2018/12/21

GABONETAKO ZORION "TXARTEL" LEHIAKETA 2018!!!!

                                     



ETA IRABAZLEAK...........


DBH1. mailan:
"Olentzero diskotekeroa"!!!

DBH2. mailan:
"Winter Royale"!!!

DBH3. mailan:
"Arbolixe felixe"!!!

eta aipamen berezia....
"pale zuhaitza"!!!

Zorionak denoi eta Gabon zoriontsuak pasa ditzazuela!!!!

2018/12/20

Ikasle ohien bisita DBH 4.mailan


ORIENTAZIOAREKIN HASI BAINO LEHEN.....

BERAIEN ESPERIENTZIAK KONTATZERA ETORRI ZAIZKIGU....
















Arte Ederretako eta ikastolan praktikak egiten ari den Iñigo, Islandian Biologia ikasten ari den Julen, greko modernotik euskarara itzultzen ari zaigun Oihane eta ikastolan lanean dugun eta Lanbide Hizkuntza ikasi zuen Ekaitz.

Eskerrik asko lauroi!

2018/12/13

2018/12/11

2018ko EUSKARAREN GINKANA


ARMENTIA IKASTOLAKO BI TALDE EUSKARAREN GINKANAREN FINALEAN

MIOLAKA TALDEA


LAUBURU TALDEA


ZORTE ON TALDE BIEI!!!!

2018/12/03

Euskararen eguna - PUNTUAZIOAK

DBH 1 eta DBH 2 puntuazioak ikusteko egin KLIK HEMEN



DBH 3 eta DBH 4 puntuazioak ikusteko egin KLIK HEMEN

DBH 1 eta DBH 2 - Sketch irabazleak

Jarraian DBH 1 eta DBH 2-ko geletan aukeratutako Sketch irabazleak

DBH 1.A sketch irabazlea:

DBH 1.B sketch irabazlea:

DBH 1.D sketch irabazlea:

DBH 2.A sketch irabazlea:

DBH 2.B sketch irabazlea:

DBH 2.D sketch irabazlea:

DBH 3 eta DBH 4 - Sketch irabazleak

Jarraian DBH 3 eta DBH 4-ko geletan aukeratutako Sketch irabazleak

DBH 3.A sketch irabazlea:

DBH 3.B sketch irabazlea:

DBH 3.D sketch irabazlea:

DBH 4.A sketch irabazlea:

DBH 4.B sketch irabazlea:

DBH 4.D sketch irabazlea:

EUSKARAREN EGUNA 2018

EUSKARAREN EGUNA ‘18
1. Ordutegia
8:15-10:05
Eskolak
10:05-11:00
Euskararen erabileraren inguruko ariketak
11:00-11:30
Jolastordua
11:30-12:00
Sketchak ikusi (ereduak)
12:00-12:45
Sketcharen gidoiak idatzi
12:45-13:45
Sketchak antzeztu, hoberena aukeratu eta grabatu (Aidekori bidali)
13:45-14:15
Beste geletako sketchak ikusi, bozkatu eta irabazlea atera


2. Euskararen erabileraren inguruko ariketak (10:05-11:00)
Hasteko, euskararen erabileraren inguruko bi ariketa egingo ditugu.
1. ARIKETA: Euskararen erabilera
1. Euskararen erabilera aztertuko dugu. Hasteko, Soraluzeko 3 gazteekin Kike Amonarrizek izandako elkarrizketa ikusiko dugu. Klikatu hemen bideoa ikusteko.
* Hausnarketa egin: Antzeko egoera da zuena? Zertan bai? Zertan ez?

2. Gure euskararekiko harremana zein den zehazteko, “Zenbat erabiltzen dugu?” fitxa beteko dugu (fotokopiak banatu). Emaitzak taldeka ere aztertu behar ditugunez, EKI taldeak erabiliko ditugu.


Konklusioa: Ez dugu ahal dugun guztietan euskara erabiltzen.

Baina… zergatik? (Ikasleei galdetu)


//Trantsizioa 2. ariketara// Egin dugun galdera horren erantzunen bat izan daiteke ez dakigula parean dagoenak euskaraz dakien ala ez.
2. ARIKETA
1. AURREIRITZIAK: ITXURA

Pertsona batzuen argazkiak erakutsiko ditugu eta ondoren, euskaraz dakiten hala ez ikusiko dugu. Klikatu hemen argazkiak eta erantzunak ikusteko.

Konklusioa: Ezin gara itxuraz fidatu jakiteko parekoak euskaraz dakien ala ez: hoberena, lehen hitza euskaraz botatzea da.

Ideia horren inguruan bideoa ikusi. Klikatu hemen bideoa ikusteko.


2. LEHEN HITZAREN GARRANTZIA

Taldeka egin behar dute lan (Ekitaldeak). 3-4 post-it eman.

Horietan idatziko dituzte ondoko galderen erantzunak:

  1. Zer oztopo dut lehenengo hitza euskaraz egiteko?

  1. Zer transmititzen dut lehen hitza euskaraz eginez?

→ Erantzun posibleak:

* Euskaraz lehen hitza agertzen euskalduna naizela.
* Nire identitatearen parte bat agerian uzten du (balio, ikusmolde, jatorri)
* Ikusgarri egiten nau, identifikagarri besteentzat euskaraz egiteko.
* Gogoa ematen diot euskaraz erantzuteko.
* Lehen hitza ulergarria da askorentzat, ohitura eskas kontua da.
* Lehen hitza euskaraz egitea ez da edukazio txarrekoa, jendea ez agurtzea da edukazio txarrekoa.
* Euskara partekatu nahi dut, eta hori erakutsi nahi dut: hizkuntza hau zurea ere bada.
...

Erantzunak arbelean multzokatu.
Ideia nagusiak eta ondorioak atera.


3. Jolasordua (11:00-11:30)
4. Euskaraldia - Sketchak ikusi (11:30-12:00)
EUSKARALDIKO SKETCHAK IKUSI
Euskaraz gehiago egiteko eta gure hizkuntza ohiturak aldatzeko aurten Euskaraldia antolatu da. Gaur da hain zuzen Euskaraldiko azken eguna (azaroaren 23rik abenduak 3ra arte).
Euskararekin lotuta eta egunero gertatzen diren egoerak islatzeko asmoarekin, Euskaraldirako hainbat sketch grabatu dira:

SKETCHAK:

Okindegia
Ebakia
Gurasoak
Bulegoan
Ikasleak
Borobiltzea


5. Sketchen gidoiak idatzi (12:00-12:45)
Irizpideak:
* Iraupena: 30 segundo - minutu bateko sketchak izan behar dira.
* Gaia: Ereduetan ateratakoen antzekoak izan behar dira.
        → Egunerokotasunean euskararekin bizi daitezkeen egoerak.
        → Lehen hitza euskaraz.
        → Zergatik ez dugu euskaraz egiten?
        → Pertsonen itxura eta aurreiritziak.
* Taldeak: Lauko taldeak sortuko ditugu (zozketa, eserita dauden moduan…)
Bozkatzerako orduan, honako hau baloratuko da (aurreko irizpideez aparte):
* Originaltasuna.
* Dibertigarria eta entretenigarria izatea.
* Lehen hitza euskaraz egitera bultzatzea.
* Interpretazio ona izatea (aktore onak izatea).
* Attrezzoa, arropa eta orrazkera (ahal den neurrian).


6. Sketchak entseatu, antzeztu, gelako hoberena aukeratu eta Aidekori bidali (aideko@armentiaikastola.eus). Puntualak izan behar dugu bideoak bidaltzen!
(12:45-13:45).
7. Beste geletako sketchak ikusi, bozkatu eta irabazlea atera. Puntuazio taula zabaltzeko, klikatu hemen →  DBH 1 eta 2  // DBH 3 eta 4.
Puntuazio taula proiektatuko dugu ikasleek momentuan ikusteko zer bozkatzen duen bere gelak eta zenbat puntu jasotzen dituen.
Puntuatzeko:
Talde bakoitzak beste 5 talde baloratu beharko ditu. Beraz, 1etik 5era puntuak banatu beharko ditu (1 txarrena izanda eta 5, hoberena).
Adibidez:
DBH 1.A-koen puntuazioak:
DBH 1.B
1
DBH 1.D
3
DBH 2.A
2
DBH 2.B
5
DBH 2.D
4


Txapelketan DBH 1 eta 2koen artean irabazle bat egongo da eta DBH 3 eta 4koen artean, beste bat.


****************************************************************************************************************
Denbora soberan baldin badago:
Hitzapasa (Pasapalabra euskaraz): https://sustatu.eus/1268636021
Flyordie jokoak: www.flyordie.com/jokoak.html  
Jokoak.com: www.jokoak.com