2011/10/13

OINEZ 2011


Kaixo lagunok:

Jakina da hilabete honetako hamaseigarren egunean Nafarroa oinez festa dela hemen, Tafallan. Festa polita izango da, ekitaldi politak egongo baitira. Adibidez, hirugarren gunean talde izar bezala, Gatillazo dator baina Tafallako ikastolako ikasle ohien taldeak ere badaude: Deskankis eta Zartako-k esate baterako. Baina Oinez osoko talderik famatuena Hesian da. Laugarren gunean 17:15ean izango duzue. Musika mota hori gustatzen ez bazaizue, bosgarren gunean Miel Otxin duzue ordu berean. Hala ere, txikientzat ekitaldi politak ere badaude; lehenengo gunean, adibidez, puzgarriak egongo dira.

Gure helburu nagusia eraikin berria egitea da DBHko ikasleentzat Nagarroa Oinezen bildutako diruarekin. Tafallako ikastolan jada asko gara eta gero eta matrikulazio gehiago daude. Gertakizun hori ona da, baina gela batzuk “sakrifikatu” behar izan ditugu, esate baterako, lokomozio gela, tailerra, laborategia eta abar. Hau guztia gelak bikoizteagatik gertatzen da. Orain 394 ikasle gaude ikastolan. Gainera, gero eta gehiago gara, gutxi joan direlako eta asko sartzen direlako. Udalak lurra utzi digu. Hori bai eraikina guk ordaindu behar dugu; beraz, hitzarmen bat hartuko da hogeita bost urte barru berrikusiko dena.

Mesedez eskatzen dizuegu etortzea, oztopo gutxi duzue zuen herrietatik etortzeko, azpiegitura dezente daudelako, esaterako, autobusak, trenak edo kotxe partikularretan etortzeko ere errepide onak daude. Esan dezakegu zaila dela ikastola hau aurrera eramatea. D ereduko ikastetxe bakarra da Tafallaldean. Gainera, zonalde ez-euskaldunean dago.

Azkenik, bi gauza esan behar dizkizuet. Hasteko, Oinezera bazatozte zintzoak izan, festa jatorra eta alaia delako. Bukatzeko, dirua biltzeko festa izan arren, euskarari bultzada handia emateko ere bada. Orduan euskaraz mintza zaitezte.

Urriaren 16an Tafallan espero zaituztet

Ibon Kareaga




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina