2017/10/30

GURASOEI GUTUNA IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA


BASTIDAko saioa, BERTSOLARI TXAPELKETAko finalaurrekoak...

Hauek izan ziren saio honetako puntuazioak:



Eta hona hemen bertso batzuk:

SUSTRAI COLINA... puntua emanda

IGOR ELORTZA... puntua emanda

JON MARTIN... kartzelako gaia

2017/10/27

«Iluntasunean, arima ordezkatzen zuten kalabazek»

Euskal Herrian azken urteotan Halloween festaren bueltan izandako bilakaera aztertu dute Tolosaldeko bi antropologoek; hemen antzina kalabazarekin egiten zen jolasa ere aztertu dute.
«Iluntasunean, arima ordezkatzen zuten kalabazek»

Bertan da Halloween gaua, Santu guztien bezpera hitzen laburduratik datorren ospakizuna —All Hallows’ Eve ingelesez—. AEBetatik mundu osora zabaltzen ari da urriaren 31n ospatzen den jaia. Euskal Herrian ere, XX. menderaino, bazeuden egun horren bueltan izaten diren elementuak, hala nola kalabazak edo kuiak hustea, eta eskean eta kantuan ibiltzea. Ohitura hori galdu ostean, AEBetako ohiturak bete-betean iritsi dira Euskal Herrira ere. 2015eko Juan San Martin beka eskuratu ostean, Halloween edo Arimen Gauaren ospakizunen inguruan izandako bilakaera aztertu dute Jaime Altuna (Villabona-Amasa, 1973) eta Josu Ozaita (Baliarrain, 1980) antropologoek.

Zergatik aukeratu zenuten gai hori ikerketarako?
JOSU OZAITA: Fenomeno erakargarria da, Euskal Herrian, gazteen artean, Halloween festa zabaltzen ari dela ikusten ari baikara. Horrekin batera, Oier Araolazak eta Itziar Diez Ultzurrunek hainbat blog eta iritzi artikulutan azaldu dute duela hamarkada batzuk gure aitona-amonak kalabazekin jolasten zirela haurrak zirenean, kandelak jarriz. Deigarria egin zitzaigun, eta ideia horretara gerturatu nahi izan genuen.

Zer esanahi du urriaren 31ko gauak, Halloween bezala ezaguna denak?
JAIME ALTUNA: Adituen arabera, Europan dauka jatorria. Samhain festa delakoa ospatzen zen lehen, uda amaierako festa. Artzaintzarekin-eta, uda osoa mendian igarotzen zuten lanean, eta egun horietan itzultzen ziren etxera. Bi garai zeuzkaten, udakoa eta negukoa, eta hildakoekin egoteko eta euren oroimena goratzeko izaten zen Halloween gaua. VIII. mendean, kristautasunak Santu Guztien Eguna ezarri zuen egun horretan, eta zabalduz eta moldatuz joan zen pixkanaka. AEBetara lanera joan ziren irlandarrek ohitura edo ospakizun hori eraman zuten hara, eta mundu osora hedatu da indarra hartuz joan den heinean.

Dagoeneko AEBetako ikurretako bat da Halloween.
J.O.: Horretarako erabili dute hain justu. Hainbat kulturaz osatutako herrialdea da, eta Halloweenek aukera eman die kultura guztiak batu eta identitate ikur bat izateko.

Euskal Herrian gehienek ez dakite bertan ere bazela antzeko festa bat, ezta?
J.A.: Kalabazekin jolasten ziren duela hamarkada batzuk, landa eremuan, batik bat. Deigarria zitzaien kalabaza; aurpegi forma ematen zioten, barruan kandela bat jarri, eta bide izkinetan jartzen zituzten jendea izutzeko. Baina ez zen egiten ospakizun berezi baten harira. Gaztetxoen jolas edo bihurrikeria bat zen. Kontuan hartu behar da, baita ere, testuinguru katoliko batean kokatu behar dela gaia, non arimak bizirik zeuden ustea zegoen. Iluntasunean, nolabait, arima ordezkatzen zuten kalabazek.

Oso zabalduta al zegoen ohitura hori?
J.O.: Herri askotan jaso ditugu lekukotzak. Bide bazterretan jarri eta beldurra eragitea zen ohikoena. Baina beste modu gehiago ere ikusi ditugu. Unanuan [Nafarroa], esaterako, arbia hustu, aurpegi forma eman, barruan paper gorria jarri, eta leihoetan jartzen zuten. Oiartzunen kontatu ziguten kalabaza txorimalo buru moduan jartzen zutela, kandelarekin batera; Zegaman buruhandien moduan jartzen zieten haurrei; Zaldibian hilerriko hezurtegitik burezurrak hartu eta kandelekin jartzen zituzten hilerri inguruan; eta Villabona-Amasan eta Baliarrainen maindirearekin estali eta mamuarena eginez eragiten zuten beldurra.

Helduek nola oroitzen dituzte une horiek?
J.A.: Harriduraz hartu gaituzte, eurentzat garrantzi handirik gabeko bihurrikeria zelako. Kontua da kalabazarenak beste zentzu eta sinbolismo bat duela azken urteotan. Duela 80 urte inguruko lekukotzak jaso ditugu guk, baina lehenago ere egingo zituzten, ziur.

Gaur egungora gerturatuta, Halloween, Gau Beltza edota Arimen Gaua ospatzen da Euskal Herriko herrietan.
J.O.: AEBetan egiten den Halloween festaren modukoa ari da hedatzen gurean. Haur edo gazte talde bat elkartu, mozorrotu eta kalean eskean aritzen da; dendetan eta tabernetan, batez ere.
J.A.: Arimen Gaua, berriz, azaroaren 2an ospatzen zen antzina. Elizkizunak egiten zituzten arimen alde. Gaur egun, urriaren 31n ospatzen da leku askotan. Nahiz eta herri batetik bestera desberdintasunak egon, badituzte ezaugarri komunak, hala nola aitona-amonen ohiturak berreskuratzea, euskaraz izatea eta arimek protagonismoa izatea. Elgetan, esaterako, guraso talde bat duela lau urte hasi zen ospatzen, Halloween eguna ospatzen hasiak zirela ikusi zutelako, batez ere. Plazan elkartu eta hilerrirako ibilbidea egiten dute, antzerki moduan, sustoak emanez, eta plazan amaitzen dute ibilbidea, gozokiak janez. Bezperan, kalabaza tailerra egiten dute, aurpegi forma emateko, eta kalean jartzen dituzte hurrengo egunean.
J.O.: Arimen ordez, gauari edo iluntasunari ematen dio protagonismoa Gau Beltzak. Mutrikun, esaterako, 90eko hamarkadan ospatzen zuten, eta istorioa ere badaukate Talaixako mamua pertsonaiarekin. Gaur egun indarra galtzen ari da, ordea. Lekeition Katu Beltza eguna dute, eta katu beltzez mozorrotzen dira herritarrak. Azken urteotan indarra hartu du Oiartzungoak ere. Beldurrezko ibilaldia egiten dute, antzerkia, suzko akerra ateratzen dute, suzko malabarrak…

Gazteei zergatik gustatzen zaizkie horrelako ospakizunak?
J.O.: Hainbat elementu erakargarri dauzka gazteentzat: iluntzean izatea, mozorrotzea, emozioak bizitzeko bide ematea, lagunartean egotea, gozokiak jasotzea…


2017/10/20

BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA.... ABENDUAN... Ezagutu ditzagun bertsolariak...


ALAIA MARTIN.... Baigorriko saioko irabazlea


JON MARTIN.... Segurako saioko irabazlea


OIHANA IGUARAN.... Leitzako saioko irabazlea


MIREN AMURIZA.... Zallako saioko irabazlea


NEREA IBARZABAL.... Zumaiako saioko irabazlea


ETXAHUN LEKUE.... Tolosako saioko irabazlea


Ea Bastidako saioan zer gertatzen den!

2017/10/16

TESTU ERALDAKETAK... "Egunero hasten delako" eta "Haur besoetakoa"

RAMON SAIZARBITORIA, Egunero hasten delako.

