PERTSONA ANONIMOAK MIRESTEN DITUT
Jende asko mirestu ahal da: hainbat sari irabazi duen kirolari bat, marrazki bizidunetako pertsonaia bat, milaka jarraitzaile dituen aktore bat, abeslari bat, gaixotasunei aurre egiteko baliabideak bilatzen dituzten zientzilariak...
Zerrenda bat egin genezake eta inoiz bukatu ez, baina nik miresten ditudan pertsonak anonimoak dira. Inolako etekinik gabe bere bizitza erabiltzen dute besteei laguntzeko.
Badago jendea bere diruaren kopuru bat ematen diena behartsuei; batzuek beste batzuek baino diru gehiago jartzen dute, baina denek zerbaiti uko egiten diote. Beste batzuk beren oporretan beste herrialde batzuetara doaz laguntzeko mediku lanetan, eskoletan... Beste pertsona batzuek bere denbora librea erabiltzen dute jendeari janaria bilatu eta gero banatzeko. Pertsonak batzuk jendeari laguntzeko hainbat taldetan daude bolondres.
Egunero garrantzia ematen diogu gauza berriak (modernoak) izateari, bidaiatzeari, izaera polita izateari ... eta ez gara konturatzen gure inguruko hainbat pertsonak sufritzen duela eta guk soberan ditugun gauzak beraientzat lagungarri direla, nahiz eta gauza txikiak izan.
Nik miresten ditut besteentzako gauzak egiten dituzten pertsonak, inbidia ematen didate zeren beraiek beren buruarekin pozik sentitu behar dira besteei laguntza eskaintzen dietelako.
Nik, nagusia izaten naizenean, beraien antzekoa izan nahi dut.
Honengatik guztiarengatik miresten ditut pertsona anonimo hauek eta ez famatuak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina