2017/02/14


ARMENTIA IKASTOLAKO IV. PIROPO LEHIAKETAKO TXAPELDUNAK.....

1. "Zu ez zara burdinaren eta oxigenoaren arteko elkarkuntza (FeO), fosforoaren, oxigenoaren, litioaren eta tantalioaren artekoa (POLiTa) baizik."

2. Malkoa izan nahiko nuke, zure begietan jaio, masailetatik joan eta zure ahoan bukatzeko.

3.1. Zu kurba horiekin eta ni frenorik gabe...

3.2. Portura joan eta aurkituko nukeen txirlarik goxoena zurea da.




MAILA                 
PIROPOA
BOZKAK
ehunekoetan
1A
Edertasuna bekatua balitz, zuk ez zenuke jainkoaren barkamenik izango.
10
%5,7
1A
Ilargia izango bazina, Everestera igoko nintzateke zuregandik hurbilago egoteko.
11
%6,3
1B
Nik odola izan nahi dut, zure bihotzean egoteko.
10
%5,7
1B
Egun bat zu gabe Euskal Herria euskara gabe bezalakoa da.
5
%2,9
1D
Hondartzan elurra egitea bezain harrigarria zara, itsasoko olatuak bezain liluragarri, egunsentia bezain eder eta argia.
4
%2,3
1D
Mediku izan nahi dut, gure bihotzak elkartzeko.
7
%4
2A
Suhiltzaile izango banintz, zure sua itzaliko nuke, baina ez naizenez, zurekin erre egingo nintzateke.
3
%1,7
2A
Ez naiz musikaria, baina zuk nahi duzunean erakutsi egingo dizut zein ondo jotzen ditudan gauzak.
4
%2,3
2B
Suitzako txokolate beltzik garestiena baino goxoagoa zara, Holandako udaberriko lehenengo tulipana baino ederragoa.
7
%4
2B
Nire nahiaren h-a zara, isila bezain beharrezkoa, eta bakarra.
11
%6,3
2D
Bide guztiak Erromara baldin badoaz, espero zu Erroma izatea.
10
%5,7
2D
Ni naiz zure maitasuna pizteko giltza, mesedez utz iezadazu sartzen nire giltza zure sarrailan.
5
%2,9
3A
Malkoa izan nahiko nuke, zure begietan jaio, masailetatik joan eta zure ahoan bukatzeko.
15
%8,6
3A
Zu kurba horiekin eta ni frenorik gabe...
13
%7,4
3B
Zure mingaina nirearekin egongo balitz, hizkuntza guztietako hitzak soberan egongo lirateke.
11
%6,3
3B
Zu ez zara burdinaren eta oxigenoaren arteko elkarkuntza (FeO), fosforoaren, oxigenoaren, litioaren eta tantalioaren artekoa (POLiTa) baizik.
17
%9,7
4A
Zu egarri izatea gustatuko litzaidake, nire iturritik edateko.
10
%5,7
4A
Zure aita esploratzailea izan beharko litzateke, zu izatean munduko altxorrik politena aurkitu duelako.
4
%2,3
4B
Eliza bat bazina, eguna pasako nuke zuri kanpaia jotzen.
5
%2,9
4B
Portura joan eta aurkituko nukeen txirlarik goxoena zurea da.
13
%7,4







Datorren urtean gehiago...

2017/02/09

BADATOR SAN BALENTIN.... ETA GURE PIROPO LEHIAKETAKO IRABAZLEA ZEIN IZANGO DA?




Maitasuna, San Balentin...

Horra hor gaiaren inguruko pare bat bertso polit.





Eta orain txanda gurea da. Aukera dezagun Armentia Ikastolako IV. PIROPO LEHIAKETAko irabazlea!



3. Infor Trailer Film lehiaketa - IRABAZLEAK!!!

Jarraian ikusi eta gozatu ditzazkezue 3. Infor Trailer Film lehiaketaren bideo irabazleak.

Zelako maila egon da aurten!! ZORIONAK guztioi!!

1. "Infernuko ikastola"



2. "Heriotzaren Pendrive-a"



3. "Manikomio"



4. "Zombiland"



5. "Azterketak"

2017/02/03

2017/02/01

ARMENTIA IKASTOLAKO IV. PIROPO LEHIAKETA

ARMENTIA IKASTOLAKO IV. PIROPO LEHIAKETA


Balentin deunaren eguna dator eta berriz ere PIROPO LEHIAKETA antolatzea bururatu zaigu.


Ikasle bakoitzak piropo bat idatziko du eta gelako guztion artean gustukoen dituzuen biak aukeratuko dituzue, ahal bada otsailaren 8rako. Horrela, gela bakoitzeko bi piropo izanik, guztira 18 piropo izango ditugu eta hauen artean irabazlea aukeratuko dugu. Ikasle txokoan jarriko dira ikusgai eta hurrengo astean zehar bozka emateko aukera izango duzue, asteazkenean, otsailaren 15ean, irabazlea azalduko delarik.


Piropoak sortzeko lagungarri egingo zaizuelakoan, hona hemen urtero zuen esku uzten ditugun eta erabil daitezkeen trikimailuak.



PIROPOETARAKO HIZKUNTZ BALIABIDEAK:


1. Errima……...Nor izan igeltsero zure zuloak betetzeko…..(hoskidetasuna soinuan)


2. Antitesia…...Zu beltz, ni zuri, zu ilun, ni argi, nik zaitut zu maite baina zuk ez ni. (kontrako adiera duten hitzak erabiltzea)


3. Konparazioa….La piara ̈ patea bezalakoa zara, ogia baino hobeagoa. (zerbaitekin konparatzea)


4. Hiperbolea …Zeruko izarrak, ozeanoetako hondar aleak, mendiko lore guztiak eta historian egon diren irribarreak zenbatzen badituzu jakingo duzu zenbat maite zaitudan.(gehiegizko exagerazioa)




ETA BEGIRATU ZEIN BIDEO POLITA UTZI DIGUN ESKURA ZUEN EUSKARA IRAKASLE BATEK....




MAITE KANTAK: XVIII. mendeko kantu lirikoak...

Gabi de la Mazaren pare lanetan aritu dira gure ikasle finak XVIII.mendeko kantu lirikoen transmisioan lan egiten...

AMODIOA ZOIN DEN ZOROA


EIJERRA ZIRA, MAITIA



EPERRAK