Durkehim-eko estazioa hutsik geratu da. Bigarren klaseko itxarongelan lehen baino kolila gehiago dago lurrean, hauts gehiago, bokadillo paper gehiago eta egunkariak aulki gainetan.

Gisèle orain bakarrik dago. Larruzko motxila bat alboan eta lenguako liburu bat bere belaunen artean, bana bere aurpegiari begira haserre eta triste dago; izan ere, lenguako azterketa ez zaio oso ondo atera eta oso urduri dago. Gainera, konpetentzia azterketa da. Orduan konturatu da hormetan daudela lenguako azterketak penkatu dituztenak DBH 3 mailan eta hasi da irakurtzen eta bat-batean bere amaren izen eta abizena topatu du. Orduan amari esan dio: 
- Ni ez naiz bakarra izan lenguako azterketa gainditu ez duena. Zuk ere penkatu zenuen!

***************************

Durkehim-eko estazioa hutsik geratu da. Dagoeneko gaua da eta Gisèlek egun osoa darama itxoiten. Bigarren itxarongelan lehen baino kolila gehiago dago lurrean, hauts gehiago, bokadillo paperak, egunkariak aulki gainetan.

Gisèle orain bakarrik dago, bi hilabete daramatza bakarrik estazio honetan. Larruzko maleta bat alboan eta liburu bat esku artean duelarik, baina ez du irakurtzen. Bere aitaren bi gauza kuttunenak dira eta indarra ematen diote han geratzeko. Merkantzia baten maniobra hotsa entzuten da ... Bonbilla bat piztuta dago egun argiari konpetentzia egiten bezala... Hormak propagandako kartelez beteak. BILLETE FAMILIARRAK... SPORT D´HIVER EN SUISSE, PRENDEZ LE TRAIN S.B.B.... UND AM REISEZIEL UMS TEIGEN BITTE IN EINEN MIETWAGEN DER... PRENDEZ LE TRAIN...

Gisèle ez da mugitzen; izan ere, esperanza galdua du, orain dela bi hilabete gerrara joan zitzaion aita ez da inondik agertzen. Negargura du, baina eusten saiatzen da. Noizbehinka bakarrik, ondo zaindutako esku bat pasatzen du bekokian zehar, bere aitaren zeinu hura nahi gabe errepikatuz.

JON MIRANDE, Haur Besoetakoa.

Urduri nengoen gau hartan, afaltzen geundela, Pedrok, nire aita pontekoak, nire ur basoan hauts zuri batzuk nola isuri zituen ikusi bainuen. Ez nekien zer ziren, ezta zertarako balioko zuten ere. Baina gauean, inoiz baino nekatuago sentitzen nintzen. Agian hori izango zen, loarazgarriak. Baina zergatik lokartu nahi ninduen Pedrok? Egia da ez neukala lo egiteko erraztasunik, baina tira, hainbesterako ere ez zen. Begiak itxi egiten zitzaizkidan eta azkenean, hamarrak aldera-edo lokartu egin nintzen. Bat-batean, nire esku gainean pisu bat igarriaz itzartu nintzen. Pisu bat nire gainean nola makurtzen zen nabaritu nuen eta esku handi eta gogor batek aurpegia ingurarazi zidan pisuaren aldera. Ez nekien zer gertatzen zen, begiak itxirik mantendu nituen eta arnasa lodi egiten saiatu nintzen. Bat-batean, hotza nabaritu nuen hanketan, nirekin zegoen pertsonak izara eraitsi zuen. Orduan, hots bat entzun zen gelaren kanpoaldean eta nirekin zegoen gizona zer gertatzen zen begiratzera joan zela aprobetxatuta, begiak ireki eta ea nor zen begiratu nuen. Pedro, Pedro zen. Nik ez nuen ezer ulertzen. Logelara itzulitakoan, gizonak besoetan hartu ninduen, lehen baino bortizkiago laztandu zuen nire gorputz guztia pijamaren gainetik, musu bat eman zidan bekokian eta ni babestua sentitu nintzen. Esan beharra dago, nik garai horretan zortzi urte besterik ez nituela. Halako batean, eskuak nire bularren gainetik pasatuz hasi zen pijama-botoiak laxatzen. Ni tentsoago jarri nintzen, dagoeneko bere portaerak ez zidan babesik transmititzen. Biluzik gelditu nintzenean, bere besoetan, sukar batekin estutu ninduen bere gorputzaren kontra. Eskuak nire larru eztiaren gainean iraganarazten zituelarik, geroz eta indar gehiagorekin ematen zizkidan musuak. Ondoren pixka bat banandu zen eta, begiak itxita eduki arren, bere begiek nire gorputza goitik behera nola begiratzen zuten nabaritu nuen. Urduri jarri nintzen. Ni begiratu ostean, berriro ere bota zen nire gainera, eta, lepoan musu bat ematen zidan bitartean, nire eskuak bere aldakaren inguruan ezarri zituen. Nik eskuekin bizkarra laztandu nion, eta, berak hartu zuen sustoa hain izan zen handia non ohetik atera zen korrika. Bere emazteak nire ondoko gelan egiten zuen lo eta egin zuen zaratarekin esnatu zen. Berarentzat egoera ulertezina izan behar zen: bere senarra korridorean korrika zegoen erabat biluzik eta ni ohean botata nengoen, arroparik gabe zer esan jakin ezinik.

