2013/12/20

BETAGARRIren bideoklip berria

Gabonetako oporrak hartu berri ditugu eta Betagarri taldekoek bideoklip berria aurkeztu berri dute egun hauei begira. "Mundu saldua" kantuaren bideoklipa da eta talde gasteiztarraren "Zorion Argiak" azken lanean aurki dezakezue. Egun hauetan egiten den kontsumo arduragabeari kritika zorrotza.

GOZATU BIDEOAZ, URTE BERRI ON eta BIBA ZUEK!!!


Eros ezazu ilusioa, 
erosi maitasuna, 
eros ezazu etorkizuna 
edo askatasuna. 

Hemen guztia saldu eta erosten da, 
hemen guztiok merkatuan gara. 

Saltzen dira irri eta negarrak, 
zoriontasuna. 
Baita ere ongizatea 
eta duintasuna. 
Hemen denak dauka diru kolorea, 
hemen guztia erosi ahal da. 

Mundu saldua! Mundu itsua! 
Mundu saldua! Mundu galdua! 

MUNDUA SALGAI JARRI DUGU ETA 
MUNDUA SALGAI ETA GEURE BURUA 
APURTU KATEAK, ASKA GAITEZAN. 

Gaitasuna gu geu izateko, askapenerako. 
Ahalmena bidea aukeratzeko. 
Hutsik ez egiteko. 
Hemen buruaz jokatu beharko da. 
Hemen bihotzaz irabaziko da.

2013/12/16

Amets Arzallus txapeldun

Igandeko final handia ospatu ostean Amets Arzalluseko eskuratu du Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapela. Egun zoragarria izan zen eta bertso sorta bikaina eskaini ziguten bertsolari guztiek. Finaleko azken fasean Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus aritu ziren aurrez aurre eta azken honek lortu zuen txapela janztea. Lau urte itxaron beharko dugu datorren Bertsolari Txapelketa Nagusirako. Zorionak Amets eta zorionak bertsozale guztiontzat! 
Jarraian klikatuz finaleko azken momentuaz gozatzeko aukera duzue: AZKEN BERTSOAK

2013/12/13

Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 FINALA

Azkenean iritsi da Bertsolari Txapelketa Nagusiko final handia. Dakizuen bezala zortzi bertsolari izango dira protagonista eta igande honetan (abenduak 15) ospatuko da jai handia  Barakaldoko BECen. 13.000 bertsozale bilduko da bertan eta zuek aukera izango duzue zuzenean saioa jarraitzeko, goizeko zein arratsaldeko saioak, ETB1 katean.  Ezkerretik eskuinera argazkian dituzue zortzi bertsolariak:
Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio eta Igor Elorza.

Goizean 11:00etan
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.
  • Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.
Arratsaldean 16:00retan
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
  • Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.
Buruz burukoa
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Kartzelako lana:
    • Banaka, hitza gaitzat emanda, bertso bat bederatziko txikian.
    • Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

2013/12/10

Euskararen Egunean, BERTSOKA!

Aurreko asteartean, EUSKARAREN EGUNEAN,  DBHko ikasle eta irakasleak primeran ibili ginen bertsoka Ariznabarrako Gizarte Etxean. Argi geratu zen guztiok bertsolari bat daukagula barruan.  Jarraian talde batzuk jo ta ke kantari ikus ditzakezue. Epaimahaiaren ustetan DBH1B bertsolariak izan ziren onenak. ZORIONAK!  
DBH1B
DBH2A
DBH4B
DBH2B
DBH3B
DBH4A

2013/12/09

AGENDA 21: aste honetako eko-diseinua...


Animatu zeu ere eko-eraldatzera!! Bidali zure eko-sorkuntzaren argazkiak agenda21@armentiaikastola.org helbidera eta hauek kideekin partekatzeko txoko berdeetan jarriko ditugu!!

2013/12/03

EUSKARAREN EGUNA 2013

Jarraian ikus dezakezuen bideoa Armentia Ikastolako DBHko Euskara Batzordeak Euskakaren Egunerako prestatu duen bideoa da. Eskerrik asko parte hartzaile guztiei. 

Gozatu Euskara, gozatu Euskaraz!