2026/11/04
EUSKAL HERRIKO BERTSO TXAPELKETA NAGUSIA 2026 (4. atala)
2026/10/29
EUSKAL HERRIKO BERTSO TXAPELKETA NAGUSIA 2026 (3. atala)
Hasi dira finalaurrekoa eta 1. saioa Lekunberrin... Aurreko urriaren 24an, larunbatean....
Asko izan dira bertso onak baina guk bi bertsolari eta hiru lan hauek hartu ditugu aintzat...
Ea zer iruditzen zaizkizuen!
Amets Arzallus
2026/10/26
EUSKAL HERRIKO BERTSO TXAPELKETA NAGUSIA 2026 (2.atala)
Eta lehen fasean, finalaurrekoen aurretik, ibili dira fin gure arabarrak...
2026/10/22
EUSKAL HERRIKO BERTSO TXAPELKETA NAGUSIA 2026 (1. atala)
Badator, badator.... Eta ez diogu oraindik aipamen txikirik ere egin. Ene! Gure altxorra, gure ahozko literaturako azpigeneroa, BERTSOLARITZA.
Eta aurten, 2026an, Euskal Herriko Bertso Txapelketa Nagusia...
Has gaitezen gureekin, arabarrekin...
Abiapuntua hauexe: 2026ko martxoaren 28an ARABAKO TXAPELKETA, FINALA...
Argazkia: www.bertsozale.eus
50 bertsolarik, izena emateko aukera zuten guztiek, hartuko dute parte, irailaren 19tik abenduaren 20ra, Hazparnen hasi eta Nafarroa Arenan amaituko den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren 15 saioetan.
2022ko Txapelketan baino sei bertsolari gehiago arituko dira aurten norgehiagokan, Arabako bi, Nafarroako bi eta Xilabako bi gehiago, eta saio bat gehiago izango du lehen faseak, beraz, bat lurralde bakoitzean: Hazparne (irailak 19), Altsasu (irailak 26), Lekeitio (irailak 27), Donapaleu (urriak 3), Tolosa (urriak 4), Gotaine-Irabarne (urriak 10) eta Agurain (urriak 11).
Herrialdeetako txapelketetatik sailkatutako 42 bertsolarik kantatuko dute lehen fasean, horietatik 17 sailkatuko dira eta 2022ko zazpi finalistekin batera (Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, Aitor Mendiluze, Joanes Illarregi eta Sustrai Colina) arituko dira finalaurrekoetako bi itzulietan.
Puntuazio nagusia jasotzen duten zazpi bertsolariak finalerako sailkatuko dira, eta han izango dute zain Maialen Lujanbio txapelduna.
Sarrerak, ekainaren 17an
Lehen fase horretako, finalaurrekoetako –urriaren 24tik abenduaren 5era arteko larunbatetan, Larraun-Lekunberrin, Eibarren, Gernika-Lumon, Biarritzen (lehen fasea) eta Donostian, Gasteizen eta Bilbon (bigarren fasea)– eta finaleko (Iruñea, abenduak 20) sarrerak ekainaren 17an jarriko dituzte salgai bertsosarrerak.eus atarian.
Bertsozale Elkarteko 2.500 bat bazkideek erreserbatuta edukiko dute finalerako sarrera ekainaren 17tik 24ra.
Saioen egutegia, 17:00etan:
- Irailak 19: Hazparne
- Irailak 26: Altsasu
- Irailak 27: Lekeitio
- Urriak 3: Donapaleu
- Urriak 4: Tolosa
- Urriak 10: Gotaine-Iribarne
- Urriak 11: Agurain
- Urriak 24: Larraun-Lekunberri
- Urriak 31: Eibar
- Azaroak 7: Gernika-Lumo
- Azaroak 14: Miarritze
- Azaroak 21: Donostia
- Azaroak 28: Gasteiz
- Abenduak 5: Bilbo
- Abenduak 20 (11:00etan): Iruñea - FINALA
2026/10/20
2026/06/12
2026/05/14
B00KFACE LEHIAKETA 26 (DBH 3)
LIBURUAREN EGUNA OSPATZEKO DBH 3. MAILAKO IKASLEEK BOOKFACE LEHIAKETAN PARTE HARTU DUTE. HAUEK IZAN DIRA IRABAZLEA ETA FINALERA PASA DIREN ARGAZKIAK.
IRABAZLEA
FINALISTAK
2026/03/26
2026/03/23
ZESTA PUNTAK ERE BERE TAUPADA BERPIZTU DU ARABAN.
* Johan eta Lopezentzat Araba Euskarazeko "errebantxa"!
Araba Euskaraz Jai Alai Master Series














%204_25%E2%80%AFp.m.).jpg)








