eta 2. mailakoen artean eta, atzo berriz, lau partidu DBH 3, 4 eta irakasleen artean. Hona hemen txapelketako koadroak eguneratuta.

Ostegunean DBH 1-2koen 6, 7, 8, 9 eta 10. partiduak jokatuko dira. Astelehenean, ostera, DBH 3-4koen 3, 6, 7 eta 8. partiduak. Emon egurra eta jarraitu frontoiko giro paregabea sortzen!



2015/11/09

AZTERKETETAN ostiraleko ordutegi BERRIA!!

Ostiral honetan, azaroak 13, DBH osoa ordutegi ezberdina izango dugu:
  • 8:30 - 10:30 : AZTERKETA
  • 10:30 - 10:45 : Patioa
  • 10:45 - 11:30 : Klasea
  • 11:30 - 12:15 : Klasea
  • 12:15 - 12:30 : Patioa
  • 12:30 - 14:30 : AZTERKETA


2015/11/04

DBH 4 eta PUBLIZITATE TAILERRA...

Publizitatearen inguruko, iragarkiei buruzko ariketa kalean...


Udaleko bulegoetan gure iragarkia prestatzen....


Gidoilariak, marrazkilariak...




Makillajekoak ere lanean...



Eta teknikariak ere aritu dira jo eta su, gurpildun-aulkian ere arazorik gabe...


Atrezzoaren lana garrantzitsua da benetan! Baita entseguak egitea ere!


Eta laster gure iragarkiak ikusgai izango dituzue...