-Zer gertatzen da hemen?- jakin nahi izan zuen, eta inork erantzun ez zionez, bere hipotesiak egiten hasita jarraitu zuen.- Nola egin diozu hau?- esan zuen zortzi urteko neska batentzat bortitzegiak diren hitz asko jarraian izanik. Ondoren, poliziari deitu zion eta bi ofizial sartu ziren berehala atetik. Pedro eraman egin zuten.

- Baina zer egin du?- gogoratzen naiz galdetu niola Nagoreri, bere emazteari.

- Egunen batean ulertuko duzu.- Erantzun zidan honek irribarretsu. Orain ulertu egin dut eta, espero dut, berriro ere ez ikustea gizon hori.

**********

Nire gainean makurtu zen berriz eta aurpegia ingurarazi zidan beraren aldera, baina neuk begiak itxirik neuzkan eta arnasa lodi egiten nuen; pentsatuko zuen loarazgarri indartsuari esker, ez nintzela esnatuko... Baina gau hartan ere ez zen konturatu afaltzerakoan janariaren artean ezkutatzen zidan lo egiteko pilula aurkitu eta komunetik bota nuela. Izara eraitsi zidan. Lokartu plantak egin nituen gau hartan ere, ez nintzateke ausartuko sekula berriz ere, “horren” bitartean aitabitxi mozten, ez behin egin zidanaren ondoren esna nengoela konturatu zenean. Ordutik aurrera hasi loarazgarriak ematen, baina lehenengo egunetik pilula topatu eta bota egin nuen, bera konturatu gabe, noski. Gorputxoa konkorturik neukan, belaunak gora eraikirik, ahalik eta zailen jartzeko berari, neu ukitzea. Baina ez zuen ezertarako balio izan, gizonak besoetan hartu ninduen, lehen baino bortizkiago laztandu zuen nire gorputz guztia pijamaren gainetik, musu bat eman zidan bekokian eta, apur bat lotsaturik hala ere, hasi zen nire pijama-botoiak laxatzen. Biluzik utzi ninduenean haren besoetan, sukar batekin estutu ninduen bere gorputzaren kontra. Haren bihotzaren taupadak orduan, odolaren bultzakada eskuak nire larruaren gainean iraganarazten zituelarik...! Ohe gainean pausatu ninduen atzera, nire luzean, hobeki begira ahal ziezaion edozer baino kolpatu eta zaurituago nuen neure gorputz bortxatuari.

2017/10/02

EUSKARAREN GINKANA, III. edizioa


ANIMA ZAITEZTE eta PARTE HARTU!!!
Hona hemen izena emateko esteka: EUSKARAREN GINKANA