2010eko Halloween gaua zen eta ni DBH
1.maila ikasten ari nintzen. Urte horretan irakasleek "beldur
gaua" prestatu zuten ikastolan, eta DBHko ikasle guztiak
gonbidatu zituzten. Beldurra pasa nahi bagenuen toki
hoberik ez genuela aurkituko esaten ziguten, baina ez zuten ikasle
bat bera ere konbentzitu. Ni eta nire lagunok, DBHko lehenengo
urteko ikasle AUSARTOK, harro-harro agertu ginen Halloween gauean
Armentia ikastolan, irakasleek prestatutakoak beldurra emango ez
zuelakoan. Gurekin batera DBH 2,3 eta 4. mailako hainbat ikasle ere
etorri zen, seguraski gure pentsamendu berarekin. Hitz egiten jardun genuen minutu
batzuetan, Josu Linaza agertu zen arte. Normala denez, bere aurpegia
parez pare ikusteak bakarrik beldurtu egin gintuen, baina
Jaungoikoari esker ate nagusitik sartu behar genuela esatera besterik
ez zetorren.


Oso-oso beldurtuta nengoen, ez nekien
zer egin.
Kontu handiz aurreraka ibiltzen hasi
nintzen. Eskuinaldera begiratu nuen...ez zegoen inor idazkaritza
bulegoan...ezkerrera begiratu...ezer arrarorik ez areto
nagusian...aurrera begiratu...eta BAI!
-Aintzane! Aintzane! Eskerrak! Nire
salbazioa zara! Hemendik atera behar dugu, ikasle guztiak desagertu
egin dira. Asko pozten naiz zu ikusteaz! Uzten didazu zu
besarkatzen...?-Oooso arraro begiratu zidan, haserre egongo balitz
bezala. Zer egin ote nuen ba nik? Zera esan zidan:
-UtziKO...-Oooso haserre zegoen.
-Zer?-Galdetu nion nik.
-UtziKO esaten dela, ez uzTEN!-Oooso
haserre jarraitzen zuen. Orduan, egoeraren larritasunaz ohartu
nintzen. Nola egin nezakeen horrelako akats LARRI bat? Sekula ez zen
horrelako hitz itsusirik nire ahotik irten... Momentu batez gauza
beldurgarri bat gertatuko zela pentsatu nuen; baina ez...ezinezkoa
zen...HORI ezin zen gertatu! Oker nengoen, gertatu egin zen.

Hori gehiegizkoa izan zen. NI ez-ohiko
azterketetan? Traumatizaturik utzi ninduen pentsamendu horrek, eta
gehiago ez entzuteko eskailera nagusietatik goiko solairura igo
nintzen korrika. Ez nekien "Aintza"ren oihuak amesgaizto
okerrago baten hasiera besterik ez zirela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina