“Ezin dut” dio Josuk ahopeka, eta baldarki altxatzen da. Aurpegia gorri-gorri duela atera da presaka Aidekoren etxetik. Kalean dagoela gogoratu da motorrean etorri dela Mendiolara, eta ezin dela Gasteizera itzuli. Unibertsoak planeatu balu bezala, ostruka bat pasatzen da Josuren paretik. Bi aldiz pentsatu gabe, ostrukaren gainera igo da, eta Aidekoren begiradapean urrundu da zeruertzerantz.
Egunak pasa dira, eta ikastolan gauzak betiko moduan daude Aidekito eta Josuliren artean izan ezik. Ez diote elkarri begiratzen eta batak bestea saihesten du denbora guztian.
Idazkaritzako Maite egoeraz jabetu da, noski. Aidekorekin hitz egin behar duela erabaki du, Josuk beldurra ematen diolako.
“Aideko, hautematen dut zuen artean energia negatiboak daudela. Badakit beldurtuta zaudela, baina...jarrai iezaiozu zure bihotzari.” eta itzaletan desagertu da kristalezko bola laztanduz.
(jarraituko du)