2016/04/22

Apirilak 15, ostirala... BERTSO-AFARIA....

DBH 4ko ikasleek izan dute holandarrekin elkartrukea izateko parada. Hainbat lagun urrun utzi dituzte baina esperientzia ez omen dute inoiz ahaztuko. Egindako lana handia izan da baina balorazio positibo guztien ondoren hurrengo txandari begira ari gara.


Aurten ere izan dugu bertso-afaria ikastolan. Egia esan, ez dugu beste urte batzuetan besteko jenderik izan baina ostirala izan zen eta Baskoniak ere partida bazuen! Eta, antza denez, galanta jokatutakoa! Saskibaloi talde arrakastatsuak indar handia du gero gure hiri honetan baina izan genuen bertso-afari politaz gozatzeko aukera Armentia Ikastolako jantokian ere.

Afariaren prestaketan, azken urteetan bezala, DBH 3ko ikasleak eta beren familiak. Nobedade, postre-lehiaketa. Oso itxura polita zuten denek eta gozoak benetan probatu genituenak. Afarian egondako batzuei sari bat baino gehiago tokatu zitzaien ere. Eta zozketa egiten aparteko aurkezlea!

Ondoren, bertsoak. Hori bai hori! Lehen aldiz izan genituen ikasleak bat-batean! Bertsolari handiekin batera gure Peru Amorrortu eta Aroa Arrizubieta. Iñaki Viñaspre, Paula Amilburu eta Julen Zulaika gure bi bertsolari handiekin! Eta gai jartzaile Lexuri Gonzalez de Heredia. Punta-puntakoa gai jartzailea bera ere! A zelako koadrilla Armentian bildu zena! Baskoniako saskiratzeak ez genituen ikusi, egia da hori baina ederto pasa genuen batzuk bertsoak entzuten ere. Eta horren lekuko gure bertsolarietako batek utzitakoa…..
















Doinua: Norbere mundu intimo

Aurreko ostiralari
Botaz gero begirada
Kopla_artean zenbat irri
Zenbat barre ta algara
Afari eta zozketa
Zenbat bazile, txorrada
Aukera bat irtetzeko
Gazteok ere plazara
Ilusio denarekin 
Ta lotsak alboan laga
Ikasbidaia aitzaki
Polit bat izan da hara!
Nahiz hasieran urduri
Esperientzia oso_on bat da
Eta datorren urtean
Berriz itzuliko gara

Aroa Arrizubieta



GAZTE HITZAK literatur lehiaketa



Atzo, apirilak 21, Oihanederren, Euskararen Etxean, GAZTE HITZAK literatur lehiaketako sariak banatu ziren. Irabazle eta ohorezko aipamenen artean izan genituen gureak baina gure aldetik ZORIONIK BEROENAK bidali nahi dizkiegu gure Pedro Asierri, Juleni, Aialari, Leireri, Ivani, Lexuriri, Asierri, Aroari eta Peruri.






ERRONKA

Egun on, neska-mutilak!!

Aurtengo Araba Euskarazeko Erronkan parte hartzeko 5 talde apuntatu zarete, lehenengo mailako hiru eta bigarren mailako bi. Ekainaren 19an Armentia Ikastolako ordezkari bezala zeintzuk joango diren hautatzeko hiru proba pasa beharko dituzue. Horrela ba, hemen daukazue lehenengoa:

Maiatzaren 4rako zuen taldearen aurkezpen bideo bat bidali beharko duzue. Izan zaitezte originalak!!

Helbidea: ulauzirika@armentiaikastola.eus

Emon egurra!!!


2016/04/13

DBH 2 eta DBH 3 barnetegien argazkiak

Beti bezala, eskuineko menuan DBH 2 eta DBH 3ko barnetegien argazki guztiak ikusi ditzazkezue.










2016/04/12

BERTSO AFARIA..... ostirala, apirilak 15


BESTE LITERATUR LEHIAKETATXO BAT....

Egun on!!!


Gasteizko Udaletik igorri nahi dizuegu informazio hau. Iaz hasi ginen, Gazteentzako I. Nanoipuin Lehiaketarekin eta izan genuen harreragatik animatuta, aurten II. edizioa egitea erabaki dugu. Epea martxoaren 23an hasi zen eta apirilaren 23 arte irekita izango dugu. 

DBHko zein Batxilergoko ikasle guztiek parte hartzeko aukera daukazue. Twitter eta udaleko web orriko formularioren bitartez egin dezakezue. Nanoipuinak  gehienez 132 karaktere izan behar ditu. Ziur batzuk denbora txikian egiteko gai zaretela. Animatu eta parte hartu!!!!
Hemen dituzue lehiaketaren oinarriak


2016/04/08

Elkartrukea argazkiak

Prest dituzue aste honetan Holandarrekin bizi izan dugun esperientziaren argazkiak.

Beti bezala, eskuineko atalean dituzue!!