16 eta 80 urte bitarteko bi mila emakume errepublikar preso egon izan
ziren Saturrarango gartzelan, Mutrikun, 1937 eta 1944 urteen artean.
Presondegiko espedientearen arabera, 177 hildako egon ziren emakume
eta umeen artean. Bizirik ateratako presoek edozein motatako tratu
txarrak jaso zituzten. Asko izan ziren haien seme/alabak han hiltzen
ikusi zituztenak, eta baita haien seme/alabak lapurtu zizkiotenak eta
berriro ikusi ez zituztenak ere.
1937ko abenduaren 29an, Franco diktadorearen soldaduek
Saturrarango bainuetxea gartzela gisa prestatu zuten, emakume
errepublikar arriskutsuentzako. Kanpokoa Ejertzito sublebatuko
soldaduek zaintzen zuten, eta gartzelaratuak moja batzuen esku
zeuden. 1938ko azarotik aurrera Saturrarango espedienteetan Manuel
Sanz, M. Larrondo eta Sor Maria Uribesalgo azaltzen dira gartzelako
zaintzaile gisa.
Izarren Argia pelikulak Victoria aurkezten digu, bere arreba eta
semearekin batera Saturraranera joatera behartuta. Han beste emakume
errepublikar batzuekin elkartu egiten dira eta sekulakoak jasan behar
izaten dituzte. Egoera penagarria da: janari eza, torturak, bizi
egoera txarra... Harrigarria da, egia esan, nor den gauza hauen
guztien eragilea, nor eta moja talde bat bere buru den "Pantera
zuria"k gidaturik. Hala ere, emakumeek ez dute berehala amore
emango eta egoera horrekin amaitzea erabakitzen dute; izan ere,
egoera horretan, esperantzak baino laguntza handiagoa ematen du
desesperazioak.
IZARREN
ARGIA
1938.
urtea, Saturraran. Hemen kokatzen da filmea, Euskal Herrian egon zen
emakumeentzako gartzela bakarrean. Victoria
irakasle eta errepublikar baten alarguna da, eta ahizpa eta
semearekin batera sartuko dute gartzelan. Han mojen krudelkeria
ezagutuko du, konkretuki Pantera Zuriarena, ama nagusia denarena. Gartzelan hainbat emakume ezagutuko ditu, horietako batzuk beraien
seme/alabekin etorriak. Mojek
gaizki tratatu eta iraindu egiten dituzte, baina guztiak okerrera egiten du Vallejo doktorearen bisitaren ostean. Haren gomendioak jarraituz,
Pantera Zuriak haurrak kenduko dizkie eta frankismoaren aldeko
familiei emango dizkie adopzioan. Victoria,
atsekabeturik, bere semea bilatzen saiatuko da. Raul berriro ikusiko al
du? Pantera Zuriaren atzaparretatik ihes egingo al dute berak eta
gainontzeko emakumeek?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina