2011/10/18
I IMAGINE

Pertsona askok egin dute borroka gu guztiongatik, baina izan liteke denen artean gu guztiongan eragin handiena izan duena John Lennon izatea.
John Lennon Liverpoolen jaio zen 1940. urtean. Bere lehenengo lanak The Beatles taldearekin egin zituen, baina hainbat arazoren ondorioz banandu eta bakarlari gisa egon zen lan egiten bere azkenengo momentua heldu arte.
Bakarlari gisa konposatu zuen bere maisulan izatera iritsiko zen abestia: “Imagine”. Abesti honek munduan dauden gerrateak, mespretxuak eta pertsona askoren arteko liskarrak ahazten laguntzen digu momentu labur batzuez bada ere, guztioi, zurioi edo beltzoi, kristauoi edo arabiarroi, gizonoi nahiz emakumeoi maila bereko mundu justu edo askea irudikatzen laguntzen digu.
Hogeita hamaika urte igaro dira, Johnen bihotzak azkeneko taupada eman zuenetik, baina, modu batean nahiz bestean ez gara berataz ahaztu, bera izan baitzen beste zenbait ikonoren antzera, guregan eragin handia izan zuen jeinu horietako bat. Argi izpi bat izan zen lainoz estalitako gizarte batean.
Egia esateko, nik nahiago nuke, Johnen antzera, guztiak berdinak izateko eta guztiok batera harmonian bizi izateko herrialderik, erlijiorik, mugarik, jabetzarik eta oztoporik gabeko mundu bat imaginatu, gatazka eta odolez zikindutako mundu baten alde borrokatu baino.
“Ez dago bakerako bide bat, bakea da bidea” Mahatma Gandhi
XXI. MENDEKO IDOLO "ATIPIKOAK"

Jaiotzetik, goizean goiz jaiki eta bizirik irauteko ahalegina egin behar du nire lehengusuak. Berak ondotxo daki zein den bere arazoa: “epidermis bullosa” edo “piel de mariposa”. Halere, goizero ikastolara joaten da, ikasketak inork baino hobeto daramatza, oso pertsona alai eta soziala da. Baina arazoa hor dago bizitza osorako, mediku artean bizi da, proba bat besteraren atzetik egin diote, mugitzeko, jolasteko, jateko, korrika egiteko arazo oso larriak ditu eta, hala eta guztiz ere, ez du etsiko. Ez dut inoiz kexaka entzun, bere esku dagoen guztia egiten du. Nahiz eta egunero egin behar dituen kura direlako horiek, beti irribarretsu dago, laguntzeko prest. Miresgarria da benetan, ezagutzen dudan pertsonarik ausartena.
Horrelako ahaleginak egiten dituen pertsona batek merezi du jende askoren idolo izatea. Benetako idolo edo eredutzat har daiteke haur hau baina zoritxarrez “atipikoa” da XXI. mendean.
2011/10/13
OINEZ 2011

Kaixo lagunok:
Jakina da hilabete honetako hamaseigarren egunean Nafarroa oinez festa dela hemen, Tafallan. Festa polita izango da, ekitaldi politak egongo baitira. Adibidez, hirugarren gunean talde izar bezala, Gatillazo dator baina Tafallako ikastolako ikasle ohien taldeak ere badaude: Deskankis eta Zartako-k esate baterako. Baina Oinez osoko talderik famatuena Hesian da. Laugarren gunean 17:15ean izango duzue. Musika mota hori gustatzen ez bazaizue, bosgarren gunean Miel Otxin duzue ordu berean. Hala ere, txikientzat ekitaldi politak ere badaude; lehenengo gunean, adibidez, puzgarriak egongo dira.
Gure helburu nagusia eraikin berria egitea da DBHko ikasleentzat Nagarroa Oinezen bildutako diruarekin. Tafallako ikastolan jada asko gara eta gero eta matrikulazio gehiago daude. Gertakizun hori ona da, baina gela batzuk “sakrifikatu” behar izan ditugu, esate baterako, lokomozio gela, tailerra, laborategia eta abar. Hau guztia gelak bikoizteagatik gertatzen da. Orain 394 ikasle gaude ikastolan. Gainera, gero eta gehiago gara, gutxi joan direlako eta asko sartzen direlako. Udalak lurra utzi digu. Hori bai eraikina guk ordaindu behar dugu; beraz, hitzarmen bat hartuko da hogeita bost urte barru berrikusiko dena.
Mesedez eskatzen dizuegu etortzea, oztopo gutxi duzue zuen herrietatik etortzeko, azpiegitura dezente daudelako, esaterako, autobusak, trenak edo kotxe partikularretan etortzeko ere errepide onak daude. Esan dezakegu zaila dela ikastola hau aurrera eramatea. D ereduko ikastetxe bakarra da Tafallaldean. Gainera, zonalde ez-euskaldunean dago.
Azkenik, bi gauza esan behar dizkizuet. Hasteko, Oinezera bazatozte zintzoak izan, festa jatorra eta alaia delako. Bukatzeko, dirua biltzeko festa izan arren, euskarari bultzada handia emateko ere bada. Orduan euskaraz mintza zaitezte.
Urriaren 16an Tafallan espero zaituztet
Ibon Kareaga
NAFARROA OINEZ

Tafalla, 2011ko urriaren 4a
Kaixo lagunok:
Denok ongi dakizuen bezala, urriaren 16an, Tafallan Nafarroa Oinez festa ospatuko dugu eta biltzen den dirua DBHrako beste eraikin bat eraikitzeko erabiliko da.
Gure Ikastola oso txikia da eta ezin da jende gehiago sartu, topean gaude. Eraikina ikastolatik hurbil egin nahiko genuke, irakasleak eraikin batetik bestera ibili behar direlako LHn eta DBHn klaseak ematen dituztelako.
Momentuz udalak lurrak utzi dizkigu, baina guk pagatu behar dugu eraikina. Oztopo asko ditugu. Adibidez, herrietatik datozen pertsonei bekak kendu dizkiete, hau da, beraiek ordaindu behar dute autobusak balio duen guztia...; oso leku gutxi daukagu; txikiak Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan bi gelatan banaturik daude eta, baina DBHra ailegatzerakoan, gela batean elkartu behar dira eta 36 pertsonako gelak osatzen dira; Tafallan ez dago Batxilergoa euskaraz. Orduan, DBH bukatzerakoan, Iruñera igo behar dugu euskaraz ikasten segitu nahi badugu, eta 34 orduz egon behar dugu ikasten, ez 30 gazteleraz bezala.
Baina Nafarroa Oinez festa ere ondo pasatzeko, euskaraz mintzatzeko eta jarrera jatorra eta alaia izateko aukera ona da. Gainera, oso programa ona dugu prestatuta; beraz, etortzera gonbidatzen zaituztegu.
DBH 3.mailako ikasleak
Marina Ojer
2011/10/10
...miresten dut.


PERTSONA ANONIMOAK MIRESTEN DITUT
...miresten dut.

NIK MUNDUA MIRESTEN DUT
Nik mundua miresten dut. Bera da urtez urte eta belaunaldiz belaunaldi elkartzen gaituena, heltzen gaituena eta gure bizitza ahalbideratzen duena. Nola ez dugu miretsiko, guk edozein modutan tratatu arren, egunero bere aurpegirik onena eskaintzen badigu? Ez al da mirestekoa egunero-egunero eguzkia ateratzea?
Planeta honek 3.800 milioi urte ditu eta ikus dezakegun objekturik handiena da. Kanpotik itxura sendoa du. Guk gaizki tratatu arren, ondo mantentzen da.
Gure Lurrak izaera mantsoa du, oso alaia da, baina azkenaldi honetan aldaketak sortzen ari zaizkio eta errebelazio edo abisu bezala “gaixorik” jarri da.
Bera (esaten dutenez) eztanda baten ondorioz jaio zen. Horrela, hasiera batean animaliak bakarrik zeuden munduan. Gero, gutxinaka-gutxinaka animalia gehiago jaiotzen joan ziren bere barnean eta animalia gehiago eta gehiago eta, azkenik, gizakia. Gizakia ere gutxinaka-gutxinaka joan da eboluzionatzen, gu iritsi arte.
Honekin guztiarekin esan nahi dudana bera miretsi eta maitatzen dugula guztiok da, nahiz eta batzuetan ez garen kontziente ezta hortxe dagoenik ere. Beraz, berari eskerrak eman beharko genizkioke egunero, orduro edo segunduro gu jasateagatik eta baita babesteagatik ere.
Nik benetan miresten dut Lurra.
