KANPOAN DITUGUNEI AGUR BEROA- DBH 4. maila
KOLDOri gutuna:
Gasteiz, 2012ko irailaren 12a
Kaixo, Koldo:
Aurten, duela hiru urte ez bezala, ez zaitugu gure artean. Hiru urtez izan zara nire irakasle ikastolan, eta baita txikitako udalekuren bateko monitore ere. Alde batetik, zorionez eta, bestetik, tamalez azken urtea dut ikastolan. Hori espero dut behintzat!
Esan beharrik ez dago zure falta nabaritzen dugula; beno, nik behintzat bai, faltan botatzen zaitut. Zure izaera berezi hori dut faltan: errepidea gurutzatzerakoan txistua atera eta azkar pasa gintezen jartzen zenuen entusiasmo hura, lagun artean hizketan geundela jartzen zenuen belarri luze hori, edota hika formako esaldi xelebre horiek... Zerrenda hemendik zu zauden toki urruti horretaraino luza daiteke. Hortaz, hobeto hemen uztea, ezta?
Gutun hau zutaz ahazten ez garela jakin dezazun, eta zu gutaz ahaz ez zaitezen bidaltzen dizut. Nonahi zaudela, gal ez zaitezen esperoan
Zure ikasle izandakoa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina