Dena
zen zaila hasieran. Inork ez zuen han sartu nahi. Inork ez zuen lur
hori ukitu nahi. Beldur ginen. Zeren beldur? Koadrozko trapu haien
azpian egoteko beldur, metalezko ate hori pasatzeko beldur... Ez
dakit. Oso pertsona normalak ginen, gure soineko eta lazoekin, praka
bakero eta pikatxu kamisetarekin, txandal eta deportibekin, leotardo
apurtuekin, egunero lokatzez betetzen ziren prakekin... Denetarik
zegoen.
19 urte egiten ditu jada hasieran amorruz eta geroago tristuraz eta oroimenez betetzen gaituen horrek. Ilegala izan zen hau, bai. Hasiera hartan gutxi batzuk ziren han sartzen ausartzen zirenak baino gero eta jende gehiago dago.

Horrez
gain, aipatu behar dira gure txikitako “bitxikeria” edota "jokutxo horiek": Nork bere ahoan
bakarrik eramandako urarekin moldatu beharreko "superbibentzia
horiek", ezkontza horiek non derrigorrez okupatu behar zenuen posturen bat,
detektibe lanetan ematen genituen ordu horiek, sukaldaritza edota
ile-apaindegi lanetan ematen genituen tarte horiek...
Hemendik
irten eta gero, galduta sentituko gara. Egunero ordu berean
eta leku berera joango gara ere gehienok baina jada ez da gauza bera
izango. Dena atzean geldituko da: gure lagunak, gure burutazio txotxoloak, gure bertako gustuko gauzak, eta ez hain gustukoak...
Dena. Jada ez dugu poz, irrika edota emozio hori sentituko.
Egia
esan, era askotako momentuak pasa ditugu han: momentu dibertigarriak,
aspergarriak, barregarriak, lotsa pasatzekoak, onak, txarrak... mota
askotako oroimenak ditugu bizitza osorako gordetzeko eta edozein
momentutan gogoratzeko eta irri bat ateratzeko. Hori da beste
gauzengandik edota lekuengandik bereizten duena, garrantzitsua eta
berezi egiten duena. Gure ikastola maitatzeko arrazoiak ematen
dizkiguna.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina