2017/04/04

KORRIKA TXIKIA.....



Iepa, lagunok!


Badator ez. Badoa arin-arin gure aurtengo KORRIKA ere. Oso gustura ibili ginen aurreko ostegunean ikastolan afari-merienda denon artean egiten (batek bestearen jaki gozoak dastatzen…), zumba dantzatzen… eta nola ez, KORRIKA! Argazkiak ikustea besterik ez dago.

Ez ahaztu ostegun honetan KORRIKA TXIKIA izango dugula. Gure ikastolatik hasiera emango diogu Gasteizen KORRIKA TXIKIAri. Ulertuko al dute elkartrukeko holandarrek zertan ari garen? Azaldu behar izango diegu. Korrika Txikia Plaza Berrian bukatuko da eta arratsaldean jaia izango dute gure txikiek arratsaldeko bostetatik aurrera.


Bukatzeko, eta jaiarekin jarraitu nahi baduzue, igandean KORRIKA bukaera IRUÑAn. Anima zaitezte!