2020/09/28

Egunean Behin martxan!!

 Bigarren Hezkuntzako irakasle eta ikasleentzat lehiaketa antolatu dugu. Hau da bertara sartzeko kodea:

18CE48



APPa ez baduzu, deskargatu eta parte hartu!!

ANIMATU!!


BARRE LIBREA... Goranek dio eskolan hasi garela... ''Zergatik ez ditugu eskolak tabernetako terrazetan ematen?''

 

2020/09/25

BADATOR 2020 EUSKARALDIA!


2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu EUSKARALDIA. Izan zaitez ahobizi edo belarriprest. Berotzen hasteko jarraian duzue aurtengo EUSKARALDIRAKO prestatu duten bideo ederra. Gozatu!



2020/09/16

Zer moduz kantuan? Eta COVIDari aurre egiteko aholkuak?

COVIDari aurre egiteko aholkuak betetzea ez da zaila, ez... baina aintzat hartu behar ditugu... GOGORA DITZAGUN!


Eta LAUAIZETAKO ikastolako KANTUTEGIA? Ona, gero! Irakurri al duzue idatzi duten azalpen testua? Horra hor: 

GAZTE KANTUTEGIA MARTXAN...


Ikasturte honen hasieratik, hainbat aldiz elkartu gara Euskara Batzordeko kideak: hasieran  Euskararen Eguna zela eta, ekintza batzuk aurrera eramateko asmoarekin, eta, Euskararen Eguna pasa ondoren, Donostiako gainontzeko ikastetxeetako Euskara Batzordeetako kideekin batzeko aukera eskaini ziguten, hau da, guztiak gune batean bildu ginen, gure kasuan Tabakalera izan zen, eta bertan hainbat gai ezberdinez hitz egiteko aukera eman ziguten.


Egun hartan, hainbat ekintza egin genituen, baina garrantzitsuena azkena izan zen. Ekintza hartan, gure hirian, hau da Donostian, euskara bultzatzeko ideia ezberdinak aireratzea proposatu ziguten, eta haien artean aurrera eraman dugun GAZTE KANTUTEGIA sortu zen beste hainbaten artean. Gazte kantutegi hau egiteko ideia egun hartan sortu zen, baina orain dela gutxi arte ez dugu proiektua bukatu. Prozesua luzea izan da, 5-6 ikastetxe ezberdinen artean osatu dugu bukaerako “playlist”-a, ikastetxe bakoitzak bere abestiak sartuta. Horretarako, ikastetxe bakoitzak bere abestiak aukeratu behar zituen, bakoitzak bere erara, baina ikastetxe bakoitzak bukaerarako 15 abesti hautatu behar zituen “playlist”-ean sartzeko.


Gure kasuan, aukeraketa internet bidez egin genuen. Hasteko, gela bakoitzak kantuen zerrenda bat egin zuen, eta, gero, guztiak batu genituen: errepikatuta zeuden abestiak behin bakarrik jartzeaz Euskara Batzordeko kideak arduratu ginen, eta, behin bukaerako zerrenda osaturik zegoenean, drive bidez egindako galdetegi baten bidez bozketa egin genuen, eta bozka gehien zituzten 15 abestiak izan ziren gure ikastetxetik proposatutako abestiak.


Ikastetxe guztiek beren abestiak hautatutakoan, batzorde bakoitzeko bozeramaileok koordinatzaileekin hitz egin genuen, bakoitzak bere 15 abestiak bidali genizkien eta haiek “playlist”-a osatu dute. Hau guztia aurrera eraman ahal izateko koordinatzaile batzuk eduki ditugu laguntza ematen. WhatsApp bidez egon gara haiekin harremanetan, eta haiek eman dizkigute eman beharreko pausuen azalpenak. Nire ustez, haiena izan da lan zailena. Hainbeste ikastetxerekin harremanetan egotea, dena birpasatzea, kantutegia osatzea… Sekulako lana hartu dute, eta, gainera, oso ondo atera da guztia.


Nire iritziz, kantutegi on bat geratu da, musika mota ezberdinez osaturik dago, hau da, era guztietako abestiak daude. Koordinatzaileen lana oso ona iruditu zaigu, eta, horretaz aparte, planifikazioa bikaina izan dela uste dut, nahiz eta pandemiaren kontuarekin hasi, lanean jarraitu genezakeelako. Pena handiena izan da apirilaren 23an egitekoa genuen festa bertan behera geratu izana: playlist-a han genuen inauguratzeko; hurrengo urtean beharko!


Bien bitartean, GOZATU GAZTE KANTUTEGIAZ!


Oier Mikeo, Lauaizetako Euskara Batzordeko kidea


Ederki azaldu dute nola burutu duten, ez? Ez ahaztu kantak entzun ahal izateko irudian ikusten duzuen botoiari ematea aurreko sarrera. GOZATU EUSKAL MUSIKAZ!


Gehitu argazki-oina


2020/09/15

ONGI ETORRIAK

Ongi etorriak 2020-2021 ikasturtera! 

Aurreko sarreran duzue Lauaizeta ikastolako Euskara Batzordeko kideek gure esku utzi duten GAZTE KANTUTEGIA! Ederto azaltzen dute nola aukeratu dituzten beren gustuko kantak eta bertan entzungai izango ditugu. Aurtengo ikastolako sarrera 08:00etan irekita izango dugunez, badugu aukera horrelakoren batzuk entzun eta horietaz gozatzeko. 

Baina ezin ahaztu aurtengo berezitasunik handiena. COVIDari denok elkarrekin aurre egin eta guztiok onik ateratzeko ez ahaztu egunero gogoan izan behar izango ditugun aholkuak:





Egin diezaiogun aurre, beldurrik gabe!

2020-2021 ikasturte hasiera