
Jende askok miresten ditu
telebistako ospetsuak. Hain dira guapoak, modernoak. Askok perfektuak dirudite.
Horiek guztiak oso urruneko pertsonak dira eta kontrakoa uste badugu ere, ez
ditugu batere ezagutzen, elkarrizketetan eta telebistan antzezten ari baitira.
Nire
ustez, inguruko jendea miretsi beharko genuke. Egia esan, mirespena merezi
duten ezagun asko ditugu. Auzokidea, laguna edota izeba pertsona harrigarriak
izan daitezke.

Bere gurasoak artzain nahiko txiroak ziren eta bost anai-arrebetako zaharrena izanik hamaika urterekin ikasketak utzi eta lantegi batean lanean aritu zen. Patu gogorra benetan. Baina nahiz eta ikasketa gutxi izan, bizitzak asko irakatsi zion.

Seme-alaba
horietako batetik ni jaio nintzen eta
oso ondo portatu zen nirekin. Bizitza gogor horren ostean, beti irribarretsu eta umore oneko zegoen.
Mirestekoa benetan! Aitonari nire lehengusu-lehengusinek jotzen zuten musika
dantzatzea gustatzen zitzaion eta beti laguntzeko prest zegoen. Gizon
harrigarria benetan!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina