ALICIAri gutuna:
Gasteizen, 2012ko irailaren 15ean
Kaixo, Alicia:
Zu mundua ezagutzen ari zaren bitartean, gu hemen gaude, Gasteizen, DBH 4.maila hasi berri dugularik. Aurten ez zara gurekin egongo, ez ditugu zure "Aizue" oihu famatuak edo zuk esaten duzun moduan, "urakan oihuak" entzungo eta, nahiz eta batzuek ez esan, denok nabaritzen dugu zure falta. Irakasle gisa ez ezik, pertsona moduan ere. Beti laguntzen eta animatzen gintuzun, ahal zenuen neurrian, eta horregatik bereziki idazten dizut eskutitz hau, guregatik egindako guztiagatik eskerrak emateko.
Eskertzeko buruan dudan oroitzapenetako bat guk urte honetan egingo dugun ikasbidaia da. Nahiz eta ez zaren gurekin etorriko, hala egingo bazenu moduko ahaleginak egin zenituen. Bertso afarian dirua lortzeko arratsalde osoa igaro zenuen jantokian zure senarrarekin janaria prestatzen laguntzen. Gainera, diru kontu guztiak zuk eraman zenituen. Askotan ez genuen zure laguntzarik merezi, zuk ahalegin handiak egiten zenituelako guregatik eta guk ez genituelako zuk eskatutako gauza guztiak egiten.
Horretaz gain, arazoren bat geneukan bakoitzean zu hor zeunden, gure "psikologa" izango bazina bezala laguntzen.
Hau guztia esan eta gero, zure bidaia luze honetan dena primeran joatea opa dizut eta berriz eskerrak ematen dizkizut, abestiak esaten duen bezala "bizipenengatik eskerrik asko", nahiz eta urte bakarra egon elkarrekin.
Zure berri laster izango dudalakoan eta aldez aurretik eskerrak emanez, agurtzen zaitu zure ikasle batek
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina