NI NEU NAIZ
Gor al nago
zuk entzuten duzuna ez dudalako nik entzuten?
Tuntuna al naiz
zuk pentsatzen duzuna ez dudalako pentsatzen?
Itsu al nago
zuk ikusten duzuna ez dudalako modu berean ikusten? Arraroa al naiz
zuek egiten duzuena ez dudalako egiten?
Ez.
Ez nauzu kontrolatuko.
Ez didazu zer den egokia esango.
Ez.
Ni neu naiz.
Jaio, bizi eta hil arte.
GAIZTOA GAIZTOENA?
Istorioak beti dira berdinak,
beti onek irabazten dute.
Bizitzan askotan gaiztoek irabazten
dute,
eta ezin da ipuinetan bezala konpondu.
Bizitzan egindako edozerk dena alda
dezake,
momentu batean pentsatzen zenuen guztia
alda daiteke.
Baina justifika daiteke egindakoa?
Zer gertatuko da gaiztoa ez denean
gaiztoena?
Txanogorritxuren otsoa
eta bere zazpi semeak gose baziren
eta halabeharrez bazeudelako
beste aukerarik ez bazutelako
hil bazuen amona?
Eta ehiztaria?
Animaliak hiltzen ditu,
plazerragatik bakarrik.
Ona al da bera?
Zer gertatuko da gaiztoa ez denean
gaiztoena?
Eta ona ez denean onena?
Nork esan dezake egia?
Txanogorritxuk?
Amonak?
Otsoak?
Ehiztariak?
Gizarteak?
Irakasleek?
Gurasoek?
Lagunek?
Politikoek?
Guk?
Zer gertatuko litzateke gaiztoa ez
balitz gaiztoena?
Eta ona ez balitz onena?
GU GARENEAN?
Lagun
onak,
lagun
gaiztoak.
Gauza
onak,
gauza
txarrak.
Ekintza
egokiak,
ekintza
desegokiak.
Erabaki
onak,
erabaki
txarrak.
Hauek
ondo bereizten ba al dakigu?
Eta
gu garenean?
Gu
garenean gaiztoak?
Gu
garenean gauza txarrak egiten ditugunak?
Gu
garenean ekintza desegokiak aurrera eramaten ditugunak?
Gu
garenean erabaki txarrak hartzen ditugunak?
Hain
erraza da orain desberdintzea?
Nik
gosaltzen dudanean
nire gelaren barnean.
nire gelaren barnean.
Atzoko
arropa,
aulkian
botata,
errefortzuen ondoan.
errefortzuen ondoan.
Umeak
pozik kanpoan,
elur
malutak zeruan,
han
ikasten dut pakean.
G u k i a d r , e u a i a d r ,
z i u i g b d b l z d n k .
u k s a e a i t a a a
K l t k k l , t e i e x ,
a e i a e e x t k t e
e z i u a a u k t e ,
z a t d l a r i z n
B k r a e t i t r , m r u ,
a a d d a , r s u a a o r a
s n i z n u n k , u i e l o n z a d n a .
e t t e d t i , z n r a b a e z u e e n
E a i z d z l h n d k g n e m i a u h r .
k r e a a u e e e u i e u n a t s n o i
B h r u , e a r d t
e a d t b h r a u .
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina