ERNESTOREN ISTORIOA
Gaurko eguna Ernestorentzat oso garrantzitsua da, bere gurasoekin elkartu zen eguna ospatuko baitu, eta beti bezala "bere istorioa" kontatuko diote.
Ernesto sei urteko mutikoa da, ile nahasia dauka eta kriston irribarre zabala. Orain dela bost urte gurasoekin elkartu zen. Urtero bezala ospatu egiten dute, festa handi bat eginez.
Aurtengo mutikoaren oparia katutxo bat da, eta super ilusionatuta dago. Horregatik katua bere eskuetan daukanean, lehenengo otu zaiona opari bat erostea izan da, katutxoak lehenbailehen berak zenbat maite duen jakiteko. Bazkarirako bere platerik gogokoena prestatu diote eta postrerako txokolatezko tarta. Horrekin batera bere etorrerarengatik topa egin dute. Azkenean, kafea hartzeko momentua heldu da, eta Ernestoren momenturik gogokoena: "bere istorioa" kontatzeko unea. Urtero entzun arren, sekula ez da nekatzen. Amaren altzoan jarri eta ama istorioa kontatzen hasten da.
"Orain dela urte gutxi gizon-emakume oso maiteminduak zeuden. Hanbeste maite zuten elkar, maitasun horretatik umetxo bat jaio zela, Ernesto. Guraso horiek ezin zuten umetxoa zaindu, ez "ez zutelako maite", baizik eta ezin zutelako pozik eta sano hazi. Bitartean, bazeuden beste bi maitale ume bat edukitzeko edozer egingo zutenak; izan ere, beraiek ezin zituzten umeak sortu. Horregatik, adoptatzea pentsatu zuten. Prozesua oso oso luzea izan zen: paper asko bete behar ziren, logela prestatu... beraien umea heltzen zenerako, dena prest edukitzeko. Egun handia heldu zen eta Ernestoren bila joan ziren".
Garrantzitsuena ez da amaren sabelean egon ez izana, baizik eta umea lehenengo momentutik maitatu eta maitatua izan dela jakinaraztea.
Istorioa bukatu duenean, Ernestok oso erabaki garrantzitsua hartu du: berak ere katutxoa adoptatu nahi du.
Zergatik duzu hain gogoan kondaira hori?
Nire istorioa Ernestorenaren antzekoa delako eta amak eta aitak txikitan ia egunero irakurtzen zidatelako.
*************************************************************
HODEI TRIPONTZIA
Bazen behin hodei potolo bat euskal lurraldeetan. Txizagure handia zeukan baina hori egiten bazuen euria egingo zuen. Hodeiak mendira joatea pentsatu zuen.
- Han ez dut inor molestatuko - pentsatu zuen.
Mendira iritsi, eta han hasi zen txiza egiten. Zer nolako zaparrada bota zuen!
- Ez, geldirik egon zaitez, ez egin txizik hemen!
Zirudienez, ikastolako txango bat zegoen mendian. Beraz, hodei gizajoak beste leku bat bilatu behar izan zuen.
- Nekazariak agian baratza ureztatzeko beharra dauka.... Banoa laguntzera - pentsatu zuen hodeiak lehen baino ahulago.
Baratzera iritsi eta kriton euria bota zuen hodeitxoak.
- Eezzz! Nire baratza, geldi egon zaitez! Ez al duzu ikusi, bada, tomateak hondatzen ari zarela ala? - garrasika nekazariak - Alde hemendik!
- Barkatu - hodeiak esan zuen triste. - Ez nuen hondatu nahi tomaterik. Oraintxe bertan joango naiz.
Eta hodei gizajoa azkenean itsasora joan zen. Zer itxura txarra zeukan! Ahul-ahula, tanta pare bat botatzeko...
- Ez dut inorentzat balio - erran zuen hodeiak itsasoan azken tantak botaz.
- Eeezzzz!- norbaitek geldiarazi zuen. - Nik behar zaitut. Duela asko inork ez nau ureztatu eta lehor-lehor nago.
Txikori bat zen. Hodeia harrituta gelditu zen. Zer egiten zuen halako lore batek itsasoaren erdian.
- Mesedez, bota itzatzu zure azken tantak nire gainean.
- Benetan?
- Bai, bestela hil egingo naiz. Azkar, mesedez.
Eta txikoriak hori esan heinean, hodeiak esandakoa bete eta desagertu zen.
- Eskerrik asko, hodeitxo- esan zuen loreak.
- Ez, eskerrik asko zuri - entzun zuen bat-batean.
Hodeitxoaren ahotsa zen. Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan.
Zergatik duzu hain gogoan kondaira hori?
Txikia nintzenean, asko kontatzen zidalako nire amak lo egitera joan baino lehen eta irakurri nuen lehenengo liburua delako dut oso gogoan.
**********************************************
TARTALO
Behin batean bi anaia ehizan zeuden eta ilundu egin zitzaien. Orduan, kobazulo batean sartu ziren. Kobazulo horretan Tartalo begi bakarreko erraldoi gizajalea bizi zen.
Tartalok anaia zaharrena akabatu eta burruntzian jarri zuen erretzen. Besteari eraztun bat jarri zion. Zaharrena jan ondoren, lotan geratu zen. Eta momentu hori aprobetxatzen, anaia gazteak burruntzia hartu eta sutan gorritu ondoren, Tartalori begian sartu zion itsu utziz.
Orduan, Tartalo kolazuloko sarreran jarri zen hankak irekita eta hitz magikoak esaterakoan kobazuloko atea ireki zen. Ardiak Tartaloren hanka azpitik pasatzen ziren eta honek arakatzen zituen. Beraz, ehiztariak ardi larru bat jantzi eta zintzarri bat zintzilikatu zuen lepoan. Horren ostean, ilaran jarri zen. Tartalok zintzarria entzutean eta ardi larrua ikutzean, pasatzen utzi zion. Kobazulotik atera eta berehala eraztuna oihuka hasi zen:
- Hemen nago! Hemen nago!
Tartalo atzetik abiatu zen mutikoa harrapatzeko asmoz. Beraz, ehiztari gazteak Tartalok harrapatuko zuela eta eraztuna kendu ezin zuela ikusterakoan, labana atera eta hatza moztu zuen. Segidan amildegi batetik behera bota zuen. Tartalo eraztunaren oihuei segika amildegitik erori eta hil egin zen.

Txikitan askotan kontatu eta honi buruzko pelikularen bat ikusi izan dut eta orain gogoan dut.
**********************************************
1920. urtean gutxi gorabehera San Gracianen, Burgoseko herri txiki batean, nire birramona bizi zen eta garai haietan sorginak existitzen zirela esaten zuten.
Herrian taberna bat zegoen eta bertan bakarrik gizonek sartzeko aukera zuten. Emakumeek ezin zuten ezta oin bakar bat jarri taberna barruan. Haietako egun batean Juanitak, bikote bateko emazteak (sorgintzat zutenak) gizonen taberna hartan sartzeko gogoa zuen; izan ere, nolakoa zen eta han zer egiten zuten jakin nahi zuen. Juanita bere senarrak ikusterakoan, harekin joateko eskatu zion, baina ezetz esan zion eta emakumea haserretu egin zen.
Gau horretan tabernan katu beltz bat agertu zen. Katuak begi urdinak zituen eta asko molestatzen zuen, gehienbat Juanitaren senarra. Gorputzetik igotzen zitzaion, burura, sobaldara, hanketara... Horietako batean gizonak ostikada bat eman zion katuari baztertuz. Katua asko haserretu zen eta miauka eta bufadaka hasi zen. Hain agresibo jartzen ari zela ikusi zuenean, Juanitaren senarrak bere txuletako hezur bat hartu eta katuari bota zion. Txuletaren hezurrak begi batean eman zion eta momentuan katua tabernatik korrika batean atera zen. Senarra, bere edaria eta txuleta amaitu ondoren, etxera joan zen. Etxera iritsi zenean, Juanita lotan zegoen eta gauza bera egitea erabaki zuen.
Hurrengo egunean, bikotea esnatu zen eta senarrak begirada altzatzerakoan, Juanitaren begi urdinetako bat minduta eta morea zuela ikusi zuen. "Zer gertatu zaizu?" Galdetu zion gizon horrek bere emazteari guztiz minduta. "Zuk badakizu zer gertatu ziadan! Badakizu! Bai, bai! Ondo dakizu eta!" Errepikatzen zuen garrasika behin eta berriro.

Nire amonak kontatutako istorioa da. Gainera, nire birramonak amari kontatutakoa da eta benetako istorioa da, bere herrian gertatutakoa.
Nire amonak kontatutako istorioa da. Gainera, nire birramonak amari kontatutakoa da eta benetako istorioa da, bere herrian gertatutakoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina