2017/09/15




25. urteurrenarekin, aro berriari ongi etorria eman diogu jada, baita gure irudi, logo berriari ere. Irudi berrirako hautatuak izan ziren hiru ideien egileak izan genituen logo berriari ongi etorria ematen:

"Gaurko egunaren atarian, maite, bizi, sentitzen dugun gure Ikastolarentzat irudia berritzeko ideiak sortzen aritu ginen aurreko ikasturtean; hainbesteren artean gure ideiak hautatuak, garatuak eta bozkatuak izan ziren.

Gaur aro berriari eta irudi berriari ongi etorria emateko bildu gara hemen, gure koloreez jantziak: Laranja, beroa, indarra, argia, kemena, grina, ekintza eta osagarri duen urdina, barea, sakona, jakintza.

Ongi etorria ematera gatoz, lehenari esker onez, etorkizuna itxaropenez, oraina bihotzez, ilusioz biziz. Irudi berrian, eguzkiaren argi erreinuak dira nagusi, gure bidean ere hala izan bitez."


Bejondeizuela!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina