2017/05/24

armentiberria

Iritzia    

2017-05-24 / DBH 3ko ikaslea

AZELGAK REBOZATUTA


11.jpg
Igande gaua zen. Asteburua amonaren baserrian pasatu eta gero, goiz afaldu eta Gasteizera itzultzekotan ginen. Amak azelga rebozatuak prestatu zituen eta amonak zera kontatu zigun honen harira: Bere aitak, Fernando Apaolazak, izugarrizko nazka zien saltsa beroan patatekin batera flotatzen zuten azelga pusketei. Belar txar bat besterik ez zela zioen eta lekak edo indabak edukita halako jakiak zer dela-eta jaten ziren galdetzen zion bere buruari. Kontua da zapatu batzuetan, noizbehinka, Alegiara edo inguruko beste edozein herritara joaten zela lagunekin apur bat egotera. Amona eta gainerako guztiak zurrungaka zeudela, ilunpean, heldu zen etxera. Sabina Oiarbidek, nire birramonak, senarrari afaltzeko zertxobait utzita alde egin zuen ohera. Hurrengo goizean, bart beteta utzitako platera hutsik ikustean, zera esan zion Fernandori: “Ikusten det. Atzo danak jantziñuzten…”. Birraitonak ederrak zeudela erantzun eta segituan bart gauekoak hainbeste maite zituen azelgak zirela aitortu zion Sabinak ezjakinari. Azelgak arrautza-irinetan pasatu eta aise irentsi zituen. Fernando sinetsi ezinik zegoen hain urruneko zituen azelgak horren gustura dastatu izana eta aurrerantzean, arazo gabe jan omen zituen azelgak.

Hau kontatuta, ondorio batera heldu nahi dut. Gai askorekin lotu daiteke lezioa, baina niri egoera hau ekarri dit gogora. Euskara pataten artean flotatzen duen azelga pusketa besterik ez da batzuentzat. Eskolan aprobatzeko edo lana bilatzeko belar bat besterik ez.

Lekak eta indabak edukita, zertarako jan azelgak? Arrautza-irinetan pasatu eta zaporea gozatzea da egin daitekeen gauzarik onena. Jendeari gustatuko zaion moduan prestatu behar da euskara, zapore gozo eta atsegina izan dezan, belar txarra izateari utz diezaion, leka edo indabak edo azelgen artean, jendeak euskara aukera dezan, zapore erakargarria izan dezan.

2017/05/23

ERRONKA

Gogoratu ekainaren 18an Bastidan ospatuko den Araba Euskaraz jaian egongo den ERRONKA egitasmoan parte hartzeko epea zabalik duzuela. Bastida ikastolako ikasleak etorri zitzaizkigun Armentia Ikastolara frogak azaltzera eta hona hemen bideoa:


8tik 15era arteko neska-mutilez osatutako taldeak egin behar dituzue eta azken eguna maiatzaren 30 da. 
Animatu!

2017/05/18

SOKA SALTOAN

Zenbat pertsonek egin dezakete salto batera soka berean? 10, 11, 12... begira DBH2Dko ikasleak. Zuk zeuk zenbatu!



2017/05/14

Gora gure gazte arabarrak!


Bertsoa Bizi Gazte eguna, maiatzaren 13a

zzzz.jpg


Zorioneko izan gara arabar guztiak! Zer nolako maila! A zer nolako bideoak! Denak mundialak!


z.jpegHorien bitartez batzuek sariak ere jaso dituzte eta horien artean Armentiakoak izan ditugu. Batetik, “Ohartu zaitez” bideoklipak bideo onenaren saria jaso du eta Zarautzen asteburua pasatzeko eta surf ikastaroa egiteko aukera izango dute ikasle horiek. Bestetik, “Barbi (in)perfektuak” bideoak originalarena jaso du eta baita Garaionen sorkuntza asteburua izateko aukera ere.
IMG-20170513-WA0010.jpg

Hamaiketakoaren ostean, bat-bateko bertsoez gozatzeko parada. Ziriak hara eta hona, gai sakonagoak ere bai. Eta epaiak honakoa bota du bukaeran: lehenengo, Aroa Arrizubieta eta bigarren, Aitor Ugarte. Biak datorren ekainaren 10eko Euskal Herriko finalera. Emango dizuegu horren berri ere.

zz.jpeg

Ondoren, bazkaria, parranda...


Informazio gehiago…. ni banax arabakoa

GORA GURE GAZTE ARABARRAK!






2017/05/11

EUSLEEN SAREA HEDATZEN....



Txorierriko lagunak ditugu horiek...

2017/05/10

Maiatzaren 13a, larunbata...BBG eta ESKOLA ARTEKOEN BERTSO-FINALA

bertsoa bizi gazte.jpg



BERTSOA BIZI GAZTE BIDEO LEHIAKETAren irabazleak aste bukaeran ezagutuko ditugu eta Armentia Ikastolako ikasle batzuek hartu dute honetan ere parte. Horra hor egindako lan ederrak:



Barbie (in)perfektuak...





Ohartu zaitez...




EUSKARA MINTZATU!...


Arabako gazteen lanak ikusi eta gustukoenari bozka eman nahi izanez gero, sartu NI BANAX ARABAKOA web orrialdean.




Gainera, maiatzaren 13an euskara eta bertsoa uztartuz egitarau paregabea antolatu digute. Hasieran bertsoa, rap edo abestiei letra berriak eginez sortutako bideoak ikusiko dira (txalometroaren saria ere egongo da).


Ondoren, Arabako eskola arteko gazteen finala izango da. Bertan, kantuan Aitor Ugarte, Aroa Arrizubieta, Markel Yoller, Martin Abarrategi eta Unai Anda izango ditugu. Bazkaria, amaiera jaia…

ESKOLARTEKOA.jpg

EGITARAUA
10:00etan..... Aurkezpena Kultur Etxean
10:30ean...... Bideoklipak
11:30etan......Hamaiketakoa 12:00etan gazteen 14-18 urte bitarteko bat-bateko eskolarteko finala
14:30ean.......BAZKARIA Frontoian
16:00etan.... .SARI BANAKETA eta AMAIERA JAIA Frontoian


Autobusa izango da gazteentzat: Gasteiz, Agurain, Kanpezu eta Oiondik
Izen emateko autobus edo bazkarirako: 688616531


ANIMATU!

2017/05/04

Barnetegien argazkiak

Apirilean egindako barnetegien argazkiak PREST!!





2017/05/03

Inauteriak - Bideoak

Ahaztuta genituen bideoak berreskuratu ditugu!!




























2017/05/02

Udalaren Liburutegi Sarea - Gazteentzako III. nanoipuinen lehiaketa. 2017ko oinarriak

Nanorrelato

1. Gaia

Nanoipuinek "irakurri" aditza izan beharko dute. Horren adizki guztiak onartuko dira: irakurri, irakurriko, irakurtzen, irakurrita...

2. Lanak

Nanoipuinek gehienez ere 150 karaktere izango dituzte, izenburua (aukerakoa) eta hitzen arteko zuriuneak sartuta. Karaktere kopurua gaindituz gero, automatikoki lehiaketatik kanpo geldituko dira.
Nanoipuinek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute, eta istorio bat kontatu edo iradoki beharko dute.

3. Parte hartzaileak

Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 12 urtetik 30era bitarteko gazteak. Egile bakoitzak gehienez bi ipuin aurkeztu ahalko ditu, hizkuntza edozein dela ere. Bi ipuin baino gehiago aurkeztuz gero, bakarrik azken biak hartuko dira kontuan.

4. Kategoriak

  • A kategoria: DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak.
  • B kategoria: DBHko 3. mailatik 18 urtera bitarteko gazteak.
  • LABORAL kutxa saria: 19 urtetik 30era bitarteko gazteak.
Kategoria horietako bakoitza bitan banatzen da, hizkuntzaren arabera: euskaraz eta gaztelaniaz.

5. Aurkezpena

Lanak formulario hoen bitartez aurkeztu beharko dira. Formularioa epea irekita dagoen bitartean egongo da indarrean.

6. Epea

2017ko apirilaren 23tik (Liburuaren Eguna) maiatzaren 23ra, biak barne.

7. Epaimahaia

Udalaren Liburutegi Sareak izendatuko du. Haren erabakiak apelaezinak dira eta sariren bat eman gabe utzi ahalko du.

8. Sariak

Honako sari hauek emango dira kategoria eta hizkuntza bakoitzean:
- 1. saria: diploma + tableta.
- 2. saria: diploma + 50 €-ko txartela liburu denda batean erosteko.
Parte-hartzaile bakoitzak sari bat bakarrik jaso ahalko du.
Ipuin sarituak Udaleko web orrian argitaratuko dira, baita Udalaren Liburutegi Sareko Twitter kontuan ere: @VG_biblio.

9. Lanen jabetza

Egilearen jabetzapean geratuko dira lehiaketara aurkezten diren lanak, baina antolatzaileek horiek argitaratzeko eta erreproduzitzeko eskubidea izango dute, egilearen baimena eskatu gabe ere.

10. Oharrak

Parte hartzaileek ematen dituzten xehetasunak erakunde honek duen datu pertsonalen "Jardueren kudeaketa eta zabalkundea" fitxategian sartuko direla jakinarazten du Vitoria-Gasteizko Udalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Kulturgintzan eta Gizartegintzan Udalak antolatzen dituen jardueren kudeaketa, zabalkundea eta sustapena, udal eskumenen alorrean, ahalbidetzea da fitxategi honen helburua. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu -dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu-, jo ezazu udaletxeko Argibide Bulegora (Teodoro Dublang kalea, 25 - 01008 Vitoria-Gasteiz) edo herritarrei laguntzeko bulegoetara.
Lehiaketari buruzko kontsultak: redbibliotecas@vitoria-gasteiz.org