2016/06/20

OPOR AURREKO AZKEN EKINTZAK....

Euskara Batzordekoek barnetegiaz gozatzeko aukera izan dute.....




Armentiako ikasleek antzerkiko sariak ere jaso dituzte...


Eta ARABA EUSKARAZ jaiari esker ERRONKAn parte hartzeko aukera ere izan dute ikasleek...























2016/06/15

Argazkiak!!

Eskuineko menuan azken asteetan pilatutako argazki guztiak ikusi daitezke!! Tailerrak, azken eguneko txangoa, DBH 1 Donibanen...











2016/06/06

ZORIONAK gure Euskal Herriko bertsolari gazte guztiei! Baita igandeko korrikalariei ere!




Eta bereziki Aroa Arrizubieta eta Peru Amorrorturi!







Baita igandean Krosean ibili zineten guztioi ere!


2016/06/03

ARABA EUSKARAZera joateko autobusak

Badator Araba Euskaraz!! Dena prest dago jada egun Ikastolen aldeko handia ospatzeko. Agurainen izango da aurtengoan, ekainaren 19an.

Ikastolak autobusak jarriko ditu joan-etorria egiteko, 5€ren truke. Izena eman nahi duenak, astelehenetik aurrera izango du tiketa erosteko aukera idazkaritzan.
     Irteera: 11.00 Ikastolatik
     Buelta: 19.30 Aguraindik (esango zaizue non batuko garen)

Animo gazteak, azken txanpan gagoz ta!!

Hemen daukazue egitaraua:


2016/06/01

Ikasturtea bukatzen eta IKASTOLAKO JAIA, asteburuan ESKOLARTEKO BERTSO-TXAPELKETA FINALA, KROSA eta laster ARABA EUSKARAZ


Egin dituzue ikasturte honetako azken azterketak, batzuek behintzat. Tartean Armentia Ikastolako jaia ere izan dugu. DBH 3.mailako ikasleen tonbola...

5.jpg

3.jpg



Tailerrak…

10.jpg



1.jpg



Tortilla txapelketa…Telmo txapeldun! Didierrek eta Izarrek datorren urtera arte itxaron behar izango dute txapel hori lortzeko.



Gurasoak txosnan, bazkaria… Zumba ikastaroa. Zer ez genuen izan joan zen maiatzaren 28an! Hori guztia honako argazkietan ikusgai...


6.jpg

7.jpg



Eta datorren astean… Larunbatean Ereñozun gure Aroa eta Peru Eskolarteko Txapelketa Nagusian eta urrutitik ere animoak bidali nahi izan dizkiete gure lagun horiei. Nor eta gure Koldo… Inbidiak jota, antza, eta berak ere bertsotxoa bidali digu bideoan.





Igandean, Krosa… Ez ahaztu!


aaaaa.jpg


Eta, bukatzeko, ekainaren 19an Araba Euskaraz jaia izango dugu Agurainen eta horretarako abestia ikasteko bideoa eskaini nahi dizuegu. 

Animatu eta parte hartu zuon esku dituzuen aukera horietan guztietan!