Ikastola maitea:
Gaur Holandara abiatu gara. Asten herrira, hobeto esanda. 10:30ean ikastolan elkartu gara, maletak hartu eta autobusez Bilboko aireportuta joan gara. Bertan, maletak fakturatu, kontrol poliziatik pasa eta 15 minutuan bazkaldu dugu. Batzuk etxetik gure janaria eraman dugu, beste batzuek, berriz, bertan zerbait erosi dute. Hau egin ondoren, korrika batean denok elkartu eta hegazkinera igotzeko ilaran jarri gara. Oso-oso luzea izan da!
Ilara pasa ondoren, hegazkinean sartu gara... Zelako beroa egin duen bertan! Eserlekuak ez dira oso zabalak izan, eta elkarrengandik oso hurbil egon gara.
14:20ean hegazkina martxan jarri da. Denok mugikorra itzali behar dugu; beraz, bitartean ezin izan dugu erabili. Batzuek gaztelerako liburua irakurtzeko aprobetxatu dute, beste batzuek musika entzun dute eta beste batzuek, aldiz, lo egin dute.
Bidaia luze bat egin ondoren, azkenean Bruselaseko aireportura heldu gara. Batzuk oso zorabiatuta egon dira (gu barne) eta beste batzuk, berriz, ez. Aireportua hain handia da, autobus bat hartu dugula maletak hartu ahal izateko! Bertan, komunera joan eta maletak hartu ondoren, martxan jarri gara Astenera joateko. Bidean, lau militar egon dira, aireportu erdian, armekin. Denok oso liluratuta gelditu gara (batzuk onerako eta beste batzuk txarrerako).
Autobusa hartu eta bi orduko bidaia egin ostean, Asteneko ikastolara heldu gara (Varendonck College). Bertan holandesekin elkartu gara. Denok oso-oso urduri egon gara! Tentsio handia nabaritu da. Baina gure bikotearekin elkartu ondoren, baretu gara. Gainera, janariak asko lagundu du!
Bertako ikastolatik buelta bat eman ostean, bakoitza bere etxera joan da. Nire kasuan (Ainara), etxera heldu, gurasoak ezagutu, opari batzuk banatu, afaldu eta ondoko herri batean egon den feria batera abiatu gara. Uxueren kasuan, berriz, etxera iritsi da eta gurasoak ezagutu beharrean, bere holandesaren aiton-amonak ezagutu ditu. Opariak eman eta segidan feriara abiatu da. Han klasekoekin elkartu, eta pare bat ordu igaro ditugu. Bertan, barrakak eta janari ugaria egon da. Ez da oso desberdina, Gasteizerekin konparatuta. Bertan egon ostean, etxera abiatu eta lo egin dugu. Beharrezkoa, benetan!
Ikusten duzuen moduan, hau izan da gure eguna. Hona hemen argazki batzuk!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina