Asier bost urteko umea
da, eta momentu honetan margoz inguratutik dago orri zuri baten
aurrean. Errotulagailu urdina eskuan hartu, eta eguzki bat marraztu
du izkina batean. Ama berehala gerturatu da eguzkiak hori kolorea
duela azaltzera, eta irribarre gozo batekin kendu dio margo urdina
Asierri...
Sormena gaur egungo arazo
larrienetarikoa da. Izan ere, zertarako behar dugu? Ez, ez,
ezertarako ez. “Gaitasun” honek, irudimenarekin batera, asko
kalte dezake gizartea. Pentsa! Jendea ideia propioak izatera
bultzatzen du! Pentsamolde ezberdinak! Oraingoz arazoa kontrolpean
badago ere, badaude sormena murrizteko hainbat konponbide, jada abian
daudenak.

Bestetik, jendearen
egunerokotasunean landu beharreko arazoa da, eta modurik zuzenena
telebista da. Jakina da honek ikusleengan duen eragina eta askotan
erabili ohi da pentsamoldeak aldatzeko asmoarekin. Beraz, zergatik ez
ipini mota bakarreko telesail eta realityak telebistan? Zergatik
ez bete programazioa programa amerikarrekin? Oso arrakastatsua izan
da ekintza hau ere, eta benetan pozgarriak lorturiko emaitzak.

Hunkitzeko modukoa ez al
da, bada? Harrotzeko modukoa bestela? Zein azkartasun eta
eraginkortasunarekin konpontzen ditugun arazoak gaur egun! Akabo behi
hegalariak! Akabo eguzki urdinak! Akabo...bai. Akabo sormena!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina