Uda bukatzear zegoela, Calafellera joan ginen familiakook asteburu bat pasatzera. Goizetan hondartzara joaten ginen, gero hotelera bueltan zerbait jateko eta arratsaldeetan berriz ere, hondartzara jaisten ginen. Gau guztietan paseo bat ematera ateratzen ginen hondartzaren aldamenetik eta tabernetan zerbait edaten genuen.
***************************************
INOIZ AHAZTUKO EZ DITUDAN OPORRAK
2018 ko udako oporrei hasiera emateko, kurtsoa amaitu bezain pronto, Madrilera joan nintzen aitarekin egun pasa. Ez ginen eguna pasatzera bakarrik joan, Baskoniako partidua ikustera baizik. Ni Madrilen bakarrik pare bat aldiz egonda nago, eta egia esanda, Gasteizekin gelditzen naiz. Madrid pertsonaz beteta dago eta bertan udan egiten duen beroa ez da batere normala. Lehen esan dudan bezala, Baskoniako partidua ikustera joan nintzen eta esperientzia ikaragarria izan zen niretzat; izan ere, inoiz ez nintzen Euskal Herritik atera partidu bat ikusteko.
Madriletik bueltatu, eta egun batzuk pasa nituen Gasteizen. Gutxi gora behera hamar egunetan ibili nintzen hemen, eta ekainaren amaieran, Landetara joan ginen: aita, ama, neba eta ni. Bertan astebetean egon ginen eta super ondo pasa genuen. Landetatik bueltatu, eta Gasteizen gelditu ginen bizpahiru astetan.
Uztailaren 7an, okertzen ez banaiz, Frantziako Tourra hasi zen. Lehenengo etapa erlojuaren kontrakoa izan zen eta aitak berriro Madrilera joan beharra zuen. Ama eta neba etxean gelditu ziren, eta ni aitarekin joan nintzen Madrilera berriz ere. Goiz- goiz esnatu ginen bertara joateko; izan ere, aitak telebistan lan egin behar zuen. Bertara heldu nintzenean, txirrindularitzaren munduan oso garrantzitsua izan den pertsona bat ezagutzeko aukera izan nuen. Bertan egun osoa pasa genuen eta programa amaitu bezain pronto, Gasteizera bueltatu ginen.
Denboraldi bat egin nuen gurasoei esaten Tourreko Etapa batera joan nahi nuela. Hainbesteko txapa emanda, lortu nuen. Ezaguna den Saint Lary Soulan herrian etxe bat hartu genuen etapa ikusteko. Bertan astebete egon ginen, baina lasterketa egen batean baino ezin izan genuen ikusi. Niretzat egunik garrantzitsuenetariko bat izan zen. Txirrindulariak metro batera edo gutxiagora pasatzen ziren eta ileak puntan jartzen zitzaizkidan ondotik pasatzen ikusten nituen bakoitzean. Ikaragarrizko esperientzia izan zen, baina Gasteizera bueltatu beharra zegoen; izan ere, Markelen (nebaren) eta nire urtebetzea zen, eta normala den bezala familiarekin egon beharra zegoen.
Frantziatik bueltatu, eta bidaiei amaiera eman genien. Gasteizko jaiak hasi ziren, eta topera disfrutatu genituen, bai lagunekin, bai familiarekin.
Abuztua amaitzen zihoan heinean, pixkanaka konturatu nintzen oporrak amaitzen ari zirela eta laster ikastola hasi behar genuela. Alde batetik, gogotsu nengoen, baina beste alde batetik ez; izan ere, etxeko lanekin eta azterketekin hasi behar ginen, eta horrek ikastolan gogor eta indartsu hasteko gogoa pataldu egin zuen.
Bueno, honekin, nire udako super oporren kontaketari amaiera emango diot, eta espero dut gustukoa izana eta baliogarria izatea hurrengo udari begira.
BENETAN, EZ DITUT OPOR HAUEK INOIZ AHAZTUKO!!!!!
*********
ASTEBETE PIRINIOETAN
Irailak 3
Midi d´Ossau mendira igo ginen.
(Pic du Midi d'Ossau frantsesez) Frantziako mendia da, Erdialdeko Piriniotan dagoena, 2.884 metroko altuera duena. Pirinio Atlantikoetako Ossau haranean dago, eta Pirinioetako mendi ezagun eta ikonikoenetako bat da.
KONDAIRA: Mendi honen inguruan bizi ziren herrixketako biztanleek esaten zuten Aspe bailaran artzain bat bizi zela txabola batean. Artzain honek igotzeko beharra sentitu zuen, mendiak igotzeko gonbidatzen zuela pentsatuz. Ez zen gelditu mendi honen punturik altuenera iritsi arte, eta azkenean lortu zuen.
Irailak 4
Monte Perdidora igotzeko planarekin esnatu ginen, baina Gorizera (refugiora) heldu ginenean, lo egiteko lekurik ez zeukatela eta jaitsi egin behar izan ginen.
(Aragoieraz Mont Perdito, frantsesez Mont Perdu) Erdialdeko Pirineoetako hirugarren gailurrik garaiena da, 3.355 metrorekin. Mont Perdito Tres Serols mendigunean kokaturik dago, Cilindro (3.328 m) eta Pico Añisclo (3.254 m) mendiekin batera.
KONDAIRA: X. mendean, Eurico-k, bisigodoen buruzagiak, Pirinioetako herrixka kristau bat suntsitu zuen. Egun horretan, ama hilda zeukaten eta ezkontzera zihoazen hiru alaba basoan ezkutatu ziren, herrixkako beste biztanleak hiltzen edo esklabu hartzen zituzten bitartean.
Herrira itzuli zirenean, hildakoez gain, zauriturik zegoen bisigodo bat aurkitu zuten eta sendatzen lagunduko ziotela esan zioten, hiru alaben senargaiak askatzen laguntzen bazien.
Bisigodoa sendatu zenean, kanpamendura eraman zuten. Egun asko igaro ziren eta ez zeukaten oraindik senargaien berririk; beraz, bisigodoarengana joan ziren, bere hitza bete behar zuela gogoratzeko. Soldadu honek esan zien haien senargaiak beste neska batzuekin ezkondu zirela, baina gezurra zen, preso jarraitzen zuten.
Denbora pasatu ahala eta mina gutxitu ahala, ahizpetako bat sendatutako bisigodoarekin ezkondu zen, eta beste bi ahizpak, bakoitza gerlari batekin; baina eztei-gauean zerbait gertatu zen: aitaren espektroa agertu zitzaien neskatxei, eta hauek kanpamendutik ihes egin zuten mendira eta bakoitza txabola batean instalatu zen.
Bat batean, elur-jausi erraldoi batek hiru ahizpa zoritxarrekoen txabolak ehortzi zituen eta lurrikara ikaragarri batek neskatxak zeuden lekuan hiru mendi ospel altxatu zituen: Las Tres Serores (Mont Perdito, Cilindro eta Pico Añiscola), apostaia hirukoitz horren oroimenez.
|
Irailak 5
Faja de las flores egiten hasi ginen, baina eguraldi txarra zela-eta, buelta eman behar izan genuen Kontatueroko klabijak pasatu ondoren.
Ordesako klasikoetako bat da. Ordesako bailararen goiko aldetik doan bidezidorra da. Behatoki zoragarri hau ez da txango erraza, 1.000 metroko desnibelari eta bidearen erdian dauden klabijei aurre egin behar baitzaie.
Irailak 6
Goizeko 04:30ean esnatu eta Anetora igo ginen. La Renclusan (refugioan) ezagutu genituen aita-seme katalan batzuekin egin genuen bidaia.
Maladetako mazizoan dago, Benasqueko bailaran, Huescako probintzian (Aragoi). Dagoen kokalekua Posets-Maladeta parke nazionala da.
Pirinioetako gailur nagusia da 3.404 metrotako garaierarekin. Halaber, Espainiako hirugarren tontorrik altuena da, Teide eta Mulhacen ondoren. Anetoko iparrean Pirinioetako glaziarrik handiena aurkitu dezakegu, 100 hektarearekin 2.810 metrotik gora.
KONDAIRA: Pirine hil zuen su amatezinaren azken sugarrak itzali ziren eta elurrak dena estali zuen. Baina urtzaroarekin, basora bizitza bueltatuz joan zen. Gutxinaka-gutxinaka, zelai berdeak azaleratu ziren eta lore ederrak hazi ziren. Errekek energia berreskuratu zuten eta aintzirak bete ziren. Animaliak eta naturaren oreka bueltatu zen.
Pertsonek ere herriak eraikitzen eta bailarak jendeztatu zituzten. Eta aldi berean, erraldoiak heldu ziren, mendien edertasunak erakarrita. Hala ere, izaki lotsatiak ziren eta jainkoek ez zituzten gustuko eta baztertu egiten zituzten. Beraz, ezkutatuta bizi ziren.
Erraldoietako bat Netú deitzen zen. Gaizto ospea zuen eta bere izaera beldurgarria zen. Nahiz eta bera bakarrik bizi zen mendian bere ardiekin, inor ez zen bere aurretik igarotzen ausartzen.
Kondairak dioen arabera, egun batean, eskale bat agertu zen Benasque bailaran. Oso langilea zen eta berehala lortu zuen inguruko jendearen maitasuna. Istorioak kontatzen zituen eta lagun handiak egin zituen. Hala ere, hilabete batzuk pasatu ondoren, bere bidea jarraitzea erabaki zuen. Inguruko jendeak Netú-rekin kontuz ibiltzeko ohartarazi zioten, baina eskaleak bere bideari jarraitu zion bailaran barrena.
Egun batzuk geroago, ura eta janaria agortu zitzaizkion. Urrunean, artalde bat ikusi zuen eta hurbildu egin zen. Bat batean, Netú erraldoia agertu zen, bere ardiak zirelako. Ihes egin beharrean, eskaleak, jator eta apal, laguntza eskatu zion. Erraldoiak, bere genio txarrari eta zekenkeriari leial ezetz esan zion. Ez zion ez urik, ez janaririk eman. “Zortea daukazu bizirik joaten uzten dizudalako”, esan zion.
Eskaleak, erraldoiaren kodiziaz harriturik, lasai asko erantzun zion: “zure bihotza harria bezain gogorra da, nahiago nuke zu osorik harri bihurtzea”. Momentu horretan Netú-ren gorputza harri bihurtzen hasi zen. Segundo gutxitan arroka handi bat bihurtu zen. Eta gaur egun Anetoko punta bezala ezagutzen duguna, berez, Netú da, harri bihurtuta.
|