2011/10/18

I IMAGINE



Asko izan dira urte luzeetan zehar, giza askatasunaren nahiz duintasunaren alde borrokatu direnak, esate baterako, Marthin Luther King, Nelson Mandela...
Pertsona askok egin dute borroka gu guztiongatik, baina izan liteke denen artean gu guztiongan eragin handiena izan duena John Lennon izatea.
John Lennon Liverpoolen jaio zen 1940. urtean. Bere lehenengo lanak The Beatles taldearekin egin zituen, baina hainbat arazoren ondorioz banandu eta bakarlari gisa egon zen lan egiten bere azkenengo momentua heldu arte.
Bakarlari gisa konposatu zuen bere maisulan izatera iritsiko zen abestia: “Imagine”. Abesti honek munduan dauden gerrateak, mespretxuak eta pertsona askoren arteko liskarrak ahazten laguntzen digu momentu labur batzuez bada ere, guztioi, zurioi edo beltzoi, kristauoi edo arabiarroi, gizonoi nahiz emakumeoi maila bereko mundu justu edo askea irudikatzen laguntzen digu.
Hogeita hamaika urte igaro dira, Johnen bihotzak azkeneko taupada eman zuenetik, baina, modu batean nahiz bestean ez gara berataz ahaztu, bera izan baitzen beste zenbait ikonoren antzera, guregan eragin handia izan zuen jeinu horietako bat. Argi izpi bat izan zen lainoz estalitako gizarte batean.
Egia esateko, nik nahiago nuke, Johnen antzera, guztiak berdinak izateko eta guztiok batera harmonian bizi izateko herrialderik, erlijiorik, mugarik, jabetzarik eta oztoporik gabeko mundu bat imaginatu, gatazka eta odolez zikindutako mundu baten alde borrokatu baino.
“Ez dago bakerako bide bat, bakea da bidea” Mahatma Gandhi

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina