2017/09/28

DBH 4koen kronikak...

Asteazkena, 27

Gaur goizean Breendonk-en egon gara, Belgikan dagoen kontzentrazio eremuan.
Benetan interesgarria iruditu zait, nahiz eta oso gogorra izan eta tartean sustoren bat ere izan dugun. Azalpenak bikain eman dituen gidaria tokatu zaigu eta horrek dena hobeto ulertzen eta presoen egoeran jartzen lagundu digu.

Bazkaldu ondoren, Teknopolisen egon gara. Dibertigarria eta barregarria izan da eta, egia esan, gustura egon naiz tramankulu bitxiak probatzen.

Astenerako bidean istripu bat izan du gure autobusetako batek. Eskerrak ez den ezer larririk gertatu, atzerapenarekin iritsi direla herrira, besterik ez.

Arratsaldeko seiak inguruan iritsi naiz etxera, eta heldu bezain laster afaldu dugu.

Ostean, familia osoa izozki bat jatera joan gara eta Anerekin topo egin dut dendan. Berarekin hitz egin dut izozkia jan bitartean, eta ondoren etxera itzuli gara berriz ere.
Bertan Liekerekin abesten egon naiz, benetako mikrofonoa baitauka, eta hizkuntza ezberdinetako abestiak abestu ditugu. Izugarrizko barreak egin ditugu ahoskera dela-eta!


Gaurko egunarekin batera aste erdia joan zaigu, eta benetan azkar ari da igarotzen denbora. Niregatik izango balitz, beste astebete emango nuke hemen!




Breendonk

Teknopolis

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina